Zerbitzuen zorroa

NOU-Erreumatologia

Zerbitzuen zorroa

Osasun laguntzako jardueraren antolaketa

  • Ospitale arloa

    Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren inguruko jarduera da. Horretan aritzen dira Zerbitzuko fakultatibo bat, eta Erreumatologiako hirugarren edo laugarren prestakuntza urteko BAME bat, gainbegiratuta.

    • Gure zerbitzuak arlo horretako lan hauek egiten ditu:
    • Erreumatologia Zerbitzuaren ardurapean ospitaleratutako pazienteak artatzea. Batez ere gaitz hauek dituzte: patologia autoimmune larria, lokomozio aparatuko patologia infekziosoa, eta min ezintasun-eragilea ematen duen patologia.
    • Beste zerbitzu mediko edo kirurgiko batzuetan ospitaleratuta dauden eta patologia erreumatikoa duten pazienteentzako zerbitzu arteko kontsultak ebaztea.
    • Larrialdi zerbitzura arazo erreumatologikoengatik jotzen duten pazienteak artatzea.
    • Zerbitzuko fakultatibo batzuek Barne Medikuntzako guardiak egiten dituzte, pazienteen etengabeko artapenean parte hartuz.
    • Diziplina anitzeko unitateak: biriketako hipertentsioaren, biriketako gaixotasun interstizialaren eta erreumadermatologiaren unitateetan parte hartzen dugu. Maiztasuna: hilean behin.
    • Hausturen Koordinaziorako Unitatearekin elkarlanean aritzen gara.
    • Eguneko ospitalea: pazienteak zain barneko tratamenduetarako etortzen dira, artritis inflamatorioak, gaixotasun erreumatiko autoimmune sistemikoak edo hezurretako gaixotasun metabolikoak tratatzeko. Maiztasuna: 4 egun astean.​​​​​​
  • Arlo anbulatorioa

    Arlo horretan aritzen dira zerbitzuko fakultatibo guztiak, Erreumatologiako prestakuntzako hirugarren edo laugarren urtean dabilen BAME bat, bi erizain eta erizaintzako laguntzaile bat goizeko txandan, eta erizain bat arratsaldeko txandan.

    Arlo horretako lan hauek egiten ditugu:

    • Helduen Erreumatologiako kanpo kontsulta: zenbait kontsulta daude, egunero, goizez eta arratsaldez.
    • Proba osagarrietako kanpo kontsulta: astean behin. Giltzadura-likidoaren azterketa egiten da argi polarizatuko mikroskopio optikoan, ekografia muskuloeskeletikoa, infiltrazioak “itsuan” eta ekografiaz gidatuta, kapilaroskopia
    • Erizaintzako kontsulta: bi erizain espezializatu aritzen dira goizeko txandan eta erizain bat arratsaldeko txandan. Maiztasuna: egunero.
      • osasun laguntzako kontsulta telefonoz (bi ordu egunean, goizeko eta arratsaldeko txandetan)
      • osasun hezkuntza
      • nork bere buruari hainbat tratamendu emateko trebakuntza
      • proba diagnostikoak egitea: Schimer-en testa, sialometria 

    Kontsulta honi esker artapen zama arintzen da, osasun sistemarako sarbidea errazten da, eta hobetu egiten dira artapenaren eraginkortasuna eta pazienteak sumatzen duen kalitatea.

  • Kontsulta birtualak (online)

    Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuei aholku ematea zerbitzu arteko kontsulta ez presentzialen bidez.

  • Telefono bidezko jarduera

    Medikuntzako/erizaintzako jarduera: Zerbitzuan artatutako pazienteek beren patologiari buruzko zalantzak eta arazoak konpontzeko kontsultak egiten dituzte.