Navigation Menu

Zerbitzu zorroa

Zerbitzu zorroa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Hematologia Zerbitzuan 14 urtetik gorako pertsonak artatzen ditugu. Astelehenetik ostiralera ematen dugu arreta, goizeko ordutegian: 08:00 - 15:20. Hauek dira gure jarduera nagusiak:

  • Ospitalean; ospitalizazio solairuan, hematologiako eguneko ospitalean, eta Ospitale Unibertsitarioan sartutako pazienteentzako zerbitzu arteko kontsultetan.
  • Hematologia orokorreko eta hematologia klinikoko kanpo kontsultak.
  • Koagulazio ataleko bereizmen handiko kanpo kontsultak. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa A eta B hemofiliako erreferentzia zentroa da Nafarroan. Gainera, gure zerbitzuak jarraipena egin eta tratamendua ematen die hemostasiaren alterazio arraroak dituzten pazienteei.
  • Transplanteen kontsulta.
  • Hematologia orokorreko zerbitzu arteko kontsulta ez presentzialak (laborategiaren eta hemoterapiaren atalak) eta koagulaziokoak (tronbosi eta hemostasia atala).
  • Sintrom kontsulta.
  • Hezur-muineko biopsien eta xurgapenen kontsulta, eta biopsia koxalak ebakuntza-gelan, sedazioarekin
  • Hematologiako ataletarako laborategia. Hematologiako laborategia fluxu-zitrometriako erreferentzia da Nafarroako osasun publikoan.
  • Produktuen aferesirako eta kriokontserbaziorako prozedurak.
  • Tratamendu antikoagulatzailea erabiltzeko diziplina arteko protokoloak garatu eta ezartzea.
  • Baterako Hematologia eta Dermatologia kontsulta

 Horrez gain, arratsaldez asistentzia jarduerak egiten dira honako modalitate hauetan:

  • Eguneko Ospitaleko tratamendu gela, astelehenetik ostiralera, 17:00 arte.
  • Klinikako edo koagulazioko kanpo kontsultak, zerbitzuaren premiekin lotutako egoera ezohikoetan.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa zelula ama hematopoietikoen transplanteak egiteko erreferentziako zentro publikoa da Nafarroako Foru Komunitatean.

Kontrol eta kalitate sistema

Gure zerbitzua izapideak egiten ari da JACIEren (Joint Accreditation Committee ISCT-Europe & EBMT) eta EFIren (European Federation for Immunogenetics) kalitate-kontrola lortzeko, histobateragarritasun eta immunogenetikako laborategia akreditatzeko.

Gainera, autonomia erkidegoko osasun arloko agintaritza eskudunak ikuskatzen gaitu 1088/2005 Errege Dekretuari jarraituz.

Hematologiako laborategia Espainiako Hematologia eta Hematoterapia Elkartearen, Zitometriako Elkarte Iberiarraren eta GECLIDen programetan inskribaturik dago kalitatearen kanpo-kontrolak egiteko.

Transfusio atal eta aferesi terapeutikoko unitateak ISOko 9001:2015 serieko eta Bureau Veritaseko kalitate sistema dauka.   Gainera, Odol Transfusioko Akreditazio Batzordearen Hemoterapiako Estandarren arabera (5. edizioa, 2019) ziurtatuak izateko prestatu dira. CAT programa Espainian gaur egun dagoen tresnarik erabilgarriena eta ahaltsuena da odol transfusioaren kalitatea bermatzeko, alegia, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko pazienteari nahiz odol-emaileari. Programa hori Odol Transfusioaren Espainiako Elkarteak (SETS) eta Hematologia eta Hemoterapia Elkarteak (SEHH) babesten eta bermatzen dute. CAT auditoreak SETSeko eta/edo SEHHko kideak dira, transfusio jarduera ongi ezagutzen duten eta beste profesional batzuen jarduera aztertzen duten pertsonak.​​​​​​

Transfusioen, Zelularraren eta Ehunen Terapian Kalitaterako Fundazioa (CAT Fundazioa)​​​​​​