Navigation Menu

Instalazioak

NOU-Hematologia eta Hemoterapia

Instalazioak Ospitalizazio unitatea

Ospitalizazio unitatea

  • C pabiloiko hirugarren solairuan dago, eta 2014ko azaroan inauguratu zen. Banako 21 gela ditu, eta horietatik bederatzi transplanteetarako edo leuzemia akutuetarako erabiltzen dira (denek ur-iragazkia dute eta lauk HEPA iragazkia).
  • Unitateak 32 gela ditu, Digestibo eta Erreumatologia zerbitzuek partekatzen dituztelarik.

Arreta anbulatorioko unitatea

2015eko udaberrian inauguratu zen A pabiloiko beheko solairuan (Nafarroako Ospitaleko larrialdiak egon ziren lekuan). Honela dago osatua:

  • Eguneko ospitalea lau kontsulta medikorekin eta 13 pazienterentzako tratamendu gela batekin. Kontsulta, tratamendu eta etengabeko jarraipen zerbitzua eskaintzen dio pazienteari; gainera funtsezko laguntza eskaintzen du informazioa ematerakoan, prozesuan zehar eta pazienteen eboluzioan.
  • Hematologia Orokorreko bi kontsulta mediko.
  • Hematologia Klinikoko kontsulta bat.
  • Transplante Hematopoietikoko kontsulta bat.
  • Saiakuntza Klinikoetako bulego bat, hiru lanposturekin.
  • Gela bat hezur-muineko ziztada eta hezurreko biopsietarako, teka barneko tratamendurako eta PICCak jartzeko.
  • Aferesi eremu bat, lau pazienterentzako ahalmenarekin, eta mediku-kontsultarako gela atxikia.
  • Koagulazioko hiru kontsulta.

Laborategia

Hematologia Zerbitzuak hainbat laborategi ditu, elkarrekin konektatuak, gaixotasun hematologikoen diagnostiko espezializatua eskaintzeko. Hemoterapiako laborategiak Nafarroako odol bankuarekin batera lan egiten du Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan hemoderibatuen hornidura etengabeari eusteko. Hematologiako laborategiak (hematimetria, zitometria eta hematologia berezia) patologien diagnostikorako eta jarraipenerako laguntza ematen die bai Hematologia Zerbitzuari berari, baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko gainerako zerbitzu eta Nafarroako sare publikoko ospitaleei ere. Immunologiako laborategiak HLAren tipifikazioak egiten ditu zelula ama hematopoietikoen transplanteetarako eta HLAren eta hainbat gaixotasunen arteko loturaren azterketetarako. Gainera, transplante ondoko jarraipenean parte hartzen du, kimerismo hematopoietikoa aztertuz. Hemostasia eta tronbosi laborategiak koagulazioaren alterazioen diagnostiko egokia eskaintzen du.

2014an inauguratu zen, eta Analisi Klinikoen zerbitzuarekin partekatzen ditu lekuaren zati bat, analisi aurreko eta ondoko arreta eta errutinako hematimetriako eta koagulazioko analizagailuak.

Espazio propio hauek ditu:

  • Serie gorriko hematologia berezia, zitologia eta fluxu-zitometria.
  • Koagulazio berezia.
  • Kriokontserbazioa eta Terapia Zelularra.
  • Immunologia – HLA.
  • Immunohematologia.