Herritarrei argibideak ematea

NOU-Nafarroako Odol eta Ehun Bankua

Herritarrei argibideak ematea

Emailea izan nahi duzu?

Emailea izan nahi baduzu, hemen dituzu argibideak odola edo hezur-muina emateko jarraitu beharreko pausoei buruz, bai eta maiz sortzen diren zalantzen erantzunak ere: Eman

Nafarroako Transplanteen Koordinazio Autonomikoa
Irunlarrea kalea 3
31008 Iruña
Telf. 651 557 217 / 848 422 894
ctraspna@navarra.es

Transplanteen Erakunde Nazionala
Sinesio Delgado kalea 6-8, 3. pabiloia
28029 Madril
Telf. 917 278 699
ont@sanidad.gob.es

Erreserbatu hitzordua, emateko

Online

Hemen online erreserba dezakezu hitzordua Iruñeko Odol Bankuan eta unitate ibiltarian odola emateko : hitzordua erreserbatu

Telefonoa

  • Iruñean emateko, zenbaki honetan eska dezakezu hitzordua: 848 422 500. Aferesirako, hau da telefonoa: 848 422 560.
  • Tuteran odola emateko edo aferesirako, deitu telefono honetara: 848 421 991.
  • Unitate ibiltarirako, deitu hona: 848 420 573.

Ordutegiak

  • Iruña (NOUko ospitalegunea): 08:00etatik 20:00ak arte astelehenetik ostegunera; 08:00etatik 14:30ak arte ostiraletan
  • Tutera (Eza kalea 2): 08:15etik 13:45era arte astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00ak arte astearte eta ostegunetan
  • Unitate ibiltaria: kontsultatu hemen unitatearen egutegia.

Eman baino lehen, gogoan izan:

Emateko, itxaron behar duzu...

  • Astebete, dentistak egindako tratamenduen ondoren (enpasteak, aho-garbiketa, 24 ordu), edo tratamenduan izan bazara antibiotiko batekin.
  • 14 egun, katarrotik, gastroenteritisetik edo beste infekzio batetik suspertu ondoren.
  • 4 hilabete, gastroskopia, kolonoskopia, artroskopia edo laringoskopia baten ondoren.
  • 4 hilabete, tatuaje eta/edo piercing bat egin ondoren.
  • 4 hilabete, erditu ondoren.

Etorri beste egun batean, baldin eta...

  • Ezin baduzu saihestu kirol bizkorra egitea odola eman behar duzun egunean.
  • Hipertentsiorako tratamendu bat hartu baduzu aurreko 8 orduetan.
  • Hartu baduzu aspirina (azido azetilsalizilikoa-AAS) edo antzekoren bat (ibuprofenoa, paracetamola, nolotila/metamizola).

Guri kontsulta egin, baldin eta...

  • Bidaiatu baduzu. Hilabetetik lau hilabetera bitarte itxaron beharko da, tokiaren eta urte-sasoiaren arabera.
  • Medikazioa hartzen baduzu.
  • Gaixotasunen bat baduzu.
  • Ebakuntza kirurgikoa egin badizute.

Edozein duda edo kontsulta izanez gero, dei egiguzu telefono honetara: 848 422 570

Gogoan izan, ez etorri ez baraurik, ez presaka.

Etorri ongi hidrataturik.

Saihestu jendetzak, toki itxiak eta erretzea odola eman ondoko orduetan.

Emailea bazara, hemen kontsulta ditzakezu zure odol-emateak eta horiekin loturiko analitikak: Osasun Karpeta Pertsonala.

Mugikostasuna eta jasangarritasuna

Iruñeko egoitzara doazen emaileek doako 2 ordu dituzte aparkatzeko, badute bizikletak aparkatzekoa, eta ibilgailu elektrikoa doan kargatzeko aukera, instalazioetan dauden bitartean.

Eraikinak eguzki plakak dauzka, eta CO2 isurpen gutxikoa da, ingurumen jasangarritasunerako planaren barnean.