Cartera de servicios

NOU-Psikiatria

Zerbitzuen zorroa

Zerbitzuaren zerbitzu-zorroak barruan du osasun mentaleko osasun-laguntza integrala, pertsonalizatua eta pazientearen premietara egokitua, NOUn gauzatua. Arreta hori berariaz garatutako laguntza-programetan gauzatzen da.

Arreta integralaren barruan sartzen dira, bai helduen eta haur eta gazteen premiazko arreta, goizeko ordutegikoa, bai krisian dauden paziente psikiatrikoei arreta ematea adin-tarte guztietan, ospitaleratuta dauden bitartean, bai NOUko programa berezi guztietan ematen den arreta.

Laguntza-programak

  • Ospitaleratze psikiatrikoko programa

    Haren helburu nagusia da krisi akutuan dagoen paziente psikiatrikoa azkar eta eraginkortasunez bere onera ekartzea, pazienteak osasun-harremanarekin duen esperientzia hobetzea eta, alta emandakoan, zainketen jarraipena sustatzea Nafarroako Osasun Mentaleko Sareko baliabide komunitarioen bidez. Arreta ematean, pazienteen eskubide indibidualak babesten dira, ahalik eta baldintza murriztaile gutxien aplikatzen direlarik, NOUren eta Osasunbidearen humanizazio estrategiarekin bat eginez.

    Helduak ospitaleratzeko bi unitateek gela erosoa dute; bertan altzariak eta ikus-entzunezko gailuak daude antsietatea eta tentsioa murrizteko esku-hartzeak aplikatzeko, modu prebentiboan.

    Gaur egun, plan funtzional bat egin da, etorkizunean psikiatriako zerbitzu berri bat ezartzeko NOUn. Plan horrek asko hobetzen ditu egungo egitura-alderdiak. Plan funtzional hori NOUn onetsi, eta Osasunbidera bidali da, betearazteko. 

  • Programa bereziak

    Psikiatria Zerbitzuari esku-hartze espezializatuak ematen dizkiote, psikiatriakoak, psikologia klinikokoak eta erizaintzakoak, NOUn.  Programa hauek daude:

    • Helduei eta haur eta gazteei larrialdi psikiatrikoan arreta emateko programa
    • Ospitaleko bideratzeen programa
    • Terapia elektrokonbultsiboko eta esketamina bidezko terapiako programa
    • Neuropsikiatriako ebaluazio- eta tratamendu-programa (Ubarmin klinika)
    • Obesitate morbidoa ebaluatzeko eta horretan esku hartzeko programa
    • Huntington gaixotasunaren proba genetikoa egin aurretik, psikopatologiako baheketa egiteko programa
    • NOUko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari laguntzeko programa

  • Helduentzako psikologia klinikoko programak

    • Helduek hartutako kalte zerebralaren ebaluazio neuropsikologikoa eta neuroerrehabilitazioa egiteko programa, Ubarmin klinikakoa
    • Vianako Printzea Kontsulta Zentroan ebaluazio neuropsikologikoa egiteko programa
    • Bihotz-errehabilitazioaren alorrean taldeko terapia psikologikoa egiteko programa
    • Bizkarrezur-muina estimulatzeko terapia jaso dezaketen pazienteen ebaluazio eta esku-hartze psikologikoa 
    • Psikologia Klinikoko programa laguntza aringarrietako ospitale-taldean
    • NOUko pazienteengan, krisialdiako esku-hartze psikologikoa egitea, gertakizun katastrofikoen ondoren
  • Haur eta gazteentzako psikologia klinikoko programak

    • Haurrek hartutako kalte zerebralaren ebaluazio neuropsikologikoa eta neuroerrehabilitazioa egiteko programa, NOUko Pediatriaren alorrean garatzen dena
    • Hasierako I. motako diabetesa duten haurrak ebaluatzeko eta haiengan esku hartzeko programa, NOUko Pediatriaren alorrean garatzen dena
    • Neonatologiako Unitatean esku hartzeko programa
    • Pluripatologia duen haurra ebaluatzeko eta harengan esku hartzeko programa