Herritarrentzako informazioa

NOU-Anatomia Patologikoa

Herritarrentzako informazioa

Hona Anatomia Patologikoko Espainiako Elkartearen aholkuak:

  1. Ez interpretatu immunohistokimikako emaitzak barneko eta/edo kanpoko kontrol positiborik izan gabe.
  2. Ez eskatu ebakuntza barneko azterketarik, ebakuntzan jokabide kirurgikoaren berehalako aldaketarik eraginen ez badu.
  3. Ez manipulatu edo ireki pieza kirurgikoak patologo batek gainbegiratu gabe, horrela zaildu egiten baita piezaren eta bertako lesioen azterketa egokia.
  4. Ez agortu patologia tumorala duten pazienteen material endoskopikoa, bera izanen bada lagin eskuragarri bakarra.
  5. Ez oinarritu linfomen diagnostikoa aurkikuntza molekularretan (berrantolaketa monoklonala) ez badago korrelazio klinikorik/histologikorik/immunohistokimikorik.

Biopsia hartu zenean, laginak mikroskopioan aztertu zituen anatomopatologo batek, urteetako esperientzia duen mediku espezialista batek. Anatomia patologikoko txostenaren bidez zure medikuak biopsia bakoitzaren diagnostikoa jakin dezake, eta horrek zure tratamenduari buruz erabakitzen laguntzen dio.

Galdera ohikoenak, anatomia patologikoko txostenean erabiltzen den terminologia medikoa ulertzen laguntzeko​​​​​​:

KOLONEKO MINBIZIA

PROSTATAKO MINBIZIA

BULARREKO MINBIZIA