Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Psikiatria

Ezagutzaren kudeaketa

Irakaskuntza

Zerbitzuan, graduaurreko irakaskuntza ematen da ikasketa hauetarako: Medikuntza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarrako Unibertsitatea), Erizaintza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea), gizarte-lana (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Psikiatriako, Psikologia Klinikoko eta Osasun Mentaleko Erizaintzako egoiliarren prestakuntza; eta graduondoko irakaskuntzan, berriz, zerbitzuaren etengabeko prestakuntza ematen da, asteroko saio klinikoekin, eta osasun mentaleko prestakuntza ikastaroak, zerbitzuko fakultatibo eta profesionalentzat.

Ikerketa

Zerbitzuak Psikosiari buruzko Ikerketa Unitatea du, 20 urtetik gorako ibilbide zientifiko luzea duena. Horren froga dira indexatutako 200 argitalpen zientifiko baino gehigo, eta bikaintasuneko osasun-agentziek finantzatutako 20 ikerketa proiektu baino gehiago. Proiektu zientifikoei lotutako 2 ikertzaile ditu.  Eta gaur egun 3 doktorego-tesi ari dira garatzen.Zerbitzuko lau fakultatibok doktore gradua dute, eta zerbitzuko 2 fakultatibo Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartuak dira.