Navigation Menu

Zerbitzu zorroa

NOU-Neurofisiologia

Zerbitzu zorroa

Zerbitzuan goizez eta arratsaldez egiten da osasun laguntzako jarduera. Biztanle guztiei ematen zaie osasun laguntza, helduei eta haurrei. Haurren kasuan, gurasoekin harremanetan jartzen gara haurra loguratuta ekar dezaten kontsultara, lo dagoen bitartean egin ahal izateko proba gehienak.

Probak zentro bateko zein besteko kontsultetan egiten ahal dira, salbu eta aparatuen murrizketak daudenean (elektrorretinogramak NOU-Bn bakarrik egiten dira) edo pazientea ospitaleratuta dagoenean (eskaera egiten duen zentroan bertan egiten da proba).

Azpimarratzekoa da zerbitzu zorro hau Nafarroako osasun sare publiko osorako eskaintzen dugula, erreferentziako zerbitzua baikara.

Zerbitzu zorroaren erabiltzaile batzuk kanpokoak dira (osasun sareko ospitaleak, aseguru bereziak eta erakunde laguntzaileak) eta besteak barnekoak (NOUko beste zerbitzu publiko batzuk).

Zerbitzu zorro honetarako sarbidea izan daiteke kanpoko kontsultarako eskaera, edo probarako zuzeneko eskaera, edo ospitaleko zerbitzuen arteko kontsulta.

PROBAK

  • ELEKTROENTZEFALOGRAFIA (EEG)

    - EEG estandarra

    - EEGa lorik gabe egon ondoren

    - Jaioberriaren EEGa

    - EEGa ZIUan

    - Loaren latentzia anizkoitzen testa

  • ELEKTRONEUROGRAFIA (ENG) / ELEKTROMIOGRAFIA (EMG)

    - ENGa: nerbio-eroapenaren abiadura

    - EMGa

    - Zuntz bakarreko EMGa

    - Estimulazio errepikatuaren testa

    - F uhina

    - H erreflexua

    - Nerbio trigeminoaren eta aurpegikoaren erreflexuak

    - Estimulazio magnetiko kortikala

    - Dardararen erregistroa

    - Aparatu genitourinarioaren azterketa neurofisiologikoa

    - Pudendoak

  • POTENTZIAL EBOKATUAK (PE)

    - Entzumeneko potentzial ebokatuak

    - Potentzial ebokatuen bidezko audiometria

    - Potentzial ebokatu somatosentsorialak

    - Ikusmeneko potentzial ebokatuak

    - Pattern/Flash elektrorretinograma

  • POLISOMNOGRAFIA (PSG) LOA

    - Arnas poligrafia basala

    - Etxeko arnas poligrafia basala

    - Polisomnografia basala (PSG)

    - LLAT aurreko polisomnografia basala

    - Titulazioa auto-CPAParekin

    - Titulazioa LLAT aurreko PSGarekin

    - BIPAP titulazioa PSGarekin

    - CPAP titulazioa PSGarekin

    - EEG bideoak egunez

    - EEG bideoak gauez

  • EBM TEKNIKAK

    - Potentzial ebokatu somatosentsorialak

    - Potentzial motor kortikoespinalak

    - Elektromiografia librea

    - Torloju pedikularren estimulazioa

    - H erreflexua

    - Phase reversal

    - Elektrokortikografia

    - Zuzeneko estimulazio kortikala

    - Elektrorretinograma

    - Ikusmeneko potentzial ebokatuak

    - Potentzial motor kortikobulbarrak

    - Nerbio trigeminoaren eta aurpegikoaren erreflexua

    - Erreflexu bulbokabernosoa

    - Enborreko entzumen-potentzialak

    - D uhina

    - Nerbio sistema periferikoaren mapping-a

    - Garun-azalaren mapping-a

    - Garun-azal azpiko mapping-a

    - Potentzial somatosentsorial espinalak

    - Sustraien zuzeneko estimulazioa

    - Zutabe dortsalen mapping-a

    - CMAP