Historia

NOU-Psikiatria

Historia

Egungo ospitaleratze psikiatrikoko unitateen ernamuina sortu zen Nafarroako Osasun Mentaleko I. Plana (1986) prestatzearekin batera. Plan hori sortu zen honako bi testu hauek garatzean: batetik, erreforma psikiatrikorako Ministerio Batzordearen txostena (1985) eta, bestetik, Osasunari buruzko Lege Orokorra (1986).

Nafarroako Osasun Mentaleko I. Planak aurrerapen handia ekarri zuen; izan ere, nahasmendu mentalak tratatzeko laguntza-eredua aldatzea proposatu zuen, Nafarroako osasun mentaleko sare publiko bakar batean integratuta. Sare hori egitura eta zerbitzu dibertsifikatu batzuek osatzen zuten, horietan diziplina anitzeko prestakuntza zuten profesionalek ziharduten, eta Osasun Mentaleko Zentro (OMZ) komunitarioak ziren erdigunea.

Testuinguru horretan sortu ziren ospitaleratze psikiatrikoaren unitateak. Lehendabizikoa, 1987an; Nafarroako Ospitaleko E pabilioian kokatu zuten, ospitaleratzeko 27 oherekin. Eta bigarrena, hura ere 27 ohekoa, ospitale psikiatrikoko gela zaharretan jarri zuten behin behinekoz, eta Bideko Ama Birjina ospitalera eraman zuten, Nafarroako Ospitaleko M5 pabilioian jarri zutelarik 1990ean. 

2005ean Haur eta Gazteen Ospitaleratze Unitatea sortu zen, 4 oherekin, adin horietan dauden ospitalizazio beharrak asetzeko eta biztanleria horri dagozkion legezko errekerimendu berariazkoetara egokitzeko.

Azkenik, 2014an, Iruñeko bi ospitale publikoetako –Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko– zerbitzuak eta profesionalak bateratzeko prozesua hasi zen, eta, hala, NOUko egungo Psikiatria Zerbitzua eratu zuten.