Aurkezpena

NOU-Onkologia Medikoa

Aurkezpena


 

Onkologia Medikoaren Zerbitzuak osasun laguntza osoa eskaintzen dio paziente onkologikoari, batez ere tratamendua eta jarraipena, eta bereziki arduratzen da erabakiak hartzeaz eta minbiziaren kontrako farmakoen preskripzio terapeutikoaz.

Gure zerbitzua 2002. urtean sortu zen (53/2002 Foru Agindua). Hasiera batean Nafarroako Ospitaleko Zuzendaritza Mediko Asistentzialari atxikita egon zen, eta gero, 2004. urtean, Onkologia Medikoaren Zerbitzuko burutza sortu zen (martxoaren 31ko 503/2004 Ebazpena).

Erreferentziako zerbitzua gara Foru Komunitate osorako. Gainera, saiakuntza klinikoetan parte hartzeko pazienteak jasotzen ditugu inguruko autonomia erkidegoetatik (Aragoi, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegoa).

Tuterako Reina Sofía Ospitalean bi onkologo mediko ditugu. Tutera aldeko gaixo onkologikoentzako osasun laguntzaren zati handiena ospitale horretan gauzatzen da.

Gure kokalekua C pabiloia da. Zerbitzuaren jarduera anbulatorio osoa, kanpo kontsultak eta eguneko ospitalea C pabiloiko beheko solairuan daude, eta ospitalizazio gunea C pabiloiko bigarren solairuan. Aholku genetikoko kontsultategia soilik dago kokatuta eremu horretatik kanpo.

Zerbitzuak baliabide hauek ditu gaur egun:

  • Ospitalizazioko 28 ohe, C pabiloiko bigarren solairuan; horietatik 14 banako logeletan daude eta beste 14 logela bikoitzetan
  • Zortzi kontsulta mediko, C pabiloiko beheko solairuan: horietatik lautan arreta ematen zaie Zerbitzura lehenbiziko aldiz datozen pazienteei eta jarraipenean dauden pazienteei, eta beste laurak tratamendu aktiboan dauden pazienteentzat dira
  • Minbizi hereditarioko kontsulta mediko bat B ospitaleko sotoan (Bideko Ama Birjina Ospitalea zena)
  • Erizaintzako bi kontsulta C pabiloiko beheko solairuan, tratamendu onkologikoan dauden pazienteak artatzeko eta Zerbitzura lehenbiziko bisita egiten duten pazienteei harrera egiten laguntzeko
  • Pazienteari edo/eta senideei arreta psikologikoa emateko kontsulta bat C pabiloiko beheko solairuan. Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko (AECC) psikologoen ardurapean dago
  • 10 ohe banako geletan, eguneko ospitalean, C pabiloiko beheko solairuan, tratamendu eta prozedura anbulatorioetarako (transfusioa, parazentesia, hidratazioa…)
  • Tratamendu anbulatorioetarako 20 besaulki eguneko ospitalean
  • Analisietarako erauzte eremu bat eguneko ospitalean, C pabiloiko beheko solairuan
  • Bilera gela bat C pabiloiko bigarren solairuan, Endokrinologiarekin eta Onkologia Erradioterapikoarekin partekatua, ordenagailuz eta proiektagailuz hornitua; bi langela C pabiloiko bigarren solairuan, saiakuntza klinikoen koordinatzaileentzako langela bat C pabiloiko beheko solairuan, eta buruentzako bi bulego C pabiloiko bigarren solairuan.​​​​​​​