Navigation Menu

Nabarmentzekoak

NOU-Mikrobiologia

Nabarmentzekoak

MIKROBIOLOGIA KLINIKOKO ZAINTZETAN EGITEN DIREN LANAK

Mikrobiologia Klinikoko Zerbitzuan presentzia fisikoko zaintzak egiten dira urteko egun guztietan. Laguntzaile bat, egoiliar bat eta bi laborategiko teknikari espezialista (LTE) egoten dira 22:00ak arte.  22:00etatik 08:00ak arte laguntzailea lokalizatuta dago. Larunbat eta igandeetan 09:00etatik arratseko 21:00ak arte egiten da lan bertan. 21:00etatik 09:00ak albokoa lokalizatuta dago.

Zaintzetan lan hauek egiten dira:

  • Jasotzen diren lagin guztiak ereiten dira diagnostikoa aurreratzeko.
  • Hemokultiboak prozesatzen dira eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko hemokultibo positibo guztien abisua pasatzen zaio horren ardura duen medikuari. Era berean, asteburuetan eta jaiegunetan Tuterako eta Lizarrako hemokultiboak prozesatzen dira, MALDITOF tresnarekin identifikatzen dira eta antibiograma egiten zaie.
  • Gernuak gernuen fluxu-zitometroan prozesatzen dira.
  • Eginkarien laginak prestatzen dira PCRa egiteko; gainera, toxinak egiten dira Clostridium difficilerako.
  • Protesiaren sonikazioa egiten da.
  • Nafarroa osoko nahi gabeko ziztadei arreta ematen zaie.
  • Nafarroa osoko organoen eta ehunen emaileak prozesatzen dira.
  • Kontrolatu gabeko haurdunaldien eta dialisietako presako serologiak prozesatzen dira.
  • Meningitisaren, Meningococoaren, Neumococoaren, Listeriaren, enterobirusaren, herpesaren, gram-aren eta kultiboaren diagnostikoa egiten da PCR bidez.
  • Gripearen sasoian, egunero, gripearen 40 lagin hartzen dira arratsaldez eta larunbat eta igande guztietan.
  • Genexpert egiten da, uste denean SAMRa, organoak transplantean eman dituztenengan karga birala edo haurdunengan gripea dagoela.
  • Filmarray egiten da sepsia edo meningitisa dagoenean.

Profesional trabajando en una campana