Jarduerari buruzko datuak

NOU-Erreumatologia

Jarduerari buruzko datuak

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuan 15 urtetik gorako pertsonak artatzen ditugu. 

Esparru hauetan aritzen gara:

  • Kanpoko kontsultak: gaur egun San Martin doktorea osasun etxean egiten dira, goizez eta arratsaldez.
  • Ospitalea: lau ohe ditugu Erreumatologia Zerbitzuari atxikita, eta erabilera anitzeko eguneko ospitalea ere badugu. Zerbitzu arteko kontsultak jasotzen ditugu, beste zerbitzu batzuetako medikuek eginak, eta 08:00 - 15:20 bitartean noiznahi gugana jotzeko aukera dago telefono-luzapen baten bidez.
  • Teknika bereziak: artrozentesi diagnostikoak, giltzadura-likidoaren azterketa argi polarizatuko mikroskopio optikoan, giltzadura barneko infiltrazioak, zati bigunetako infiltrazioak, kapilaroskopia, ekografia muskuloeskeletikoak eta ekografiaz gidatutako ziztadak.

2023. urtea

Kontsulta medikoak
  • 5.502 Lehen kontsultak
  • 18.179 Berrikuspenak
  • 1.418 Kontsulta ez presentzialak
Ospitalizazioa
  • 110 Ospitaleratzeak
  • 583 Egonaldiak
  • 5,3 Batez besteko egonaldia egunak
Eguneko ospitalea
  • 2.592 Tratamenduetako artapenak
  • 2.369 Kontsulta medikoak
  • 831 Artatutako pertsonak