Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia

Ezagutzaren kudeaketa

Intervención quirúrgica en un quirófano de Cirugía Ortopédica y Traumatología

Irakaslana

Zerbitzua egiaztatuta dago urtean 3 egoiliarri prestakuntza emateko, eta horretarako tutore talde bat dauka:

  • Valentín Jorge Baranda Areta doktorea
  • Myriam Brun Sánchez doktorea
  • Carlos Ángel González Roldán doktorea
  • Alberto Ilzarbe Ibero doktorea
  • Miguel Menéndez García doktorea

Ohikoa da beste ospitale batzuetako egoiliarrek beren prestakuntza osatzea KOT Zerbitzuko atalen batean.

Bestalde, Zerbitzuak elkarlanean jarduten du Nafarroako Unibertsitateko Medikuntzako ikasleen prestakuntza praktikoan.

Irakas-lankidetza Erizaintza Kirurgikoko Masterrean.

Beste espezialitate batzuk, hala nola Errehabilitazioa, Kirurgia Plastikoa edo Familia Medikuntza, egiten ari diren mediku egoiliarrei prestakuntza ematea beren errotazioetan.

Ikerketa jarduera

KOTeko kideetako hamarrek doktore gradua dute, eta gaur egun hiru doktoregai daude, laster tesia defendatu behar dutenak.

Zerbitzuko kideek modu aktiboan parte hartzen dute espezialitateko ikastaro eta biltzarretan. Teknika kirurgikoen emaitzekin zerikusia duten ikerketa klinikoko originalak, kasu berezien azterketak eta abarrekoak aurkezten dituzte.

Gainera, argitalpenak egin ohi dira Estatuko eta nazioarteko aldizkari indexatuetan.

Beste jarduera batzuk

Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzua egiaztatuta dago hezur eta tendoi ehuna erauzteko eta ehun-bankutik jasotakoa ezartzeko.

Zerbitzuko kideak, askotan, espezialitateko sozietateetako kideak dira. Beste hainbaten artean hauek nabarmentzen dira:

  • Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Espainiako Elkartea (SECOT)
  • Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren EAEko eta Nafarroako Elkartea (SVNCOT)
  • Bizkarrezurreko Kirurgiaren Espainiako Elkartea (GEER)
  • Ortopedia Pediatrikoaren Espainiako Elkartea (SEOP)
  • Osteosintesi Elkartea (AO)
  • Bizkarrezurreko Osteosintesiaren Nazioarteko Elkartea (AO SPINE).
  • Sorbaldako eta Ukondoko Kirurgiaren Espainiako Elkartea (SECHC)
  • Belaunaren Elkartea (SEROD)
  • Aldakako Kirurgiaren Espainiako Elkartea (SECCA)
  • Eskuko Kirurgiaren Espainiako Elkartea (SECMA).
  • Oin-orkatiletako Medikuntzaren eta Kirurgiaren Espainiako Elkartea (SEMCPT).
  • Zezenketa Kirurgiaren Espainiako Elkartea.

Zerbitzuko saio klinikoak aldian behin argitaratzen dira YouTubeko kanal batean.