Kalitate politika

NOU-Nafarroako Odol eta Ehun Bankua

Kalitate politika

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren (NOEB) kalitate politikak honako oinarrizko printzipio hauek ditu:

  • Eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea bikaina izatea. Horretarako, konpromisoa hartzen dugu betetzeko eta mantentzeko UNE-EN ISO 9001:2015 araua eta Praktika Onen Jarraibideak (EU Good Manufacturing Practice), bai eta Europako Kontseiluko, Osasun Ministerioko eta Pirinioez gaindiko Konferentzia Atlantikoko gomendioak ere.
  • NOEBen gauzatzen ditugun prozesuetan aplikatu daitezkeen legezko baldintzak eta araudiak ezagutu, ezarri eta betetzea, Europako markokoak zein nazioko eta Foru Komunitateko legediakoak, eta horiek guztiak gure kalitatea kudeatzeko sistemaren oinarri izatea.
  • Odol-osagaiak eta hezur-muina ematea sustatzea hainbat erakunderekin lankidetzan: Osasun Ministerioa, Nafarroako Osasun Zerbitzua, ADONA, REDMO eta Nafarroako Transplanteen Batzorde Autonomikoa.
  • Nafarroako Sare Hemoterapikoaren buru izatea eta Nafarroako ospitale publiko eta pribatuen beharrak asetzera bideratzea gure jarduera eta erabaki guztiak, baita konpromisoa hartzea ere gure baliabideen kudeaketa gardena egiteko.
  • Pazientearen Odolaren Kudeaketarako (POK, ingelesez PBM) diziplina anitzeko programan parte hartu eta beste batzuekin batera horren buru izatea, odol-osagai alogenikoak erabiltzeko moduak optimizatzeko, berrikuntza sustatzeko eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako ahalik eta praktika kliniko onena eskaintzeko.
  • Gure prozesu guztien trazabilitatea bermatuko duen sistema izatea, ahalbidetuko diguna Hemozaintzaren Koordinazio lana egitea Nafarroako Foru Komunitatean.
  • Konfidentzialtasuna bermatzea emaileen datu pertsonaletan zein zentroan eginiko proba analitikoetan lortutako emaitzetan, indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko.
  • Zuzendaritzak konpromisoa hartzea gizartearen eta interes-taldeen behar eta espektatibak ezagutzeko, gure eguneroko lana haien eskura jarri eta antolamenduaren hazkunde eta hedapenaren alde lan egiteko.
  • Arrisku eta aukeren ebaluazioa erabiltzea, antolamendua eta testuingurua ezagutzearen bidez. Hobetzean inplikatzea; horretarako, prozesuak egokituko ditugu jardunaren ebaluazioko emaitzen arabera eta hainbat balio sustatuko ditugu, horien artean profesionaltasuna, konpromiso etikoa eta koherentzia.
  • Etengabeko prestakuntza programa bat ezartzea Transfusio Zerbitzuko langile guztientzat, etengabe hobetzeko markoan eguneroko zereginak egin ahal ditzaten.
  • Ikerketa, Irakaskuntza eta Formakuntzaren alde lan egitea, programa propioen bidez eta lankidetzan ospitaleekin, Osasun Publikoaren Institutuarekin eta Nafarroako unibertsitateekin.
  • Langileek NOEBen jardueretan inplikatu eta parte hartzea sustatzea; horretarako komunikazio ona sustatuko da, baita langileen kohesioa eta konpromisoa ere, autonomia eta erantzukizun profesionala oinarri izanik.