Aurkezpena

NOU-Neurologia

Aurkezpena

NOUko neurologia zerbitzua 2013an sortu zen, Nafarroako Ospitalea eta Bideko Ama Birjina Ospitalea izandakoetako neurologia zerbitzuak bateratu zirenean.

Neurologia zerbitzuaren misioa da kalitatezko laguntza ematea, gradu aurreko eta gradu ondoko irakaskuntza ematea eta eritasun neurologikoak ikertzea.

Gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteen diagnostikoa eta tratamendua da NEUROLOGIAREN eginkizun nagusia. Era berean, neurologia zerbitzuak neurologia espezialistak eta eritasun neurologikoen alderdi kliniko eta oinarrizkoen ikertzaileak prestatzeko irakaskuntza lana egiten du. Beste zeregin batzuetan ere aritzen da: gradu ondoko irakaskuntza medikuntzako eta erizaintzako ikasleentzat; gaixotasun neurologikoen dibulgazio soziala eta prebentzioa; eta gaixoen elkarteekiko harremana.

Eritasun neurologikoen barrenean oso eritasun multzo heterogeneo bat dago, eta gaixotasun horiek nerbio sistema zentralari eta periferikoari eragiten diete, askotariko kausengatik (baskularrak, degeneratiboak, infekziosoak, inflamatorioak-autoimmuneak, oinarri genetiko-hereditarioa dutenak, toxiko-karentzialak). Gaixotasun arraroen multzoan, ehuneko handi bat neurologikoak dira. Gaixotasun neurologikoek desgaitasun eta mendekotasun handia eragiten ahal dute, horren ondoriozko eragin sozialarekin.

Neurologiak laguntza esparru zabal bat biltzen du: ospitalizazioa, larrialdiak, miaketa osagarriak, eguneko ospitalea eta kontsultak.

Neurologia zerbitzuaren xedea da aurrera egitea, eritasun neurologikoak dituzten pazienteek hurbilago izan dezaten laguntza, bai eta ahalik eta kalitate eta efizientzia handieneko zerbitzuak ematea ere, Osasunbidearen ildo estrategikoen barruan. Neurologia zerbitzuak erreferentziazko laguntza, irakaskuntza eta ikerketa zentro bat izan nahi du.

Bere profesionalak dira neurologia zerbitzuaren balioak: maila handiko lanbide gaitasuna dute, hobetzeko grina, berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik; osasun publikoarekin konprometituta daude; eta Nafarroako laguntza neurologikoan lider izateko gaitasuna dute. Inplikatuta daude diziplina anitzeko talde lanean, ezagutzaren transmisioan eta ikerketan.

Profesional del servicio de Neurología del HUN atendiendo a una paciente