ENCABEZADO Cartera de servicios HRS

REINA SOFIA OSPITALEA

Tuterako Reina Sofia Ospitalea lehen mailako ospitale orokorra da, eta gutxi gorabehera 100.000 biztanle dituen lurralde bati ematen dio estaldura.

Tuterako osasun-barrutiko erdigunean dago, eta osasun-zentro eta kontsultategi guztiak inguruan ditu.

Urrutien dagoen herria 24 km-ra dago. Horrek esan nahi du 30 minututik beherako ordutegi-ratioa dagoela arloko edozein puntutatik ospitalera.

Cartera de Servicios HRS

  • Anestesia
  • Barne Medikuntza: Alergologia, Kardiologia,  Dermatologia, Digestiboa, Endokrinologia, Geriatria, Nefrologia, Neurologia, Onkologia Medikoa, Otorrinoloaringologia espezialitateekin, eta Etxeko Ospitalizazioa 
  • Erradiodiagnostikoa
  • Errehabilitazioa: kontsultak Buñuel, Cascante, Corella, Cintruenigo, Ribaforada, Valtierra eta Tudela Santa Ana osasun etxeetan
  • Ginekologia eta Obstetrizia: Sexu eta Ugalketa Oasunerako Zentroa Tudela Santa Ana Zentroan
  • Kirurgia Orokorra
  • ​​​​​​​Larrialdiak
  • Oftalmologia
  • Pediatria
  • Traumatologia
  • Osasun Mentala-Psikiatria: Osasun Mentaleko Zentroa eta Eguneko Ospitalea, Gayarre kalean
  • ZIU-Medikuntza Intentsiboa
  • Urologia
  • Harrera
  • Historia klinikoen artxiboa
  • Pazientearen Arreta
  • Gizarte lana
  • Sukaldea
  • Farmazia
  • Laborategia
  • Medikuntza Prebentiboa eta Laguntzaren Kalitatearen Kudeaketa
  • Kanporatutako laguntza-zerbitzuak: arropa garbitegia, garbiketa, mantentze-lanak (lorezaintza, segurtasuna, instalazioak, ekipoak, etab.)

1986an inauguratu zen ospitalea, eta Tuterako udalerrian dago.

  • Sotoko solairua: mantentze-lanak, biltegia, artxiboak, sukaldea, farmazia, esterilizazioa, etxeko ospitalizazio-unitatea, errehabilitazio-eremua: gimnasioak eta kontsultak
  • Beheko solairua: Kanpo-kontsultak. Probak eta miaketak (erradiologia, digestiboa, erauzketa-gela)
    • Harrera, Pazienteen Arreta, Gizarte Lana, Administrazio Arloa
    • ZIU, Larrialdiak, Ebakuntza-gelak eta Erditzeak
    • Hemodialisia
    • Kapera. Kafetegia. Areto nagusia
  • Lehenengo solairua: Laborategia, Ospitalizazio Psikiatrikoa, Medikuntza Prebentiboa
  • Bigarren solairua: Kirurgia Orokorra, Traumatologia, Kirurgia Handi Anbulatorioa (BM)
  • Hirugarren solairua: Barne Medikuntza
  • Laugarren solairua: Ginekologia eta Obstetrizia, Pediatria
  • Bosgarren solairua: Tratamenduak-Eguneko Ospitalea. Lan-osasuna, informatika, prestakuntza-gelak, osasun-aholkua
  • Seigarren solairua: informatika eta liburutegi gela