¿Quiénes Somos? - Retos estratégicos

Helburu estrategikoak

Erakundeen helburu estrategikoak gero eta agudoago eguneratu behar dira, osasun- eta gizarte-testuinguruan gertatutako aldaketen ondorioz. Hori da COVID pandemiak utzi digun irakaskuntzetako bat.

Ospitalearen 10 helburu estrategikoak paziente eta profesionalen inguruan ardazten dira, lau baliotan oinarrituta: errespetua, erantzukizuna, gardentasuna eta enpatia.

Helburu estrategikoak

  • Pazientearen ahotsa indartzea. Mekanismo eta metodologia berritzaileak sustatzea, pazienteen eta haien familien iritziak eta beharrak fite antzeman ahal izateko.
  • Irisgarritasuna. Denbora aldetiko irisgarritasuna osasun arretaren funtsezko elementua denez, epe laburrerako, ertainerako eta luzerako planak garatu behar dira, antolaketa- eta teknologia-alderdiak modu integralean kontuan hartuko dituztenak, bai eta irisgarritasunean eragina duten kultura elementuak ere.
  • Diziplina anitzeko arreta.  Pazientearen beharren araberako arreta bultzatzea, eta zerbitzu eta unitateen koordinazio eta integrazioan bultzada handiagoa ematea.  
  • COVID duten pazienteen arreta. 2020an COVID pandemia hasi zenetik, aldaketa oso handia ekarri dio NOUri antolamenduan nahiz funtzionamenduan paziente horien arretaren kudeaketak. Paziente horien arreta ohiko asistentzia zirkuituetan normalizatzea da helburua.
  • Goi mailako teknologia txertatzea.  Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak helburua du eskualdean, estatuan zein nazioartean sortzen diren inbertsio aukerak aprobetxatzea goi teknologia txertatu ahal izateko, hirugarren mailako eta erreferentziako ospitalea baita.  
  • Ekonomia zirkularra. Ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak sustatzea eta profesionalak horren garrantziaz sentsibilizatzea. Jasangarritasuna Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren kudeaketaren funtsezko ardatz bihurtzea.
  • Instalazio sanitarioak. Artatutako pazienteei erosotasun handiagoa emanen dieten osasun instalazioak hobetzea.
  • Ospitale Unibertsitarioa. Irakaskuntza eta ikerketa sustatzeko proiektuak garatzea, hitzarmen edo akordio formalizatuak ditugun unibertsitate eta erakundeekin lankidetzan.
  • Kudeaketa klinikoa. Kudeaketa klinikoa profesionalek parte hartzeko funtsezko elementu bilakatzeko tresnak eta metodologiak bultzatzea.
  • Estrategia korporatiboak bultzatzea.  Foru komunitateko osasun-egiturekin eta -zentroekin integratzeko eta lankidetzan aritzeko mekanismoak antolatzea eta sustatzea, osasun sare gisa aritzeko. Estrategia korporatiboetan parte hartzea: kronikoak, segurtasuna eta abar.