Beste jarduera batzuk

NOU-Anatomia Patologikoa

Beste jarduera batzuk

Teknikari batek hainbat lagin sartzen ditu gailu batean analizatzeko B egoitzako zitologia laborategian.

2019ko urrian kalitate sistema bat garatzen eta abian jartzen hasi ginen anatomia patologikoko zerbitzuan. Ezarpenaren ondoren, ISO 9001 – 2015 arauaren ziurtagiria lortzea zen helburua. Horretarako, beste prozedura guztiak berrikusi genituen, eta behar ziren dokumentu guztiak bildu genituen dokumentu-kudeatzaile batean (e-BDI+). 2021eko ekainean lortu genuen egiaztagiria.

Gure espezialitatea, zentraltasunean kokatuta dagoen arren, osasun laguntzaren mugatik hurbil dago, eta hortxe bilakatzen da giltzarri, diagnostikoen egilea izateagatik. Osasun laguntzarako funtsezko eginkizun hori agerian geratzen da onkologia batzordeetan parte hartzen dugunean. 2018. urteaz geroztik, eginkizun hori ez da diagnostikora mugatzen; aitzitik, funtsezkoa da bularreko, birikako eta koloneko minbizien tratamenduan, besteak beste, tratamendu medikoa eta kirurgikoa aukeratzeko datu erabakigarriak eskaintzen baititugu.

Batzorde onkologiko hauetan parte hartzen dugu

  • Minbizi hepatobiliopankreatikoa
  • Hestegorri eta urdaileko minbizia
  • Kolon eta ondesteko minbizia
  • Bularreko minbizia
  • Pneumologia
  • Garuneko minbiziak
  • Melanoma
  • Urologia
  • Traumatologia
  • Ginekologia
  • ORL
  • Minbizi hereditarioa
  • Patologia molekularra
  • Minbizi neuroendokrinoa

Informazioa patologoen eta beste espezialista batzuen artean transmititu eta aberasteko beharrari erantzuteko, aldian behingo saioak egiten dira zerbitzu hauekin: Digestiboa, Dermatologia, Endokrinologia, Hematologia eta Nefrologia.

Saioetan diagnostikoen kalitatea hobetzen ahalegintzen gara lotura kliniko-patologikoaren bidez, eta irakaskuntza ere lantzen dugu. Patologo bakoitzak astean 2-3 ordu ematen ditu saio horietan.

Zerbitzuaren barneko saioetan, astero, elkarrekin aztertzen ditugu kasu interesgarriak, eztabaidagarriak, zailak edo guztioi ikasteko aukera ematen digutenak. Espezializazio-arloak gero eta gehiago definitzen dira patologoentzat. Hori dela eta, saio horiek beharrezkoagoak ditugu, aritzen garen azpiespezialitateetako ezagutza orokorrak mantentzeko.

Anatomia Patologikoko zerbitzuek berezkoa duten irakaskuntzarako bokaziotik sortu ziren ospitale barneko saioak. Hamabostean behin egiten dira, hiru zentroetako (NOU-A, NOU-B eta Nafarroako Unibertsitatea Klinika) kasu interesgarriak aurkezteko.