Navigation Menu

Kalitate politika

NOU-Genetika

Kalitate politika

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Zerbitzuak kalitate handiko arreta eskaintzen du genetika medikoko kontsultak eginez eta diagnostiko genetikoko hainbat teknika eskainiz. Horretarako, laginak hartu, biltegiratu, lagin klinikoak aztertu eta, ondoren, interpretatu, baliozkotu, txostenak egin eta aholkuak ematen ditu. Bada, erakunde horrek erabaki du ISO 9001 eta ISO 15189 arauetan oinarritutako Kalitatearen Kudeaketa Sistema ezartzea, bezeroei ematen dien zerbitzua hobetzeko (Osasunbideko pazienteak eta fakultatiboak).

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Zerbitzuko Zuzendaritzak zerbitzuaren funtzionamendua antolatu nahi du Kalitate Sistema hori kontuan hartuz. Zerbitzuaren oinarrizko zutabe izanen dira kalitatea bera, bezeroaren gogobetetzea eta sistemaren efikaziaren etengabeko hobekuntza. Horretarako, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Genetika Zerbitzuaren Kalitatearen Kudeaketa Sistemak honako oinarri hauek ditu:

  • NOUko Genetika Zerbitzua osatzen duten guztien erantzukizuna dira haren kalitatea eta hobekuntza, goitik hasita.

  • Kalitatea lortzen da Kudeaketa Sistema planifikatuz, gauzatuz, berrikusiz eta hobetuz, kontuan hartuz une oro antolaketaren testuingurua, bai barnekoa bai kanpokoa.

  • Kalitatea bideratua dago gure bezeroen eta alderdi interesdunen gogobetetzea lortzera, eta, horretarako, NOUko Genetika Zerbitzu osoak konpromisoa hartzen du haien beharrei eta baldintzei erantzuteko, eta baita ere lege eta erregelamenduetako baldintzak, eta zerbitzuarenak berarenak, betetzeko.

  • Kalitatea oinarritzen da Etengabeko Hobekuntzan, bai zerbitzua egiteari dagokionez, bai Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren eraginkortasunari dagokionez, eta azken horretan funtsezkoa da akatsak prebenitzea.

  • Kalitateak bultzatzen gaitu ahalik eta arreta handiena jartzera teknologiaren bilakaeran eta teknologia berriek gure eskura jar ditzaketen hobekuntzetan.

  • Kalitateak guztion parte-hartzea eta lankidetza eskatzen ditu, eta, beraz, politika hori NOUko Genetika Zerbitzuko langile guztiei helarazten zaie, ezagutu eta uler dezaten.