Navigation Menu

Zerbitzu zorroa

NOU-Geriatria

Zerbitzu zorroa

Gaur egun, Geriatriak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Ospitaleratutako Pazientearen Arreta
    • Akutuen Unitate Geriatrikoa.
    • Lankidetza ortogeriatrikoko unitatea.
    • NOUko beste zerbitzu batzuen kontsultei erantzutea
  • Paziente Kronikoaren Arreta.
    • Pluripatologikoa.
    • Dementzia.
  • Paziente Anbulatorioaren Arreta.
    • Kanpo kontsultak.
    • Zerbitzuen arteko kontsulta ez-presentzialak.
    • Lankidetza Zahar-etxearekin.

Laguntza-jardueraren antolaketa

  • Ospitaleratutako pazientearen arreta

    Akutuen Unitate Geriatrikoa

    Iruñeko Geriatria Zerbitzua NOUko E1 pabiloiko lehen solairuan dago. Gaur egun, Ospitalizazioko Unitate bat dauka, eta laguntza ematen du eguneko 24 orduetan zehar, urteko 365 egunetan. 40 ohe ditu. 

    2012. urteaz geroztik, eta aztertu diren urteetan zehar, laguntza-jarduerak gora egin du pixkanaka. Ondorioz, urteko ospitaleratzeen kopurua ere handitu da, eta egonaldien batez besteko denbora murriztu.

    2021ean, 2.132 paziente ospitaleratu ziren guztira, eta batez besteko adina 87,8 urtekoa izan zen. Horietatik, 1.276 (%59,8) emakumeak izan ziren, eta 856 (%40,2), gizonezkoak. Emakumeen batez besteko adina 88,1 urtekoa izan zen, eta gizonena, berriz, 87,1 urtekoa. Datu horiek iazkoekin alderatzen baditugu (2.015 paziente ospitaleratu ziren), ikusten dugu aurtengo ospitaleratzeen kopurua %5,8 hazi dela. Hazkunde hori etengabea izan da 2012tik. 

    Aipatzekoa da, halaber, 2019ko ekainaz geroztik, errehabilitazio-zerbitzuko fisioterapeuta bat lanaldi erdian dagoela Geriatriako ospitalizazioko solairuan (E1), eta ospitaleratutako pazienteei tratamendua ematen diela egunero. 2021ean zehar, 449 paziente artatu dira.

    Bistakoa da ariketa fisikoa egiteak onura handiak dituela ospitaleratutako pazienteentzat.

    Planta de hospitalización de Geriatría del HUN

    Lankidetza ortogeriatrikoko unitatea

    Jarduera hori Traumatologia Zerbitzuko ospitalizazioko oheetan egiten da, NOU-Ben, eta Barne Medikuntzako Zerbitzuarekin batera lan egiten da.

    Lankidetza ortogeriatrikoko jarduera 2006. urtean hasi zen, Nafarroako Ospitale zaharrean. 2008. urtean, laguntza-protokoloa zehaztu zen, eta, protokolo horren arabera, jardueraren zein pazientearen datuak modu sistematikoan bildu behar ziren. Gaur egun, Geriatria Zerbitzuak modu aktiboan parte hartzen du Aldakako Hausturen Erregistro Nazionalean.

    Ortogeriatriako Unitatean artatutako pazienteak 75 urtetik gorakoak dira, eta KOT Zerbitzura bideratu dituzte patologia traumatologikoak dituztelako. Pazienteen zerrenda Historia Kliniko Informatizatuaren bidez lortzen da goizero. Horri esker, ospitaleratu eta hurrengo 24-48 orduetan baloratzen dira. Egonaldiak irauten duen bitartean, pazienteek nola eboluzionatzen duten gainbegiratzen da. Horretarako, langileak harremanetan jartzen dira prozesuan parte hartzen duten beste eragile batzuekin (Traumatologia, Gizarte-lana, Errehabilitazioa), eta alta beste laguntza-maila batzuekin koordinatzen da (Egonaldi Ertaineko Unitatea, instituzionalizazioa, etxebizitza). Alta ematean zaienean, Geriatria Zerbitzuak txosten bat egin beharko du. Jarduera oro datu-base batean eta HKIn jasotzen da.

