Navigation Menu

Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Neurofisiologia

Ezagutzaren kudeaketa

IRAKASKUNTZA

  • Etenik gabe ematen zaie prestakuntza barneko mediku egoiliarrei (BAME). Lehenik eta behin, espezialitateko egoiliar bat hartzen da bi urtean behin. Gainera, urtero Neurologiako bi BAME eta Errehabilitazioko bi BAME hartzen dira. Azkenik, BAMEak jasotzen dira beste zentro batzuetatik (Iruñeko CUN, Gurutzetako Ospitalea, Burgosko Ospitalea, Tenerifeko Candelaria Ospitalea…)
  • Zerbitzuak graduatu aurreko irakaskuntza ematen du: praktiketako ikasleak hartzen ditu Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatetik, eta LDAUk noizbehinka Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Erizaintza Eskolako ikasleak jasotzen ditu.
  • Graduatu ondoko irakaskuntza jarduera ere egiten da. 2009az geroztik ikasleak hartzen dira NUPeko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterretik, Neurofisiologiako osasun laguntzaren praktikak egiteko.
  • Espezialitateari dagozkion banakako prestakuntza ekintzez gain, modu aktiboan parte hartzen da zerbitzuaren gaiei buruzko hamabostean behingo saioetan, bai eta Neurozientzietako asteroko saioetan ere, Neurologia, Erradiologia, Neurokirurgia eta Neuropediatria zerbitzuekin eta NOUko beste zerbitzu batzuekin batera.
  • Zerbitzuko zenbait kide irakaskuntzan aritzen dira espezialitateko ikastaro espezifikoetan eta NUPeko Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskolako irakasgai batzuetan (Seinalearen Analisia, Ingeniaritza Biomedikoa, Ospitale Ingeniaritza, eta abar).

IKERKETA

  • Doktorego tesiak: Zerbitzuko lau fakultatibok doktore gradua dute eta haietako bi doktorego tesia egiten ari dira.
  • Norgehiagokako ikerketa proiektuak: bost proiektu garatzen ari dira erakunde nazionalen eta nazioartekoen deialdietan (Nafarroako Gobernua, Carlos III osasun institutua eta EBko Horizon 2020)

NOU-KO PARTE-HARTZE ORGANOETAKO JARDUERA (BATZORDEAK)

Zerbitzuko zenbait kide honako batzorde hauetako kide dira, edo izan dira azken bi urteetan:

  • Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea
  • Historia Kliniko Informatizatuko Solaskideen Batzordea
  • Kultura Jardueretarako Batzordea
  • Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Azterketarako Batzordea
  • Miopatien Azterketa Diagnostikorako Batzordea
  • NOUko Prestakuntza Batzordea