Egitura eta lantaldea

NOU-Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia

Egitura eta lantaldea

Intervención en un quirófano de Cirugía Ortopédica y Traumatología

Plantilla

  • 1 Zerbitzuburua
  • 7 Atalburu
  • 51 Mediku ondoko

Atalak

Helduen Traumatologia Atala

Erreferentea da arlo hauetan:

  • Tratamendu kirurgikoa eta ez-kirurgikoa, urgentziazko eta geroratutako patologia traumatikorako (hezurretakoa, tendoietakoa nahiz zati bigunetakoa).
  • Lokomozio aparatuko infekzioak. 
  • Diziplina anitzeko arreta paziente politraumatizatuentzat. 
  • Pelbiseko kirurgia.

Atalburua: Pedro Jesús Lasanta García doktorea

Haurren Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Atala

Hamabost urte bitarteko haur eta nerabeen patologia traumatikoa, sortzetikoa eta garapenekoa artatzen du bere osoan.

Atalburua: Serafín García Mata doktorea

Aldakako Kirurgiaren eta Tumoreen Atala

Egiteko hauek ditu:

  • Aldakako patologia kirurgikoa eta ez-kirurgikoa.
  • Aldakako protesi-ordezpenak.
  • Lokomozio aparatuko tumoreen tratamendu kirurgikoa.

Gainera, NOUko Tumoreen Diziplina Anitzeko Batzordean parte hartzen dute. Ildo horretan, badago gainerako atalekiko koordinazioa, ezohiko tokietan kokatutako tumore edo infekzioen eta haurren tumore-lesio gaiztoen tratamendu kirurgikoan.

Atalburua: José Luis López Rodríguez doktorea

Belauneko Kirurgia Ortopedikoaren Atala

Erreferentea da arlo hauetan:

  • Belauneko giltzaduraren eta tendoien endekapen- eta hantura-patologiaren tratamendu kirurgikoa eta ez-kirurgikoa.
  • Belauneko protesi-ordezpenak.
  • Deformazio axialen tratamendua.
  • Belaunaldeko ondorio traumatikoen tratamendua.

Atalburua: Iosu Sagastibelza Arambillet doktorea

Oineko eta Orkatilako Kirurgia Ortopedikoaren Atala

Egitekoak:

  • Oinarekin eta orkatilarekin zerikusia duten patologien tratamendu kontserbatzailea eta kirurgikoa.
  • Oinaren eta orkatilaren deformazioak zuzentzea.
  • Kiroleko haustura eta lesioen ondorioen tratamendua.

Atalburua: Gregorio Garralda Galarza doktorea

Bizkarrezurreko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Atala

Erreferentea da arlo hauetan:

  • Bizkarrezur zerbikal, dortsal eta lunbarrarekin zerikusia duen endekapen-, hantura- eta tumore-patologiaren tratamendu kirurgikoa eta ez-kirurgikoa. 
  • Haurren eta helduen bizkarrezurraren deformazioen tratamendu kirurgikoa.
  • Bizkarrezurreko patologia traumatikoa.

Atalak elkarlan estuan jarduten du Haurren Ortopediaren Atalarekin (haurren deformazioen tratamendua) eta Helduen Traumatologiaren Atalarekin (bizkarrezurrari erasaten dioten pelbiseko hausturen tratamendua).

Atalburua: Tomás Izco Cabezón doktorea

Goiko Gorputz-adarreko Kirurgia Ortopedikoaren Atala

Egiteko hauek ditu:

  • Sorbaldako, ukondoko, eskuko eta eskumuturreko endekapen-, hantura- eta infekzio-patologien kirurgia eta tratamendu kontserbatzailea. 
  • Goiko gorputz-adarreko kiroleko haustura eta lesioen ondorioen tratamendua.

Atalburua: Francisco Javier González Arteaga doktorea