Cartera de servicios

NOU-Dermatologia

Zerbitzuen zorroa

OSASUN LAGUNTZAKO JARDUERAREN ANTOLAKETA

  • KONTSULTAK

    2 modalitate:

    • Ez-presentzialak
    • Presentzialak

    EZ-PRESENTZIALAK

    Teledermatologia zerbitzuen arteko kontsulten bidez.

    Osasun etxeetatik bideraturiko kontsulta telematikoak. Erantzuna 72 ordu baino gutxiagoan. 

    Dermatoskopiako irudiak (teledermatoskopia) bidaltzeari buruzko pilotaje bat (bideragarritasun-azterlan bat) egin da Iruñeko Barrutiko 2 osasun etxerekin. Teledermatoskopia 2023rako zabaltzea aurreikusia dago. Horrela, lesio onberen (orinak, keratosi seborreikoak, etab.) edo gaiztoen (melanoma, kartzinoma basozelular pigmentatua, etab.) demoskopiako irudiak jaso ahalko dira.

    PRESENTZIALAK

    Vianako Printzea Kontsulta Zentroan eta San Martin Doktorea Osasun Zentroan artatzen dira.

    Kontsulta guztiek dituzte krioterapia-aparatua, elektrobisturia, eskuzko dermatoskopioa, argazki-kamera (eskuzko dermatoskopiora egokitzeko gailuarekin), biopsiak eta kirurgia txikiak egiteko material kirurgikoa eta Wood-argia.

    Kirurgia txikiko hainbat teknika egiten dira, hala nola biopsiak, elektrokoagulazioak eta abar, kontsultaren unean berean.

    Gainera, Vianako Printzea zentroan diagnostiko eta tratamendurako gailu medikoak daude, hala nola:

    • Ekografo bat
    • Dermatoskopio digital bat (FotoFinder)
    • Argi gorriko lanpara bat, terapia fotodinamikoa egiteko
    • Fototerapia-kabinak: Banda zabaleko UVA + UVB izpien kabina bat. Banda estuko UVB izpien kabina bat.
    • Esku-oinen fototerapiako aparatua.
    • Pazienteak, hasieran, honako hauetara bideratzen dira:
    • Helduen dermatologia orokorraren agendara.
    • Dermatologia pediatrikoaren agendara. Gero, baliteke zerbitzuaren agenda monografiko batzuetara bideratzea, pazienteen beharren arabera:
    • Psoriasirako agenda. Batez ere tratamendu biologikoan dauden pazienteendako
    • Larruazaleko linfomarako agenda.
    • Dermatitis atopikorako agenda. Dermatitis atopiko larria duten eta/edo tratamendu biologikoan dauden pazienteendako
    • Dermatoskopia digitalerako agenda. Dermatoskopia digital bidezko kontrola melanoma-arriskua duten pazienteendako
    • Hidrosadenitisarako agenda. Hidrosadenitis larria duten pazienteentzako.
    • Kirurgia ondoko agenda. Kirurgia handi anbulatorioko zirkuituan ebakuntza egin zaien pazienteendako
    • Kontaktu-ekzema aztertzeko agenda Pazienteak hara bideratzen dira kontaktu bidezko larruazaleko alergia duten aztertzeko  Zerbitzuak alergeno-multzo hauek ditu:
      • Sail estandarra kosmetikoak (orokorra eta berezia), Ile-apainketakoak, Lurrinak, Lurrin esentziak eta aromak, Landareak, Eguzki-iragazkiak, Fotopartxeak Fotoalergenoak, Goma-gehigarriak, Oinetakoak, Olioak eta ebaketa-likidoak, Metalak, Hortzetakoak, Akrilatoak (Hortzetakoak), Akrilatoak (Azazkalak), Akrilatoak (Pinturak), Plastikoak eta itsasgarriak, Epoxya, Isozianatoak, Ehungintzakoak, Okintzakoak, Botikak: Kortikoideak/Antibiotikoak/Antifungikoak/Oftalmikoak/Anestesikoak/Antiseptikoak/AINES/Botiken aurkako erreakzioak/Bestelakoak; Pazientearen beraren produktuak.

    Gainera, patologia batzuei arreta egokia emateko, dermatologia-zerbitzuak baterako kontsulta batzuk egiten ditu beste espezialitate batzuekin, aldizkako bilerak egiten ditu edo diziplina anitzeko batzordeetako kide da (prozesu jakin bat artatzeko esku hartzen duten zerbitzuek osaturiko batzordeak dira):

    • Baterako Hematologia eta Dermatologia kontsulta. Batez ere prozesu hematologikoak dituzten pazienteen larruazaleko linfoma eta larruazaleko konplikazioetarako

    • Hileroko bilera Erreumatologia Zerbitzuarekin. Lokomozio-aparatuari eta larruazalari eragiten dieten gaixotasunen tratamendurako

    • Melanomarako diziplina anitzeko batzordea. Patologia horren diagnostikoan eta tratamenduan esku hartzen duten NOUko zerbitzuen bilera.

    • Anomalia eta malformazio baskularretarako diziplina anitzeko batzordea. Patologia horien diagnostikoan eta tratamenduan esku hartzen duten NOUko zerbitzuen bilera.

  • KIRURGIA

    Kirurgiako jarduerak anestesia lokaleko ebakuntza-gelan eta NOUko kirurgia-blokean egiten dira.

    ANESTESIA LOKALEKO KIRURGIA

    Honako hauek egiten dira:

    • Larruazaleko lesioak erauztea eta jostea. Erauzitakoaren % 70 hainbat motatako larruazaleko neoplasiak dira.
    • Toxina botulinikoaren infiltrazioa, hiperhidrosi axilarra tratatzeko.
    • CO2 laser ablatibo ez-zatikatua.

    KIRURGIA HANDI ANBULATORIOKO ZIRKUITUA

    Larruazaleko lesioak erauzten dira, tamainagatik edo pazientearen osasun-egoeragatik kirurgia handi anbulatorioko baliabideak erabili behar direnean. Oro har, anestesistak jarritako anestesia lokala + sedazioa erabiltzen dira.

    Hainbat teknika baliatzen dira lesioak erauzi eta ondoren berreraikitzeko. Behar denean, bi alditan erauzi eta berreraikitzen dira (bi egun ezberdinetan). Horrela lesioa erabat erauzten dela bermatzen da eta, txosten histologikoaren ondoren, sortutako akatsa berreraikitzen dela. Zirkuitu horretan erauzitako lesioen ia % 100 azaleko neoplasiak dira.

    Non egiten den kirurgia handi anbulatorioa.

  • OSPITALERATZEA

    Paziente batzuk, gaixotasunaren ezaugarriengatik edo beren egoera fisikoagatik, ospitaleratu behar izaten dira azterketak egiteko eta/edo tratamendurako.

    Hauek dira pazienteak ospitaleratzeko arrazoi ohikoenak: eritrodermia, eritasun anpoilatsuak eta paziente kirurgikoak.