Egitura eta lantaldea

NOU-Arlo Kliniko Kardiologikoa

Egitura eta lantaldea

Kardiologiako ospitalizazioa. 36 ohe ditu. Horietako 22 indibidualak dira, eta 10 ohek bihotzeko erritmoaren urrutiko kontrola dute.

Bihotzeko Kirurgiako ospitalizazioa. 12 ohe indibidual ditu.

Ebakuntza-gelak. Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzuak hainbat eremutan jarduten du:

  • Ebakuntza-gela nagusiak, 5. eta 7. zenbakiak.
  • J pabiloia (astean behin dago erabilgarri).
  • Larrialdietako ebakuntza-gela. Larrialdiko prozedura txikiak egiteko erabiltzen da, eskariaren arabera.

Kirurgia Handi Anbulatorioa (KHA). Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko unitate zentrala da; 8 ohe ditu, eta 08:00etatik 22:00etara dago irekita. Beraz, aukera ematen du erregimen anbulatorioan (ospitaleratu gabe) kardiologiako eta bihotzeko kirurgiako hainbat prozedura egiteko.

Zainketa Kritiko Kardiologikoen Unitatea (KKU). Unitate honetan, zainketen 3. mailako 8 ohe daude; hau da, egoera kritikoan dagoen bihotzeko paziente akutua kudeatzeko prestatuta daude, eta zirkulazio eta arnas laguntzako sistemak dituzte.

Hemodinamikako eta Kardiologia Interbentzionistako Unitatea. Azken belaunaldiko gela digital bat du, prozedura konplexuak eta kirurgikoak egiteko, protesi balbularrak kateterismo bidez ezartzea barne.

Arritmien Unitatea. Azken belaunaldiko gela digital batez hornitua dago. Nabigazio sistemetako azken teknologia du, hala nola angiografia errotazionala, azterketak erradiaziorik gabe egiteko.

Irudiaren Unitatea.

  • Ekokardiografia D pabiloiko beheko solairuan dago. 6 box ditu (bat NOU-B eraikinean), ekokardiografia ekipo banarekin, bai eta gama altuko 4 ekipo ere, interbentzionismo prozedurak monitorizatzeko azken teknologiez hornituak.
  • Bihotzeko erresonantzia Erradiologiako pabiloiko sotoan dago. Erradiologia Zerbitzuarekin lankidetzan, 1,5 teslako ekipo bat daukagu; azterketa kardiologikoak egiteko bereziki diseinatua dago. Zentroak 3 teslako beste ekipo bat erosi du, eta hobekuntza handiak izan dira azterketetan.
  • Bihotzeko OTA Erradiologiako pabiloiko beheko solairuan dago. Erradiologia Zerbitzuarekin lankidetzan, 64 ebakiko ekipo bat dugu. Horri esker, anatomia koronarioko, aortako eta bihotzeko egitura guztietako azterketak egin ditzakegu, eta, hala, diagnostiko kardiobaskular zehatzagoa lortu.

Bihotz Gutxiegitasunaren Unitatea. Bi kanpo kontsulta eta lau pazienterendako tratamendu unitate bat ditu, EKG monitorizazioarekin.

Bihotzeko Errehabilitazio Unitatea. Errehabilitazio Zerbitzuarekin lankidetzan, gimnasio bat dauka, hainbat modalitatetako 12 ergometrorekin (zikloergometro arruntak, eliptikoak eta inklinatuak, bai eta zinta errotazionalak ere) bai eta ibilketa gune bat eta lurrean ariketak egiteko gune bat ere.

Gainera, bi kontsulta mediko eta erizaintzako bat ditu, baita beste ekipamendu batzuk ere, hala nola ergoespirometria, zinesiterapia eta bioinpedantzia.

Familiako Kardiopatien Unitatea. Diziplina anitzeko unitatea da, eta kardiologiako, neurologiako eta pediatriako profesionalek jarduten dute nagusiki. Bi kardiologo eta erizain espezializatuak ditu, bai eta elektrokardiografiako eta ekokardiografiako teknikak ere; horri esker, erabakimen handiko baheketa kontsultak egiteaz gain, pazienteen jarraipena egin daiteke.

Kardiologia eta Onkologiako Unitatea. Diziplina anitzeko unitate honek bi kardiologo ditu, Onkologia eta Hematologia zerbitzuekin eta Bihotzeko Irudiaren Unitatearekin lankidetza estuan. Kardiotoxikoak izan daitezkeen tratamenduak jasotzen dituzten pazienteen azterketa eta jarraipen kardiologikoa egiteko behar diren elementuak ditu (elektrokardiografia eta ekokardiografia).

Helduen Sortzetiko Kardiopatien Unitatea. Estatuan, 2. mailako zentro gisa dago sailkatua, eta hiru kardiologo ez ezik, pazienteen azterketa eta jarraipena egiteko beharrezkoak diren elementuak ere baditu (elektrokardiografia eta ekokardiografia), Bihotzeko Irudiaren Unitatearekin lankidetza estuan.

Biriketako Hipertentsioko Unitatea (BHU). Bi kardiologo kliniko ditu, biriketako hipertentsioa diagnostikatua duten pazienteen azterketa eta jarraipena egiteko, NOUko BHU lantaldearekin eta Bihotzeko Irudiaren Unitatearekin eta Hemodinamikako Unitatearekin lankidetza estuan, beharrezkoak diren proba osagarriak egiteko.

