Aurkezpena

NOU-Bularraldeko Kirurgia

Aurkezpena

Bularraldeko Kirurgiaren Zerbitzua 2011. urtean sortu zen, Bularraldeko Kirurgiaren zuzendaritzari atxikitako ataletik eratorrita.

Barrunbe torazikoari, birikei eta mediastinoari eragiten dieten prozesu diagnostikoez eta tratamendu kirurgikoaz arduratzen gara, eta saiatzen gara pazienteen behar osoei erantzuten.

Azken urteetan gure espezialitatearen helburu nagusietako bat da birmoldaketa egitea kirurgiako ohiko tekniketatik oso zauri txikia eragiten duten tekniketara.

Patologia onkologikoak gure jardueraren zati handi bat hartzen duenez, lana antolatzeko koordinatu egiten gara inplikatutako beste zerbitzuekin (Onkologia Medikoa, Pneumologia, Onkologia Erradioterapikoa, Erradiodiagnostikoa, Errehabilitazioa, etab.), eta eginkizunak uztartzen ditugu osasun laguntzaren eta ikerketaren alorretan. Integrazio hori Birikako Minbiziaren Diziplina arteko Unitatean islatzen da.

Zerbitzua Irunlarreko ospitale barrutiko A eraikinean kokatuta dago (Nafarroako Ospitalea zena), N pabiloiko hirugarren solairuan. Asteroko kontsulta bat dauka Vianako Printzea Kanpo Kontsulten Zentroan, eta astean bi saio kirurgiko ospitaleko H7 ebakuntza-gelan.​​​​​​​