Kalitate-politika

NOU-Medikuntza Nuklearra

Kalitate-politika

NOUko Medikuntza Nuklearraren Zerbitzuko burutzak eta zerbitzuko profesionalen ordezkariek osatutako kalitate-batzordeak uste dute kalitatea faktore estrategikoa dela beren jarduera garatzeko, eta kalitate-politika eta kalitate-helburu egokiak ezartzen dituzte. Horiek lortzeko, ISO 9001:2015 arauan oinarritutako kalitate-sistema bat ezarri, mantendu eta etengabe hobetu beharko da, dokumentatua eta aldizka ebaluatua, egokia eta eraginkorra izan dadin.

Zerbitzuko burutzak eta kalitate-batzordeak konpromisoa hartu dute Kalitate-politika hau bultzatzeko eta zabaltzeko.

Kalitate-politika hori jarduera-ildo orokor hauetan laburbiltzen da:

  1. Pazienteei zerbitzuak ematea diagnostikoaren eta tratamenduaren esparruan, kalitate gorenarekin eta aplikagarriak diren lege- eta zientzia-eskakizunekin bat etorriz. 

  2. Pazientearen segurtasuna berariaz zaintzea, ikuspegi integral batetik.

  3. Zerbitzu-zorroa egokitzea zerbitzu klinikoek planteatutako beharretara eta gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan egindako aurrerapenetara, eta ikerketa eta garapena indartzea.

  4. Etengabeko hobekuntzarako politika bermatzea, Kalitate Sistema betetzeari dagokionez zerbitzuko kideen motibazioa eta parte-hartzea bultzatuz, eta haien gaikuntza eta prestakuntza etengabe bultzatuz.

  5. Zerbitzuaren praktikan aldakortasuna murriztuko duen protokolizazio-maila egokiari eustea.

  6. Emandako eta hautemandako kalitatea ebaluatzeko sistemak ezartzea (Zerbitzu Klinikoetako pazienteei eta profesionalei egindako inkestak).

  7. Indarrean dagoen legeria betez, pazienteen datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna ziurtatzea. 

  8. Lankidetza aktiboan aritzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ikerketa-proiektuetan eta saiakuntza klinikoetan, baldin eta Ikerketa Batzordeak/Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoak baliozkotu baditu. 

Medizina Nuklearraren Zerbitzuko Burua

2022ko maiatzaren 18a