Navigation Menu

Jarduerari buruzko datuak

NOU-Loaren Unitatea

Jarduerari buruzko datuak

Loaren Nahasmenduen Diziplina Anitzeko Unitateak (LDAU), NOUn atondutako logeletan gauez egiten diren azterketa konplexuez gain, azterketa sinpleagoak ere jasotzen ditu (poligrafiak), Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatutako enpresa batek, Esteve Teijin-ek, pazienteen etxeetan egiten dituenak. Azterketa horiek guztiak deskargatu eta analizatu egiten dira, eta gero txostenak egiten dira.

Gaur egun hauek dira historia kliniko informatizatuaren bitartez eskuragarri dauden prestazioak, eta zerbitzu espezifikoek soilik eskatzen ahal dituztenak:

  • Loaren polisomnografia (PSG)
  • Arnas poligrafia basala
  • Arnas poligrafia basala etxean
  • Polisomnografia basala (PSG)
  • LLAT aurreko polisomnografia basala
  • Titulazioa auto-CPAParekin
  • Titulazioa LLAT aurreko PSGarekin
  • BIPAP titulazioa PSGarekin
  • CPAP titulazioa PSGarekin
  • EEG bideoak egunez
  • EEG bideoak gauez

Beste proba batzuen erregistroak ere jasotzen ditu, eta eguneko proba osagarriak egiten ditu; horretarako elkarlan eskuan jarduten du LDAUn parte hartzen duten zerbitzuetako unitate espezifikoekin (loaren erizaintzako unitatea, apnea duten paziente konplexuen kontsulta, kronikoen zirkuitua, Esteve Teijin kontsulta, LLAT-narkolepsia kontsulta…).

Loaren Unitateari (LDAU) maila goreneko egiaztagiria eman dio Espainiako Loaren Medikuntzaren Akreditaziorako Batzordeak (CEAMS), eta Espainiako Neurofisiologia Klinikoko Elkarteak (SENF) ematen duen egiaztagiri gorena ere lortu du.  Espainiako Pneumologiako eta Kirurgia Torazikoko Elkarteak (SEPAR) ematen dituen egiaztagirietan, berriz, konplexutasun handiko loaren unitatearen maila lortu du, goreneko bikaintasun graduarekin lortu ere. Estatuko 13 unitatek baino ez dute maila hori. Lau fakultatibok CEAMSen egiaztagiria lortu dute loaren patologiako aditu nazional gisa.