Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Arlo Kliniko Kardiologikoa

Ezagutzaren kudeaketa

IRAKASKUNTZA

Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoak badu irakaskuntzaren eta etengabeko prestakuntzaren unitate funtzional bat, honako hauen arduraduna:

  1. Graduatu aurreko prestakuntza
  2. BAME prestakuntza
  3. NAKK-ko langileen etengabeko prestakuntza.
  4. NOUko langileen etengabeko prestakuntza.

1.- Graduatu aurreko prestakuntza. Prestakuntza ematen zaie Nafarroako unibertsitate publiko eta pribatuetako (NUP eta NU) Erizaintzako nahiz Medikuntzako ikasleei, bai eta Ingeniaritza Biomedikoko Masterrekoei ere.

2.- BAME prestakuntza. NAKK egiaztatuta dago BAME irakaskuntzarako, kardiologiako bi plazarekin urtean, eta hirugarren plaza lortzeko tramiteak egiten ari da.

BAME prestakuntza-programako tutoretza lanen arduradunak Javier Romero, Aitziber Munárriz eta Ignacio Roy doktoreak dira, eta horietako bat (Javier Romero doktorea) Irakaskuntza Koordinatzeko Unitatearen arduraduna da.

Gainera, NAKKra etortzen dira kardiologiako BAMEak eta beste espezialitate batzuetakoak (Barne Medikuntza, Familiako Medikuntza, Medikuntza Intentsiboa, besteak beste), bai NOUko beste zerbitzu batzuetatik bai beste ospitale batzuetatik.

3.- Etengabeko prestakuntza (irakaskuntza plana). NAKKn ari diren osasun langileen etengabeko prestakuntza medikuei eta erizainei dagokie, eta hartaz arduratzen dira, hurrenez hurren, NAKK-ko Irakaskuntzaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Unitate Funtzionala eta Etengabeko Zainketen Arloko burutza.

Medikuntzako prestakuntza planaren barnean, ikasturtean zehar (urritik ekainera bitartean), Osasun Sistema Nazionaleko (OSN) Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak egiaztatutako saioen asteroko egutegia programatzen da. Tuterako Reina Sofía Ospitaleko eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko kardiologoek saio horietan parte hartzen dute Interneteko konexio telematikoaren bidez.

NOUko langileek eta beste zentro batzuetako gonbidatuek ematen dituzte saioak, eta helburuak dira kardiologiaren arlo guztietako azken aurrerapenak garatzea eta gure emaitzak berrikustea.

Aldi berean erizainentzako prestakuntza programa gauzatzen da.

4.- NOUko langileen etengabeko prestakuntza. NAKK-k ekokardiografiaren arloko prestakuntza emateko eta kardiologiaren esparrutik kanpora hedatzeko lidergoa hartu du bere gain. Helburu horrekin ekokardiografia ikastaroak antolatu ditu, beste zerbitzu batzuetako medikuei prestakuntza emate aldera.

IKERKETA

AKK Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuko Zirkulazio Aparatuko eta Giltzurruneko Gaixotasunen taldeko kidea da (https://www.idisna.es/investigacion/areas-de-investigacion/enfermedades-cardiovasculares).

Gaur egun zenbait ikerketa-ildo daude:

  • Kardiologia Translazionaleko taldearen ikerketa-ildoek helburu nagusi hauek dituzte:
    • Balbulopatia aortikoa eta mitrala aztertzea, balbula aortikoko eta mitraleko gaixotasun-aldaeren garapenarekin zerikusia duten faktore zelularrak eta molekularrak ikertuz.
    • S. aureus-ek eragindako balbula aortikoko endokarditisa aztertzea, bakterio eragilearen eta balbulako zelulen arteko interakzioa ikertuz.
    • Baskuletako kaltzifikazioko bitartekari biokimikoak aztertzea.

Hona hemen Kardiologia Klinikoko taldearen lan-ildoetako batzuk:

1.Covid-19 infekzioaren ondoriozko bihotzeko kaltearekin lotutako biomarkatzaileen profil baten karakterizaziorako proiektua.
2. Bihotzeko gutxiegitasunarekin zerikusia dutenak:

  • Bihotz-giltzurrunetako medikuntza proiektua (MINERVA proiektua), bihotzeko gutxiegitasuna eta giltzurruneko gutxiegitasuna duten pazienteen aldaketa molekular espezifikoak genomikaren aldetik identifikatzeko azterlana
  • Xede- edo zubi-terapia gisa levosimendan anbulatorioarekin tratatutako pazienteen erregistro nazionala
  • UPIC proiektua, NOUko Nefrologiarekin batera; bihotzeko gutxiegitasun errefraktarioan peritoneoko ultrairagazketa aztertzea du helburu

3. Kardiopatia Familiarren Unitatearekin zerikusia dutenak:

  • Kardiopatia Familiarren Nafarroako Erregistroa (Recafana)
  • Sareko ikerketa proiektuetan parte hartzea, Estatuan eta Europan: Redlamina. Dilataziozko miokardiopatia duten eta TTNan trunkamenduaren eramaile diren pazienteen Europako seriea (fenotipoaren azterketa eta pronostikoa) Bihotzeko amiloidosi hereditarioaren erregistro nazionala. Dilataziozko miokardiopatia idiopatikoa duten pazienteen serie nazionala: bat-bateko heriotzaren iragarpenerako tresnen azterketa.

4. Arritmien Unitateak hainbat saiakuntza eta erregistrotan parte hartzen du, eta horien artetik hauek nabarmentzen dira:

  • EP Device Registry, ablazio gailuen erregistroa, 10 urteko jarraipenarekin.
  • NOAH, saiakuntza kliniko ausazkotua, edoxabanaren emaitzak ebaluatzen dituena plazeboaren aldean, gailuak ezarrita dauzkaten eta maiztasun aurikular azkarreko gertakariak detektatu dituzten pazienteengan.
  • POWER FAST, saiakuntza kliniko ausazkotua, FAren ablazioaren emaitzak ebaluatzen dituena.

5. Beste batzuk:

  • Gehiegizko pisua duten pazienteei ariketa fisikoa agintzeko banakako programaren azterketa, eraginaren balorazioa
  • Biriketako arteria-hipertentsioa duten pazienteen behaketazko azterketa nazionalean (SEMAFORO) parte hartzea.
  • Dilataziozko miokardiopatia eta miokardiopatia ez-trinkotua duten pazienteen erregistroa. 
  • Estenosi aortiko larria duten pazienteei balbula aortikoa ordezteak eta balbula aortikoaren ordezko protesia larruazalean zehar ezartzeak sortzen dizkien efektu neurologikoak