    NOUko beste zerbitzu batzuen kontsultei erantzutea 

    Zerbitzu arteko kontsulta presentzialetan artatzen diren pazienteak NOUko beste zerbitzu batzuetatik bidaltzen dira zuzenean, eta Geriatria Zerbitzuko fakultatiboek erantzuten dituzte kontsulta horiek. Pazienteei jarraipena egiten zaie, eta, normalean, arreta jasotzen dute egunero, ospitaleko alta ematen dieten arte.

    Zerbitzu arteko kontsulta presentzial gehien eskatzen dituen zerbitzua Kirurgia Baskularrekoa da. Hori dela eta, Geriatrian protokolo bat diseinatu da kontsulta horietarako, eta fitxa espezifiko bat gehitu zaio historia klinikoari. Horrela, txosten mediko bat egin daiteke, gerora kirurgia baskularreko altari erantsiko zaiona.

    COVID taldeari laguntza

    2020ko martxoan pandemia hasi zenetik 2021eko abendura arte, Geriatria Zerbitzua lankidetza estuan aritu da NOUen lan egiten duten Covid taldeekin. Izan ere, ospitaleratzeen kopuruak gora egin duenean, Geriatriako zenbait fakultatibo Covid taldeetara bideratu dira. 

    Etxeko Ospitaleratzeko Zerbitzua

    2021eko azarotik, mediku alboko bat Etxeko Ospitalizazioko taldean aritu da, eta, batez beste, 12 paziente artatu ditu egunero.

  • Paziente kronikoaren arreta

    Gaur egun, Geriatria Zerbitzuak paziente kronikoaren arretarako bi programetan parte hartzen du: PLURIPATOLOGIKOA eta DEMENTZIA. Gaur egun, Geriatria Zerbitzuak 642 paziente ditu Kubo Gorri gisa esleituta.

    Arreta Kroniko Pluripatologikoaren jarduera 2015. urtean hasi zen, eta Pluripatologikoaren Eguneko Ospitalean gauzatzen da. Ospitale horrek instalazio hauek hartzen ditu: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko B ataleko (lehen Bideko Ama Birjina zena) Larrialdi Zerbitzuak eta E pabiloiko Geriatriako ospitalizazioko solairua. Helburua paziente pluripatologikoei arreta ematea da. Barne-Medikuntzako zerbitzuarekin batera lan egiten da.

    Gaur egun, programa horretan atal hauek kudeatzea aurreikusten da:

    • Ospitaleratutako pazientearen arreta (2021ean, 404 paziente “Kubo Gorri” gisa ospitaleratu ziren Geriatriako solairuan).
    • Paziente pluripatologikoaren arreta, Eguneko Ospitaleko kontsultetan.
    • Zerbitzu arteko kontsulta ez-presentzialak.

    Dementzia Kronikoaren jarduera 2017ko otsailean hasi zen. Kroniko Pluripatologikoan bezala, atal hauek kudeatzen dira:

    • Ospitaleratutako pazientearen arreta (2020an, 82 paziente “Kubo Gorri” gisa ospitaleratu ziren Geriatriako solairuan).
    • Arreta Eguneko Ospitaleko kontsultetan. Neurologia eta Psikiatriako zerbitzuekin batera lan egiten da. 
    • Zerbitzu arteko kontsulta ez-presentzialak.

