Organización

NOU-Angiologia eta Hodietako Kirurgia

Erakundea

  • KANPOKO KONTSULTAK

    Vianako Printzea Kontsulta Zentroan, behe solairuan. Goizeroko bi kontsultategi ditu (10. eta 12. kontsultak); arratsaldeko kontsultategi bat, astean bitan; eta erizaintzako kontsultategi bat, sendaketak eta tratamendu anbulatorio batzuk egiteko (11. kontsulta). Oinarrizko Osasun Laguntzak hitzordua ematen ahal du.

  • MIAKETA EZ-INBADITZAILEEN LABORATEGIA

    Bi gela daude horretarako. Bata Vianako Printzearen Kontsulta Zentroan dago (24. kontsulta), azterketa hemodinamikoak egiteko, hala nola Doppler belozimetria, presio sistoliko segmentarioak, pletismografiak eta klaudikometriak.

    Beste gela NOU-A pabiloiaren B2 solairuan dago. Han, diagnostikorako nahiz tratamendua egiteko koloretako Doppler ekografia egiten da, kontrastearekin nahiz kontrasterik gabe. Gela honetan, ultzera benosoen tratamendu ekogidatua egiten da, mikroaparra erabiliz.

  • HEMODIALISIRAKO SARBIDE BASKULARREN KONTSULTATEGI MONOGRAFIKOA

    Kontsultategian, ebaluazio klinikoa (Doppler ekografiaren bidezko mapaketa eta egin beharreko fistula mota zehaztea) ebakuntzaren aurreko prestaketa prozesua abian jartzearekin uztartzen du. Era berean, fistula guztien jarraipena egiteko aukera ematen du, miaketa fisikoaren eta fluxu neurketaren bidez kontrolatzeko. NOU-B pabiloiko beheko solairuan dago.

  • EBAKUNTZA GELAK

    Quirófano híbrido de Cirugía Vascular

    Ebakuntza-gela Hibridoa: NOU-A-ko A pabiloiko beheko solairuko kirurgia blokean dago. Astean zazpi ebakuntza-gela daude erabilgarri (bost goizez eta bat arratsaldez). Ebakuntza-gelak GE Healthcare azken belaunaldiko ekipo bat du, prozedura konbentzional, endobaskular nahiz mistoak egiteko. Era berean, material suntsikorraren stock aski dago, terapeutika endoluminalerako nahiz behar den babes erradiologikoko metodo guztietarako. 

    Bena patologiako ebakuntza-gela: San Juan de Dios Ospitalean dago (Belosogoiti kalea 3, Iruña). Irrati-maiztasuneko ekipoa du, inbasio txikieneko barize kirurgia egiteko Kirurgia Handi Anbulatorioko erregimenean.

    Aipatzekoa da erreferentziako zerbitzua garela estatuko beste zentro batzuetako espezialistentzat, konplexutasun handiko kirurgian ditugun emaitzengatik (hala nola aorta torakoabdominaleko gaixotasunetan).