Navigation Menu

Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Geriatria

Ezagutzaren kudeaketa

Irakaskuntza

IRAKASKUNTZA ezinbestekoa da zerbitzuaren jardueran, prestakuntza etengabea behar delako. Gainera, hainbat prestakuntza-jardueretan parte hartzen dugu, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak eta beste erakunde soziosanitario batzuek (graduatu ondoko zein aurreko prestakuntza eskaintzen dutenak) antolatutakoak. 

Zerbitzuaren etengabeko prestakuntza

Zerbitzuak berak hainbat jarduera sustatzen ditu, mediku albokoen prestakuntza indartzeko eta bertako zein kanpoko egoiliarrak trebatzeko, gaur egungo hainbat gairen inguruan. Diziplina anitzeko saioak, saio klinikoak eta saio bibliografikoak (azken horiek ingelesez, INAPeko irakasle batek gainbegiratuta) antolatzen dira sistematikoki eta astero, zerbitzuko langileentzat. Saio klinikoen ziurtagiriak NOUko irakaskuntza-batzordeak ematen ditu.

2021ean zehar, saio hauek antolatu dira

- Saio bibliografikoak (ingelesez): 34.

- Saio klinikoak:32.

- Diziplina anitzekosaio klinikoak(Nafarroako Arreta Soziosanitarioko Zentroek sarbidea dute,Zoomeko esteka baten bidez): 31.

NOUko Irakaskuntza Batzordearekin elkarlanean, medikuei, erizainei eta laguntzaileei zuzendutako prestakuntza-jardueretan parte hartzen dugu. Medikuentzat, adibidez, egoiliarrei harrera egiteko ikastaroak eskaintzen dira, edo ospitaleko saioetan aktiboki parte hartzeari buruzkoak. 

Badaude irakaskuntzan parte hartzeko beste modu batzuk, adibidez: zaintza-planak diseinatzea, protokoloak zein mediku- eta erizaintza-prozedurak planifikatzea eta berrikustea, eta tresna informatikoak garatzea. 

Nabarmentzekoa da, halaber, batzordeetan eta lantaldeetan egiten den elkarlana. Geriatria Zerbitzuko kideek hainbat batzorde eta lantaldetan (ospitale barrukoak zein kanpokoak) parte hartzen dute.

Graduatu ondoko irakaskuntza

2017. urteko maiatzean, Geriatriako lehengo bi egoiliarrak eta BAEE bat gurekin lan egiten hasi ziren. Gaur egun, 8 BAME eta 4 BAEE ditugu.

2021ean zehar, COVID pandemiak eragindako zailtasunak gorabehera, kanpoko egoiliarren errotazioari eutsi zitzaion ahal izan zen neurrian (betiere prebentzio-neurri egokiak errespetatuz).

Txandakatzea egiten duten egoiliarren artean, gehienak Familiako eta Komunitateko Medikuntzako BAMEak dira. Izan ere, irakaskuntza-jarduera hori aspalditik finkatuta dago. COVID pandemia dela eta, txandakatzea egiten duten zenbait egoiliarrak beste zerbitzu batzuetan kokatu behar izan dira. Hala ere, aurten 24 egoiliar hartu ditugu gure zerbitzuan.

Guztira, 6 BAFEko (barneko farmazialari egoiliar) hartu dira. 2019an hasi ginen BAFEak onartzen, eta, harrezkeroztik, kopurua handituz joan da.

Zerbitzuak kanpo errotazioak egiteko eskaerak ere jasotzen ditu (batez ere Latinoamerikatik); horrenbestez, errotazioak antolatzen dira paziente geriatrikoen arretan parte hartzen duten Nafarroako zentroetatik (San Juan de Dios Ospitalea, La Misericordia Egoitza, Josefina Arregui Klinika eta Aita Meni Psikogeriatrikoa).  

2021ean, 9 kanpo errotazio planifikatu ziren, baina, eskatzaileen jatorrizko herrialdeetako laguntza-zerbitzuetan langileak behar zituztenez, askok bertan behera utzi zuten eskaera. Azkenean, 2 kanpoko errotatzaile etorri dira.

Urte horretan bertan, errotazioak antolatu ziren Errehabilitazio Zerbitzuan, helduen ariketa fisikoaren inguruan lan handia gauzatzen baita, bai akutuetan, bai ikerketan. 2021. urtean zehar, 4 egoiliarrek egin dute txandaketa.