    Atención a un paciente geriátrico en el HUN

  • Paziente anbulatorioaren arreta

    Kanpo kontsultak

    • 2018ko otsailetik, kontsultak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko E pabiloian egiten eta kudeatzen dira (lehen Vianako Printzearen Kontsulta Zentroan egiten ziren). Aldaketa horrek, kohesioa errazteaz gain, Geriatria Zerbitzuaren jarduerak koherenteagoak izatea ahalbidetzen du.
    • 2019ko maiatzetik aurrera, Geriatriako kontsultak bateratu egin ziren, eta hiru agenda programatu ziren: 10131 Geriatria OROKORRA - 10132 Geriatria DEMENTZIAK - 10133 Geriatria ERORKETAK.

    Atención a un paciente geriátrico en el HUN

    Zerbitzu arteko kontsulta ez-presentzialak

    • 2015az geroztik, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Geriatriako Zerbitzuaren artean kontsulta elektronikoak egiteko aukera inplementatu zen. Zerbitzu arteko kontsulta horiek Geriatriako Zerbitzuak jaso ditzake zuzenean, edo Geriatriako Zerbitzura bideratu daitezke Pluripatologikoen Unitatetik. Kontsulten hazkundea esponentziala izan da; beraz, agerikoa da sistema hori eraginkorra dela Oinarrizko Osasun Laguntzarako, eta horrelako kontsulta ugari egiten direla.
    • Zerbitzuan mediku alboko bat dago, kontsulta horiek zuzenean jasotzen dituena. Normalean, 48 ordu igaro baino lehen erantzuten du. Sarritan, Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuak egindako partea ez da nahikoa izaten pazientearen konplexutasuna adierazteko. Kasu horietan, geriatra Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuarekin harremanetan jarriko da telefonoz. Kontsulta gehienak sindrome geriatrikoekin lotutakoak dira. Batzuetan, beharrezkoa da geriatriako kontsultetan edo programatutako ospitaleratzeetan jarraipena egitea. Kasu horietan, geriatrak beharrezko kudeaketa-lanak eginen ditu telefonoz.

    Koordinazioa Adinekoen Egoitzarekin

    Duela 5 urte, NOren Geriatria Zerbitzua eta Gizarte Ongizateko Zerbitzua diziplina anitzeko talde gisa hasi ziren lanean, El Vergel Zahar Etxean bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei arreta emateko. Alabaina, COVID-19ak eragindako pandemian zehar, erronka handia izan zen egoitzan zeuden adineko pertsonei arreta ematea, bai Osasunbiderako, bai, oro har, Osasun Sistema Nazionalerako.

    Pertsona ugari egoera zaurgarrian zeuden, askotariko espazio soziosanitarioetan, eta gizartean aurrekaririk ez zuten neurriei egin behar izan zieten aurre. Bizitza oso komunitarioa zen espazioetara, maskarak, urruntze soziala eta isolamendua iritsi ziren. Pazienteren bat kutsatzen zenean, egoerak okerrera egiten zuen, medikuntzako eta zaintzako behar berriak agertzen zirelako, sektorizazioagatik... Gainera, zentroko langile ugarik baja hartu behar izan zuen.

    Arestian azaldutako guztiaz gain, ezjakintasun handia zegoen gaixotasunaren eta ekintza-protokoloen inguruan, etengabe eguneratzen baitziren. Ondorioz, beharrezkoa zen erreferentziazko figura espezifiko bat edukitzea, pandemia-egoeran kontsultei erantzuteko eta laguntza emateko. Figura hori COVID Kasuak Kudeatzen dituen Geriatra da.

    Geriatra horren jarduerak bilakaera bat izan du, eta bi lan-aldi desberdin bereiz ditzakegu:

