Kokapena

NOU-Obstetrizia eta Ginekologia

Kokapena

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuak banaketa konplexua du, kontsultak baititu ospitalez kanpoko zentroetan, sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroetan.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa - B Ospitalea (Bideko Ama Birjina Ospitalea zena)

  • Hiru ospitaleratze-solairu: Ama-Haurren eraikineko 1., 2. eta 3. solairuak.
    • 1. solairuan, erdiberrien ospitaleratzeak daude (17 gela eta 37 ohe). Horretaz gainera, bada miaketa-gela bat ere.
    • 2. solairuan, patologia obstetrikoak dituzten eta zesareak egin dizkieten ospitaleratuak daude (16 gela eta 31 ohe). Halaber, badira miaketa-gela bat eta txostenak emateko mediku-bulego bat.
    • 3. solairuan, ospitaleratu ginekologikoak daude (16 gela eta 31 ohe). Halaber, badira miaketa-gela bat eta txostenak emateko bi mediku-bulego. Solairu honetan daude zerbitzuko bilera-gela eta zerbitzuko buruaren bulegoa.
  • Erditze eta Larrialdietarako eremua, eraikin bereko beheko solairuan.
    • Erditze-gela 2 ebakuntza-gelarekin, 3 erditzeko gelarekin eta 7 dilatazio-gelarekin.
    • Larrialdietarako eremua, mediku-kontsultarekin, erizaintza-kontsultarekin, monitorizazio obstetrikorako gelarekin (sei postu) eta egonaldi laburretarako gela batekin (hiru ohe).
  • Kirurgia programatuko hiru ebakuntza-gela (1. solairuan)
  • Ugalketa eremua, eraikinaren sotoan kokatua Digestio Zerbitzuaren ondoan. 4 kontsulta; ebakuntza-gela, ziztadak egiteko eta enbrioien transferentziarako prestatuak; ernatze-gela eta Enbriologia eta Andrologia laborategiak.
  • Ekografo bat Ama-Haurren eraikineko 2. solairuan, beste bat Pediatriako Larrialdien 1. solairuan eta beste bat Ginekologiako Larrialdietarako eremuaren korridorean.
  • Arrisku Obstetriko Handirako 2 kontsulta.
  • Hirugarren mailako Ekografiarako 3 kontsulta.
  • Umetoki-lepoko Patologiarako kontsulta bat.
  • Onkologia Ginekologikorako kontsulta bat.
  • Patologia Ginekologikorako kontsulta bat.
  • Pelbis-zorurako kontsulta bat.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren planoa - Irunlarrea


 

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa - Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako Zentroak (SUOAZak)

Zerbitzuaren mendeko sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroak honako hauek dira:

Zentroen orria