Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Angiologia eta Hodietako Kirurgia

Ezagutzaren kudeaketa

Graduatu aurrekoa

  • Zerbitzua Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatearekin lankidetzan aritzen da medikuntzako ikasleen prestakuntza praktikoan. Zerbitzuko kide guztiak unibertsitate horretako irakasle kliniko elkartuak dira. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntza Fakultatearekin lankidetzan aritzen da Zerbitzua. 
  • Graduatu aurreko prestakuntza Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko fakultateetako erizaintzako ikasleentzat, urtean 20 ikasle ingururekin.
  • Beste prestakuntza programa batzuk: Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialaren ikastaroa: “Orbaintzen zailak diren zauriak” (3 ikastaro urtean. Ikastaro bakoitzeko 25 ikasle)

Graduatu ondokoak

  • Zerbitzua espezialitate bereko egoiliarren prestakuntzarako gaituta dago 2022tik (egoiliar bat urte bakoitzeko).
  • Zerbitzua beste espezialitate batzuetako egoiliarren txandaketaz arduratzen da (hala nola Traumatologia, Kirurgia Plastikoa, Kirurgia Orokorra, Urologia, Aurpegi-masailetako Kirurgia eta Familia eta Komunitateko Medikuntza).

Ikerketa

Gaur egun, bi proiektu ari dira abian, Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroarekin (CIMA) lankidetzan:

  • Proiektuaren izena:  Biomarkatzaileetan eta ikaskuntza automatikoan oinarrituriko eredu prediktibo berriak gaixotasun arterial periferikoan. Non egiten ari den: Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IdiSNA). Hasiera-data: 2021/07/01. 
  • Proiektuaren izena: Zelulaz kanpoko besikulak (biopsia likidoa) gaixotasun arterial perifetikoan: Iragarpenerako inplikazioak eta itu terapeutiko berriak. Non egiten ari den:  Ikerketa Mediko Aurreratuen Unibertsitate Institutua.