Zerbitzuen zorroa

NOU-Angiologia eta Hodietako Kirurgia

Zerbitzuen zorroa

Angiologia eta Hodietako Kirurgia arterietako, gaixotasun arterialak, benosoak eta linfatikoak modu integralean tratatzen dituen espezialitate mediko-kirurgikoa da. Nafarroako Foru Komunitateko erreferentziako zentroa da.

Horrenbestez, diziplina honetako espezialistek lantzen dituzte profilaxia eta diagnostikoa, bai eta tratamendu modalitateak ere (medikoa, endobaskularra eta kirurgikoa).

  • Arteriopatia degeneratiboak eta/edo obliteratzaileak.
  • Enboliak edo tronbosiak eragindako gorputz adarren iskemia akutuak.
  • Gorputz adarren iskemia kronikoak.
  • Aneurismak 
  • Oin diabetikoa
  • Arteriopatia inflamatorioak eta baskulitisa.
  • Traumatismo baskularrak.
  • Fistula arteriobenosoak.
  • Sindrome basomotorrak eta mistoak.
  • Zainetako gaixotasun ektasianteak.
  • Hodietako sortzetiko malformazioak. Angiodisplasiak.
  • Tronbosi benosoak eta tronbosi ondoko sindromea.
  • Gutxiegitasun benoso kronikoa. Barizeak.
  • Jatorri baskularreko ultzerak.
  • Garezurretik kanpoko jatorria duen garuneko gutxiegitasun baskularra.
  • Iskemia mesenteriko akutua eta kronikoa.
  • Hipertentsio arterial errenobaskularra.
  • Toraxeko operkuluaren sindrome neurobaskularrak.
  • Linfa-hodien gaixotasunak eta linfedemak.
  • Hodietako tumoreak. Kemodektomak eta paragangliomak.
  • Mikrozirkulazioko gaixotasunak (gaixotasun basoespastikoak, akrozianosia…)