Graduatu aurreko irakaskuntza

Urtero, lankidetzan aritzen gara Nafarroako Unibertsitatearekin eta NUPekin, graduatu aurreko prestakuntza antolatzeko. Hala, ikasturte guztietan Medikuntzako ikasleak etortzen dira, hilabeteko txandetan. 

2020-2021 ikasturtean zehar, Nafarroako Unibertsitateko 13 ikasle igaro dira Geriatria Zerbitzutik (horietatik 6 graduko 3. mailan zeuden, eta beste 7ak, Medikuntzako graduko 6. mailan). Aurten, 2021-2022 ikasturtean, graduko 6. mailako 4 ikasle izan ditugu, eta NUPeko 8 ikasle (graduko 2. mailakoak).

Aulexna irakaskuntza

NUPeko Esperientzia Gelak Geriatriari buruzko ikastaro bat emateko eskatu zigun, Medikuntza, Osasuna eta Ongizatea izenburupean. Ikastaroa pandemia baino lehen hasi zen, eta 2021eko urrian berriro ekin zitzaion.

Eskolak asteazkenetan izan ziren, 16:00etatik 17:00etara, Ikastegiko (Arrosadia) 123. gelan. Entzuleak adineko pertsonak izan ziren nagusiki; gehienak askotariko prestakuntza zuten erretiratuak ziren (ikastaroetan parte hartzeko, gutxienez graduko titulazioa izatea eskatu zitzaien). Guztira, 15 eskola eman ziren.

Ikerketa

Azkeneko urteetan, aurrerapauso handiak egin dira ikerketan, hainbat ikerketa-proiektu martxan jarri direlako eta artikuluak publikatu direlako Geriatriako Ikerketaren Unitatearen bidez. Nafarroako Ikerketa Biomedikoaren Zentroak (NavarraBiomed) kudeatzen du unitate hori, Martínez Velilla doktorearen zuzendaritzapean (https://www.navarrabiomed.es/es/investigacion/unidades-de-investigacion/geriatria).

Jarduera hori zahartzearekin zerikusia duten alderdien ikerketan oinarritzen da, bereziki pluripatologia- eta polifarmazia-egoeren konplexutasunean, eta onura handiak ekarri dizkie bai zerbitzuaren proiekzioari, bai ospitaleratutako pazienteei. Izan ere, ospitalizazioaren eta ospitaleko iatrogeniaren eraginak minimizatzea lortu du (ariketa fisikoaren eta gamifikazio-programaren bidez, narriadura funtzional eta kognitiboa saihestu da).

Honako hauek dira ikerketa-ildo nagusiak: 

  • Multimorbilitatea eta polifarmazia.
  • Zaurgarritasuna, sarkopenia eta ezgaitasuna.
  • Adineko pertsonak egoitzetan eta komunitatean.

2021ean Geriatriako Ikerketa Unitatean aurrera eraman ziren Ikerketa-proiektuak

  • VASADIN proiektua.  Finantzatu zuen entitatea: EURORREGION. Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa. Entitate parte-hartzaileak: Biodonostia Institutua elkartea. Navarrabiomed-FMS. ALLIS- Akitania Berria. Autonom´ Lab.
  • PI20/01546 proiektua. Ariketa fisikoa eta estimulazio kognitiboa konbinatzen dituen esku-hartze baten (VIVIFRAIL-COGN) eragina, komunitatean bizi diren eta erortzeko arrisku handia duten paziente zaurgarrien erorketetan. FIS
  • INNOLFACT proiektua. Usaimenaren zehaztasun-medikuntza inplementatzea eta sudurreko terapia immunomodulatzaileak garatzea, zahartzean eta neurodegenerazioan. 
  • PROFIT study. Personalizing the approach to the Oncologic Frail Individual through Tailored assessment and intervention. Paziente Onkologiko Zaurgarriaren artatzea pertsonalizatzea, ebaluazio eta esku-hartze indibidualen bidez.
  • EFA342/19/OPTIMAGE. Opter pour la Prévention Transpyrénéenne de la Iatrogénie Médicamenteuse chez la personne AGEe.
  • Scaling-up of and evidence-based intervention programme in older people with Diabetes and Frailty in LatinAmerica - DIABFRAIL-LATAM.
  • HEALTH ARCADE”: osagai anitzeko entrenamendu fisikoko sistema pilotu bat, gamifikazio-teknologietan oinarritua, ospitaleratutako adineko pazienteen narriadura funtzionala saihesteko. 
  • Estudi PROFIT. Pesonalitzant l'abordatge del pacient Oncològic Fràgil mitjançant l'avaluació i Intervenció individualitzada.
  • EFA232/16/APTITUDE Agir pour la Prévention Transpyrénéenne de la Dependance chez les séniors (Pirinioetan zehar adineko pertsonen mendekotasuna saihesteko ekintza). http://aptitude-db.com/
  • Balorazio geriatriko integrala egin ondoren, biriketako minbizia duten adineko pertsona zaurgarrien narriadura funtzionala prebenitzea, ariketa fisikoko programa baten bidez.
  • PI17/01814 Narriadura funtzional eta kognitiboa saihestea jarduera fisiko goiztiarraren bidez, patologia medikoengatik ospitaleratutako adineko pazienteen kasuan: saiakuntza kliniko ausakoztua. Zentro anitzeko azterketa.
  • Gº Na. 16/28. Osagai anitzeko ariketa fisikoko programa batek (VIVIFRAIL) komunitatean bizi diren pertsona zaurgarrien gaitasun funtzionalean duen eragina: saiakuntza klinikoa. 
  • VIVIFRAIL proiektua: http://www.vivifrail.com/es/inicio/ 

