Aurkezpena

NOU-Kirurgia Pediatrikoa

Aurkezpena

Kirurgia Pediatrikoa haurren arazo kirurgikoak artatzen dituen espezialitatea da, fetuaren garaitik nerabezaroa amaitu arte. Bere ekintza-eremuak kirurgiaren alderdi guztiak hartzen ditu, eta ez da eskualde anatomiko edo organo bakar batera mugatzen.

Iruñean dagoen Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia Pediatrikoko Zerbitzua bakarra da Nafarroako Foru Komunitatean. Zerbitzua 15 urtetik beherakori ematen diegu. Sortzetiko gaixotasunak edo haurtzaroan hartutakoak dituzten pazienteak artatzen ditugu. Laburbilduz, etengabeko bilakaeran, honako hauek egiten ditugu:

  • Diagnostiko funtzionala (urodinamia, phmetria, inpedantzia, manometria anorektala eta uzki- eta urologia-berreziketa)
  • Kirurgia irekia, laparoskopikoa, ataka bakarrekoa eta bideolagundua toraxean, abdomenean eta peritoneo-atzean.
  • Jaioberrien kirurgia eta kirurgia onkologikoa
  • Larrialdiko kirurgia
  • Pediatriako espezialitateei laguntzea, bai laguntza diagnostikoa bai terapeutikoa.