Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Analisi Klinikoak

Ezagutzaren kudeaketa

IRAKASKUNTZA

Osasun arloko Prestakuntza Espezializatuko Programaren hasieratik Laborategia espezialistak trebatzen ari da. Irakaskuntzarako egiaztatutako unitatea garenez (bost plaza egiaztaturik: Analisi Klinikoetako lau eta Biokimika Klinikoko bat), eskuratzen dugun ezagutza etengabe transmititzen diegu langile berriei (BAME, BAFE, BABE eta BAKEei).

NUPeko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko gradu aurreko prestakuntza ematen dugu elkarlanean. Nafarroako Unibertsitateko Farmazia eta Zientzia fakultateekin ere elkarlanean ari gara, eta Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionaleko ikasleek praktikak egiten dituzte gurekin.

Zerbitzuan saio egiaztatuak egiten dira astero, gure espezialitateko hainbat arlotan ezagutzak egunean jartzeko. Modu aktiboan parte hartzen dugu gure ospitaleko Irakaskuntza Zerbitzuan.

Gure lanarekin zerikusia duten eta gure zientzia sozietateek (SEQCML, AEFA, AEBMML) antolatzen dituzten biltzarretara, etengabeko prestakuntzako ikastaroetara eta jardunaldi zientifikoetara joaten gara.

IKERKETA

Ikerketa proiektuetan laguntzen eta parte hartzen dugu beste zerbitzu batzuekin batera.

Nazioarteko eta estatuko aldizkarietan, testuliburuetan eta monografietan argitaratzen dugu.

pantalla de ordenador con resultados de analíticas