Aortaren Patologiaren eta Konponketa Balbularraren Unitatea. Diziplina anitzeko unitatea da, eta Kardiologiako, Bihotzeko Kirurgiako eta Kirurgia Baskularreko profesionalek parte hartzen dute. Irudi teknika aurreratuetan adituak diren bi kardiologo ditu, baita bihotzeko kirurgiako eta kirurgia baskularreko ekipo kirurgikoaren laguntza ere. Helburu nagusia da aortan eragina duten gaixotasunak dituzten pazienteen azterketa, jarraipena eta ebakuntza aurreko eta ondoko balorazioa egitea. Lana diziplina anitzekoa da, eta Bihotzeko Irudiaren Unitatearekin, Erradiologia Unitatearekin eta Familiako Kardiopatien Unitatearekin aritzen da elkarlanean, beharrezkoak diren proba osagarriak egiteko.

Unitate honek aortaren balbula konpontzeko programa du. Bertan, aortaren balbula eta aortaren sustraia konpontzeko tekniketan adituak diren bi zirujau daude.

Gainera, Madrilgo Puerta de Hierro Ospitaleko Marfan-en sindromearen Unitatearen laguntza izaten du gaixotasun horren kasurik konplexuenetan.

Balbulopatia Unitatea. Hiru kardiologo kliniko ditu bihotzeko balbuletako gaixotasun esanguratsua duten pazienteen azterketa eta jarraipena egiteko, eta elkarlanean aritzen da Bihotzeko Irudiaren Unitatearekin, Hemodinamikako Unitatearekin eta Bihotzeko Kirurgiaren Unitatearekin.

Esfortzu-probak. Zinta errotazionaleko 2 ekipo ditugu, eta ergoespirometria ekipo bat.

Kanpo kontsultak.

  • Kontsulta orokorrak: Unitate honek 4 kontsulta bulego ditu, eta elektrokardiografiako 3. Kontsulta bakoitzak ekokardiografia ekipo bat du; ekipoak aukera ematen du bereizmen handiko egintza bakarreko kontsultak egiteko.
  • Kontsulta monografikoak: Ospitale esparruan daude, batez ere Vianako Printzea zentroko 3. solairuan. Unitate honek 3 kontsulta bulego ditu, bai eta unitate hauek ere:
    • Erizaintzako kontsulta
    • Bihotzeko kirurgia
    • Aortaren patologia
    • Familiako kardiopatiak
    • Balbulopatiak
    • Helduen sortzetiko kardiopatiak
    • Kardiopatia estrukturala
    • Angina errefraktarioa
    • Biriketako hipertentsioa
    • Arritmien kontsulta. D pabiloiko beheko solairuan dago.
    • Bihotzeko Kirurgiako operazio aurreko kontsulta. D pabiloiko 3. solairuan dago.

Kontsulta orokorren antzera, Vianako Printzea eraikinean kokatutakoek ekokardiografiako ekipo propioak dituzte.

PLANTILLA

  • 32 FAKULTATIBO (BFE) KARDIOLOGIAKO
  • 5 FAKULTATIBO (BFE) BIHOTZEKO KIRURGIAKO
  • 11 MEDIKU EGOILIAR (BAME) BARNEKO
  • 67 ERIZAINAK
  • 34 LAGUNTZAILE (EZLT) KLINIKAKO
  • 4 ZELADORE
  • 3 ADMINISTRARI

Mediku taldeko arduradunak:

  • NAKK-ko zuzendaria: Virginia Alvarez Asiain doktorea.
  • Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzuko burua: Rafael Sádaba Sagredo doktorea.
  • Ospitalizazio Ataleko burua: María Teresa Basurte Elorz doktorea.
  • Arritmien Ataleko eta Zainketa Kritiko Kardiologikoen Unitateko burua: Nuria Basterra Sola doktorea.
  • Hemodinamikako Ataleko eta Kardiologia Interbentzionistako Unitateko burua: hutsik. Arlo Kliniko Kardiologikoko zuzendariak hartu ditu bere gain, behin-behinean, buruari dagozkion eginkizunak.
  • Bihotzeko Irudiaren Ataleko burua: María Teresa Beunza Puyol doktorea.
  • Ospitalez kanpoko Kardiologia Koordinatzeko Unitate Funtzionala: Amaia García de la Peña doktorea.
  • Ospitale arteko Kardiologia Koordinatzeko Unitate Funtzionala: Javier Martínez Basterra doktorea.
  • Berrikuntza eta Ikerketa Koordinatzeko Unitate Funtzionala: Adela Navarro Echeverria doktorea.
  • Tuterako Reina Sofia eremuaren koordinazioa: Gonzalo Alonso Salinas doktorea.
  • Irakaskuntza eta Etengabeko Prestakuntza Koordinatzeko Unitate Funtzionala: Javier Romero Roldán doktorea.
  • Barneko mediku egoiliarren tutoreak (BAME):
    • Javier Romero Roldán doktorea.
    • Aitziber Munarriz Arizcuren doktorea.
    • Ignacio Roy Añón doktorea.

Erizaintza taldeko arduradunak:

  • Arlo Klinikoko burua: Edurne Rodríguez Remiro.
  • Bihotzeko Kirurgiako Ospitalizazio Unitateko, Kritiko Kardiologikoen Unitateko eta Arritmien Ataleko burua: Rosario Escobedo Romero.
  • Kardiologiako eta Miaketa Kardiologietako Ospitalizazioko Unitateko burua:  Estela Aguirre Compés.