Kudeaketa Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua

Kudeaketa Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua

Kudeaketa Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak sostengua ematen die Nafarroko Ospitale Unibertsitarioko zerbitzu eta unitate klinikoei eta zuzendaritzari, honako alderdi hauek sustatzeko: kudeaketa klinikoa, oinarrizko osasun-laguntzarekiko koordinazioa, arta-prozesuen hobekuntza eta osasun-estrategia korporatiboen hedapena.

NOUko G pabilioiko lehenengo solairuan dago eta lanbide eta estamentu anitzekoa da.

Zentroaren organigraman Zuzendaritza Asistentzialean kokatzen da.

Kontaktua: gesclinchn@navarra.es

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak definitzen ditu bere eginkizunak (foru dekretu horren bidez onetsi ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak). Bi atal ditu, 54/2016 Foru Aginduaren bidez sortuak: Estrategia Korporatiboak Ezartzen Laguntzeko Atala eta Antolaketa Berritzeko eta Prozesuak Hobetzeko Atala.

Bere eginkizunak dira aholkularitza eta laguntza metodologiko eta operatiboa eskaintzea honako arlo hauetan:

  • Eria artatzeko prozesuak hobetzea.
  • Unitate edo zerbitzuaren plangintza, programazio eta antolaketa operatiboa.
  • Zerbitzuan osasun emaitzak hobetzeko estrategiak hedatzea.
  • Unitateko edo zerbitzuko plan estrategikoak eta kalitatearenak garatzea.
  • Zerbitzuen zorroa zehaztea.
  • Ikerketa eta prestakuntza planak garatzea.
  • Giza baliabideetan eta bitarteko teknologikoetan dauden beharrak aztertzea.
  • Unitate klinikoen antolaketa eta funtzionamendua.
  • Unitateen kontratu programak egitea.
  • Jarduera eta osasun emaitzak ebaluatzea.
  • Prozesuen kalitateari eta efizientziari buruzko adierazleak zehaztea.
  • Informazio-sistema operatibo klinikoen eta kudeaketakoen eskakizunak.

Bere jarduera nagusiak honako alor hauetan biltzen dira: 

  • Kudeaketa klinikoa. Kudeaketa klinikoko ereduak diziplina anitzeko unitateetan. Kudeaketa klinikoa planifikatu eta ebaluatzeko tresnak. Oinarrizko osasun laguntzaren eta laguntza espezializatuaren koordinazioa.
  • Kalitatea eta ziurtagiriak/akreditazioak
  • Paziente kronikoen arreta 
  • Ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza.
  • Pazienteen eta barneko bezeroen pertzepzioa. Pazienteen esperientzia. 
  • Pazienteen segurtasuna.
  • Telemedikuntzaren eta kudeaketa-integratuko sistemen garapena