    • COVIDaren lehen olatuan, telefono-linea espezifiko bat gaitu zen hainbat zentro soziosanitarioren kontsultak jasotzeko. Kasuak baloratu ondoren, zenbait gomendio ematen ziren, eta Oinarrizko Osasun Laguntzarekin, F Taldearekin eta Etxeko Ospitaleratzearekin batera, gaixoa artatu eta PCRa eskatzen zen. Jarduera hori erreaktiboa zen, eta osasun-langileen eskaeraren araberakoa. Lana Iruñeko Osasun Barrutian egin bazen ere, Lizarran eta Tuteran Geriatriarik ez dagoenez, beste osasun barruti batzuetako kontsultak ere kudeatu ziren. Horrez gain, etxean zeuden adineko pertsonen kontsulta ugari jaso ziren.
    • COVIDaren bigarren olatuan zehar, astelehenetik ostiralera bilerak antolatu ziren 8:30etan, Arreta Soziosanitarioko Unitatearekin (zentro soziosanitarioetan COVID kasuak kudeatzen laguntzeko sortu zen). Kasuak baloratu ondoren, Zerbitzua Oinarrizko Osasun Laguntzarekin eta EOarekin koordinatzen zen gaixoak artatzeko. Jarduera hori proaktiboagoa zen, hau da, COVID agerraldien araberakoa.  Era berean, Osasun Laguntza elkarlanean hasi zen aldi baterako baliabideen ardura zuten medikuekin (Amavir Argaray eta San Adrián). Lehenengo olatuan gertatu zen bezala, lana Iruñeko Osasun Barrutian egin zen nagusiki, baina Lizarrako inguruan Geriatriarik ez dagoenez, beste osasun barruti batzuetako kontsultak ere kudeatu ziren. Gainera, Tuterako Geriatriari laguntza eman zitzaion, Unitate Soziosanitario bat abian jar zezan. Horrez gain, etxean zeuden adineko pertsonen kontsulta ugari jaso ziren, baina bazegoenez Barne Medikuntzarekin harremanetan jartzeko zenbaki bat, gutxiago izan ziren.
    • Hurrengo olatuetan zehar, Arreta Soziosanitarioko Unitatearekin, Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzuarekin, COVIDeko Barne-Medikuntzarekin eta zentro soziosanitarioekin lan egiten jarraitu da, beharren arabera.

    Gainera, COVID Kasuak Kudeatzen dituen Geriatrak ekintzarako eta kudeaketarako protokoloak sortzen lagundu du, bai NOUren Oinarrizko Arretarako (Zentro Soziosanitarioetan Kasuak Kudeatzeko Prozedura, Aringarrien Protokoloa), bai Unitate Soziosanitariorako (Adineko Pazienteen Arreta Zentro Soziosanitarioetan, Zuzeneko Ospitaleratzearen Protokoloa, Diabetesaren Tratamendua).

    Beste zentro batzuk

    Pazienteei zaintza progresibo eta jarraituak emateko prozesu guztietan, ezinbestekoa da Geriatria Zerbitzua, Oinarrizko Osasun Laguntza eta beste laguntza-maila batzuk elkarlanean aritzea. Koordinazio horretan, aipatzekoak dira trantsizio-zaintzak. Askotan, ez zaie behar besteko garrantzia ematen, baina berebizikoak dira pazienteentzat.

    Oinarrizko Osasun Laguntza. Bai medikuek, bai erizainek, txostenak egiten dituzte altak emateko eta zainketen jarraipena programatzeko. Gainera, Oinarrizko Osasun Laguntzako erizain aholku-emailearen figura erabiltzen da. Batzuetan, Oinarrizko Osasun Laguntzari telefonoz deitzen zaio, paziente baten alta adostu edo jakinarazteko.

    Horrez gain, paziente batzuk San Juan de Dios ospitalera bideratzen dira, ospitale horrekin adostutako helburuarekin. Duela ia urtebete, San Juan de Dios ospitaleko mediku bat saio klinikoetara etortzen hasi zen. Bertan, bideratze-proposamenak eztabaidatzen dira, eta erabakitzen da pazienteak zaintza osagarriak beharko dituen San Juan de Diosen egon eta gero.

    Josefina Arregui Klinikara ere bideratzen dira pazienteak. Normalean, telefonoz jakinarazten zaie. Noizean behin, pazienteak Josefina Arregui Klinikatik akutuen unitatera bideratzen dituzte.