Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Erreumatologia

Ezagutzaren kudeaketa

Irakaskuntza

  • Erreumatologiako prestakuntza graduatu aurretik eta ondoren Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuak inauguratu zenetik arreta berezia jarri die bai espezialisten prestakuntzari bai Medikuntzako ikasleentzako irakaskuntzari.
    • Erreumatologiako mediku espezialisten prestakuntzarako egiaztatuta dago 2004. urtetik. Lau egoiliar daude Zerbitzuan, egoitza-urte bakoitzeko bat.
    • Beste espezialitate batzuetako mediku egoiliarrentzako prestakuntza.
    • Graduatu aurreko prestakuntza: Zerbitzuko fakultatibo guztiak Nafarroako Unibertsitateko (NU) irakasle elkartuak dira.
  • Osasun langileen etengabeko prestakuntza: Oinarrizko Osasun Laguntzako eta beste espezialitate batzuetako medikuak, erizainak eta erizaintzako laguntzaileak, Erreumatologia Zerbitzuarekin elkarlanean aritzen direnak.

Ikerketa

Osasun laguntzako lan zama handia gorabehera, Erreumatologia Zerbitzuak ikerketaren arloa ere jorratzen du. Komunikazio ugari egiten ditu Estatuko eta nazioarteko biltzarretarako, argitalpenak ere bai, Estatu mailakoak zein nazioartekoak, eta lan horietan egoiliarrek ere parte hartzen dute.

2018an 12 komunikazio aurkeztu dira nazioarteko biltzarretan, eta nazioarteko bi argitalpen egin dira. 

2018an ikerketa hauetan parte hartu da:

  • Baimendu ondoko azterketa, behaketa bidez: “Atzera begirako azterketa, golimumabak praktika klinikoan izandako eraginkortasunari buruz, lehenbiziko anti-TNF alfa antigorputz batek porrot egin ondoren espondiloartritisa duten pazienteengan (Go-Beyond Spain).
  • Lupus Eritematoso Sistemikoaren Espainiako Erregistroa, Espainiako Erreumatologia Elkartearena. RELESSER. 
  • EPISER. Gaixotasun erreumatikoek Espainian duten prebalentziaren azterketa.

2019an: 

  • SER 2019 PROIEKTUAK
  • RELESSERPROS “LESaren eboluzioa Espainian”
  • ADHIERA. “Tratamenduarekiko atxikimendua artritis erreumatoidea duten pazienteengan”
  • ARTESER: “Zelula Erraldoien Arteritisa duten Pazienteen Erregistro Nazionala”.

Saiakuntza klinikoak 2019an:

  • PREVAIL azterlana: Ohiko praktika klinikoa Espainian. Apremilastaren erabileraren ebaluazioa artritis psoriasikoa duten eta aurretik tratamendu biologikorik jaso ez duten pazienteengan.
  • PALABA. Effects os abatacept on the progression to Rheumatoid Arthritis in patients with Palindromic Rheumatism

Berrikuntza

  • Erreumatologian espezializatutako erizaintzako kontsulta bat sortu da, eta horren barnean osteoporosiko kontsulta monografikoa. 
  • Zelula erraldoien arteritisaren ibilbide klinikoaren koordinazioa Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.