ZERBITZU ZORROA

NOU-Nafarroako Odol eta Ehun Bankua

Zerbitzu zorroa

  • Odola ateratzeko arloa

    Jarduera hauek egiten dira:

    • Odol-ematearen/aferesiaren sustapena
    • Emaileak hautatzea: elkarrizketa, azterketa fisikoa
    • Odol osoa ateratzea, zitazioak eta aferesi-prozesuak, autodonazioak/odolusteak
    • Kontsulta: informazioa eta arreta ematea emaile berriei eta ohikoei, autodonazioak/odolustea egiten duten pazienteei, analitika osagarriak eskatzea eta horien jarraipena egitea. Arreta ematea hezur-muinaren emaileei.
  • Laborategi arloa

    Bertako atal bakoitzean egiten dira behar diren erreaktiboen kontrolak, barnekoak zein kanpokoak, eta immunohematologiako teknika hauek: odol-taldea zehaztea, zuzeneko Coombsen teknika, eritrozitoen kontrako antigorputz irregularren zenbaketa eta identifikazioa, fenotipo eta genotipo eritrozitario hedatuaren azterketa. Hematimetria: odol periferikoaren hemograma eta morfologia. Plaketa genotipoa.

    Markatzaile infekziosoen azterketa, serologiako tekniken bidez, hala nola sifilisa, B hepatitisa: BHAg-ak

    C hepatitisa: antiCHB, GIB I/II. Hasieran erreaktiboak izan diren markatzaileak egiaztatzeko probak.

    Behar diren probak gehitzea, beste agente infekzioso batzuen eramaileak detektatzeko emaile jakin batzuetan, haien inguruabar epidemiologiko zehatzak direla eta: HTLV, Chagas, B hepatitisaren birusa: BHBcore eta zitomegalobirusa.

     

    Orobat, zabalpen genomikoko teknikak egiten dira, B eta C hepatitisaren birusetarako eta GIBerako. Hezur-muina eta, Nafarroako emaileen artean, bateragarritasuna egiaztatzeko azterketen kudeaketa.

  • Prozesatze arloa

    Produktuak hartu eta bereizten dira, haien tenperatura egiaztatzen da eta onartzen edo atzera botatzen dira. Odol osoaren iragazketa. Zentrifugatzea, eta osagaiak banantzea: hematieak, geruza leukoplaketarioa eta plaketak. Horiek pisatzea. Plasmak etiketatzea industriara bidaltzeko.

    Lagina hartzea odol osoaren poltsaren segmentutik, ABO taldea egiaztatzeko.

    Osagaiak berrogeialdiko gordailuetan biltegiratzea. Horiek erabilera klinikoko gordailuetara aldatzea, baliozkotu eta gero. Berrogeialdian dagoen plasmaren berrantolaketa.

    Osagaiak aldatzea: inaktibazioa, irradiazioa, garbiketa, plaketa-kontzentratuak egitea.

    Azken produktuaren kalitate kontrola.

    Egoki ez diren produktuak deuseztatzea eta erregistratzea.

    Gordailuen kontrola: alarmak, erregistroak eta tenperaturak.

    Banaketa arloan etiketak jarri eta produktuak biltegiratzen dira, eskariak kudeatzen dira eta stockak eta iraungitze-datak kontrolatzen dira, eta ezaugarri bereziak dituzten produktuak bilatzen dira: fenotipatuak, A immunoglobulinaren defizitak, histobateragarritasun leukozitarioa eta plaketarioa; plasmak bidaltzen dira industria frakzionatzailera, eta harremanak kudeatzen dira beste autonomia-erkidego batzuetako transfusio zentroekin.

  • Ehunen arloa

    Urtarrilaren 30eko 1/2013 Foru Legearen babesean (Nafarroako Odol eta Ehun Bankua sortzen eta arautzen duen Foru Legea).

    Parte hartzen du Concordia-Zilbor-hestearen Plan Nazionalean, ehun-emateak jasoz eta prozesatuz, C mailako giro kontrolatuko GMP areto batean, eta lankidetzan aritzen da Transplanteen Erakunde Nazionalarekin (ONT).

    Arlo honetan honako emaile mota hauek prozesatzen dira:

    • Hildako emailea: ehun osteotendinosoa eta begietako ehuna ematea.
    • Emaile bizia: plazenta ematea, mintz amniotikoa lortzeko.
    • Emaile autologoa: garezur-ganga ematea.

    Ehun motak:

    • Osteotendinosoa: ehuna zenbait formatutan prozesatzen da (pieza osoak, zatikatuak edo birrinduak, inplanterako prest).
    • Hezur estrukturala: ordezko inplanteetarako (adibidez, hezurretako tumoreak).
    • Hezur arolezko txipak:  inplante betegarrirako (aldakako protesiak edo beste).
    • Tendoiak: lesioak konpontzeko.
    • Begietako ehuna: zenbait formatutan prozesatzen da, ebakuntza edo kontserbazio motaren arabera (freskoa edo kultiboa).
    • Korneak: inplantetarako, keratoplastia penetratzailerako edo atzeko lamina-keratoplastiarako.
    • Esklera: lesioak konpontzeko, begi-protesietarako, etab.
    • Mintz amniotikoa: ehuna prozesatzen da oftalmologian erabiltzeko, konpontzeko ahalmena du eta. 
  • Kalitate arloa

    Misioa: osasun zerbitzu eraginkorrak ematea kalitate osoz, pazienteen premia klinikoei eta Nafarroako biztanleen osasun premiei begira, gure jardunaren oinarritzat harturik ebidentzia zientifikoa eta jardunbide egokiak, berrikuntza sustatuz, eta kontuan hartuz interesdunen itxaropenak, esleitutako baliabideak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun estrategiak.


    Ikuspegia: artapen eta antolaketa bikaineko zerbitzua izan nahi dugu, jarduera sanitario eskuragarria, osoa, eraginkorra, segurua eta kalitate gorenekoa eskaintzen duena, baliabide teknologiko egokiak eta langile kualifikatu, berritzaile eta engaiatuak direla medio.


    Balioak: Konpromisoa emailearekin, pazienteekin, erakundeekin, erabateko kalitatearekin eta berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin.

    NOEBek azken ISO 9001:2015 ziurtapena jaso du. Aldeko ebaluazioa: 2002/0869/ER/03 azpiespedientea; ER-0990/2006 ziurtagiria, NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA – OSASUNBIDEA, 2022ko abuztuan. Osagaiak lortzeko prozesu osoaren ebaluazioa egin da: ateratzea, analisia, prozesatzea, biltegiratzea, banaketa eta ondorio kaltegarrien jarraipena.

    Gainera, autonomia erkidegoko osasun arloko agintaritza eskudunak ikuskatzen gaitu, 1088/2005 Errege Dekretuari jarraikiz.