Dirección Asistencial

Zuzendaritza Asistentziala

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zuzendaritza Asistentzialaren helburu nagusia da profesionalek pazienteengan zentratutako laguntza eman ahal izatea, eta laguntza hori kalitate handikoa izatea zientifikoki eta teknikoki, betiere bikaintasuna bilatuz bai laguntza jardueran, bai irakaskuntza eta ikerketa jardueretan ere.

Gure ustez, zentroaren eta Osasunbidearen helburu estrategikoak lortzeko, beharrezkoa da zentroko gainerako zuzendaritzekin batera lan egitea. 

Xedea da pazienteak diziplina anitzetako laguntza jasotzea, horretarako Ospitaleko gainerako estamentuekin koordinazioan arituz, eta profesional medikoek konpromisoa har dezatela etengabe hobetzen joateko, bai medikuntzaren praktikari dagokionez, eta baita laguntzeko moduen eta prozesuen berrikuntzari dagokionez ere.

Aurrerantz goaz kanpoko ebaluatzaileek aitor ditzaketen kalitate estandarrak betetzen. Pazienteen eta haien senideen iritzia eta esperientzia jakin nahi ditugu, gure zentroan haien beharrei erantzun ahal izateko. Segurtasuna eta prestakuntza bultzatu nahi ditugu, bai graduaurreko eta graduondoko ikasleei dagokienez, bai espezialistei dagokienez ere.  

Gure ustez, garrantzitsua da koordinatzea gure komunitateko beste ospitaleekin eta oinarrizko osasun-laguntzarekin, eta itunak sinatzea auzoko autonomia-erkidegoekin, kalitate handiko zerbitzuak lortzen joateko.

Panorámica exterior del edificio B del Hospital Universitario de Navarra