Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Neurologia

Ezagutzaren kudeaketa

IRAKASKUNTZA

1.- Graduatu aurreko prestakuntza. Prestakuntza ematen zaie Nafarroako unibertsitate publiko eta pribatuetako (NUP eta NU) Erizaintzako nahiz Medikuntzako ikasleei. Batez beste 14 ikasle hartzen dira urtean.

2.- BAME prestakuntza. Neurologia Zerbitzuak 1996an eskatu zuen irakaskuntzarako egiaztagiria, eta neurologiako lehenbiziko egoiliarrak 1998an ekin zion prestakuntzari.

2010ean, neurologiako egoiliarrentzako bigarren plaza ezarri zen.

Gaur egun 8 egoiliar ditugu neurologian (bi R4, bi R3, R2 bat eta bi R1).

Espezialitateko prestakuntza programaren egokitzapena egiten dugu haietako bakoitzarentzat.  Gainera, dokumentu batean geruzatzen dira osasun laguntzako eta prestakuntzako jarduerak eta gainbegiratze mailak. Azken urteetan berrikuntzak izan dira errotazioetan; hala, hilabeteko errotazioa egiten da Navarra Biomed-en, Mendioroz doktorea buru duen lantaldearekin. Errotazio horretan ikasleek oinarrizko ikerketa ezagutzen dute eta haietako askok ikerketa proiektu bati ekiten diote.

Bestalde, NOUko Neurologia Zerbitzuak prestakuntza aldian dauden beste espezialista batzuk hartzen ditu. Errotazioak egiten dituzte ospitalizazio solairuan eta kanpo kontsultetan, eta haien kopurua haziz joan da azken urteetan. Oraintxe baditugu Medikuntzako 16 ikasle, Familia Medikuntzako 19, eta beste espezialitate batzuetako 16 ikasle errotazioan. Duela gutxi harrera plan bat prestatu zaie, lortu behar dituzten helburuak eta zerbitzuaren funtzionamendua azaltzen dituena.

3.- Etengabeko prestakuntza (irakaskuntza plana). Neurologia Zerbitzuko osasun langileen etengabeko prestakuntza medikuei eta erizainei dagokie. 

Medikuntzako prestakuntza planaren barnean, ikasturtean zehar (urritik ekainera bitartean), Osasun Sistema Nazionaleko (OSN) Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak egiaztatutako saioen asteroko egutegia programatzen da. Saio horietan hurbileko beste espezialitate batzuetako profesionalek parte hartzen dute, hala nola neurofisiologoek edo neurorradiologoek.

NOUko langileek eta beste zentro batzuetako gonbidatuek ematen dituzte saioak, eta helburuak dira neurologiaren arlo guztietako azken aurrerapenak garatzea, gure emaitzak berrikustea eta kudeaketari edo pazientearen segurtasunari buruzko gaiak ikastea edo haien gaineko ezagutzak gaurkotzea.

Aldi berean erizainen prestakuntza programa gauzatzen da, bai ospitalizazio solairuko erizainentzat bai kontsultetan ari direnentzat.

4.- NOUko eta beste zentro batzuetako medikuen etengabeko prestakuntza. Neurologia Zerbitzuak gidari eginkizuna hartu du bere gain neurosonologiako prestakuntza emateko beste zerbitzu batzuetako medikuei (erreumatologia, zainketa intentsiboak). Halaber, Neurologia Zerbitzuak parte hartzen du Espainiako Neurologia Elkartearen eta Miguel Servet Fundazioa-NOUren arteko lankidetza hitzarmenaren/akordioaren esparruan, osasun langileen prestakuntza- eta hobekuntza-jardueretarako, ekokardioskopiaren arloan, neurologian.

IKERKETA

Doktore maila duten neurologoen kopurua: 7

Azken 5 urteetan 4 doktorego tesi defendatu dira, beste 2 aurten defendatzekoak dira, eta 3 tesi prestatzen ari dira.

Ikerketa ildoak:

  • Neuroepigenetika Taldea (koordinatzailea: Mendioroz doktorea)
    • Gaixotasun neurodegeneratiboen oinarri molekular epigenetikoak          
    • Biomarkatzaile epigenetikoen garapena AGan eta beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuetan
    • Estrategia terapeutiko berriak AGan eta beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuetan
  • Gaixotasun Neuromuskularren eta Neurona Motorraren Gaixotasunen Taldea (ikertzaile nagusia: Jericó doktorea)
    • Ikerketa kliniko-epidemiologikoa gaixotasun neuromuskular arraroetan (Mapping-Diseases)
    • Biomarkatzaileak AEAn
    • Neuroinflamazioaren rol duala AEAn
  • Gaixotasun Zerebrobaskularren Taldea (ikertzaile nagusia: Herrera doktorea)
    • Interreg Sudoe programako IctusNet proiektua
    • Iktus iskemikoaren etiologiaren biomarkatzaileak eta hodi barneko tronboaren karakterizazioa (Muñoz doktorea eta Marta doktorea)
    • Garuneko odoljarioarekin lotutako faktoreak

BATZORDEETAN PARTE HARTZEA

  • Historia kliniko informatizatuaren batzordea
  • Ospitaleko farmaziako batzordea
  • Amiloidosi batzordea
  • Neuroonkologia batzordea
  • Farmakozaintzako aholku batzorde teknikoa
  • Biobankuaren batzorde zientifikoa
  • Aurpegi/eskapula/humero Distrofiaren Espainiako Elkarteko aholku batzorde zientifikoa
  • IdisNAko talde sortuberrien batzordea
  • Navarrabiomed-eko batzorde zientifikoa
  • Errehabilitazio neurologikoaren batzordea 
  • OSaren eta nerbio sistemako MABen batzordea 
  • Denboraren mendeko larrialdietarako estrategiaren batzorde teknikoa
  • Karotiden diziplina anitzeko batzordea
  • Dementzia duten paziente kronikoentzako arreta planeko adituen batzordea