Navigation Menu

Aurkezpena

NOU-Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgia

Aurkezpena

Ahoko eta masailezurreko kirurgia espezialitate mediko-kirurgikoa da, eta ahoko, aurpegiko, ingurune kraniofazialeko patologien prebentzioaz, azterketaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratzen da, bai eta alderdi horiekin zuzenean edo zeharka lotutako organo eta egitura zerbikalenaz ere. Gaur egungo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Ahoko eta Masailezurreko Kirurgiako Zerbitzua 1975ean sortu zen, Iruñeko Bideko Ama Birjinaren Ospitale zaharrean.

Nafarroako Foru Komunitate osorako erreferentziako zerbitzua da, eta horrek esan nahi du 600.000 biztanleri baino gehiagori eskaintzen diola estaldura; beraz, erreferente gara aho barrunbeko eta ahoko patologiaren prebentzioan, azterketan, diagnostikoan, tratamenduan eta errehabilitazioan, bai eta horiekin zuzenean edo zeharka lotutako egitura zerbikalenetan ere.​​​​​​​