Navigation Menu

Egiaztagiriak

Egiaztagiriak

Loaren Unitateari (LDAU) maila goreneko egiaztagiria eman dio Espainiako Loaren Medikuntzaren Akreditaziorako Batzordeak (CEAMS), eta Espainiako Neurofisiologia Klinikoko Elkarteak ematen duen egiaztagiri gorena ere lortu du. Espainiako Pneumologiako eta Kirurgia Torazikoko Elkarteak (SEPAR) ematen dituen egiaztagirietan, berriz, konplexutasun handiko loaren unitatearen maila lortu du, goreneko bikaintasun graduarekin lortu ere. Estatuko 13 unitatek baino ez dute maila hori.

Bi fakultatibok CEAMSen egiaztagiria lortu dute loaren patologiako aditu nazional gisa.

EBM Unitatea egiaztaturik dago Ebakuntza Barneko Monitorizazioko Nazioarteko Elkarteko (ISIN) bekadunak jaso ditzakeen zentro gisa.