Actividad y Resultados

NOU-Analisi Klinikoak

Erreferentziako zerbitzua garenez, laginak jasotzen ditugu Tuterako Reina Sofía eta Lizarrako García Orcoyen eskualde-ospitaleetatik.

Zerbitzuaren osasun laguntzako jarduerak XXI. mendeko laborategi klinikoetako arlo guztiak hartzen ditu barnean. Laborategien egungo joerei jarraituz, gure bat-egite proiekturako aukeratu dugun eredua ospitalean kokatutako laborategi handi batean integratuta dago, klinikoekiko harremanak errazteko. Laborategi zentrala da, beraz, jarduera biokimiko eta hematologikoaren automatizazio eta integrazio maila handikoa, eta, ohiko proba oinarrizkoez gain, proba konplexuagoak ere egiten ditugu.

Tubos con determinaciones analíticas en el laboratorio

Datu orokorrak

Jarduera
  • 4.300 Eskaera jasotzen dira egunean
  • 7.000 Lagin jasotzen dira egunean
  • 24.500 Determinazio prozesatzen dira egunean
  • 9 Milioi determinazio prozesatzen dira urtean
Lehentasuna
  • 19 % Presakoa ordubete baino lehen erantzun beharrekoa
  • 81 % Programatua laborategi zentral automatizatuan