2021ean NOUko beste zerbitzu mediko batzuekin lankidetzan egindako ikerketa-proiektuak:

  • Minbizia duten eta ospitaleratuta dauden adinekoen narriadura funtzional eta kognitiboa saihestea, ariketa fisikoko programa pertsonalizatu baten bidez. Ikerketan parte hartu duten zerbitzu medikoak: NOUko Geriatria eta Onkologia Zerbitzuak, NUP eta Navarrabiomed.
  • Ebakuntza aurreko prestakuntza multimodalak duen eragina, esofagoko kartzinomaren ondorioz erabateko esofagektomia jasan dezaketen pazienteengan, Nafarroako ospitalegunean. Kodea: EPB-PPM-2019-01. Ikerketan parte hartu duten zerbitzu medikoak: NOUko Geriatria, Anestesia, Kirurgia, Onkologia, Anatomia Patologiko eta Digestio Zerbitzuak.
  • Hezurraren, muskuluaren eta likido zefalorrakideoaren ezaugarritze proteomikoa, aldakan hausturaren bat izan duten adineko pazienteetan: zeharkako azterketa (ProtCad 2020/11/19). Ikerketan parte hartu duten zerbitzu medikoak: NOUko Geriatria Zerbitzua, NOUko, NUPeko eta Navarrabiomedeko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Zerbitzu Bateratua.
  • Ausazko saiakuntza klinikoa, osagai anitzeko ariketa fisikoko bi programa alderatzeko (gainbegiratua eta gainbegiratu gabea), Geriatria Zerbitzu bateko Erorketen Unitate batean. Ikerketan parte hartu duten zerbitzu medikoak: NOUko Geriatria eta Errehabilitazio Zerbitzua.
  • Biomarkatzaileen ezaugarritzea serumean eta likido zefalorrakideoan, aldaka hautsi duten eta ebakuntza ondoko nahasmendua duten adineko pazienteetan: behaketarako ikerketa. Ikerketan parte hartu duten zerbitzu medikoak: NOUko Geriatria Zerbitzua, NOUko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Zerbitzu Bateratua, eta NOUko, NUPeko eta Navarrabiomedeko Anestesia, Konorteratze eta Oinazearen Terapeutikako Zerbitzua.
  • Infragorri hurbileko espektroskopia (NIRS) biomarkatzaile gisa erabiltzea, ospitaleratutako helduen nahasmendua neurtzeko. Heldu horiek ariketa fisikoan oinarritutako osagai anitzeko programa batean parte hartzen dute. Azterketa pilotua. Ikerketan parte hartu duten zerbitzu medikoak: NOUko, NUPeko eta Navarrabiomedeko Geriatria Zerbitzua.
  • Farmaziako Zerbitzuarekin elkarlan estuan aritzen gara, batez ere Paziente Kroniko eta Pluripatologikoen Estrategiako erabiltzaileak artatzeko. Duela bi urte, farmaziako egoiliarrak gure zerbitzuan errotazioak egiten hasi ziren, haien prestakuntza osatzeko.