Zerbitzuen zorroa

NOU-Arlo Kliniko Kardiologikoa

Zerbitzuen zorroa

1980. urtean sortu zenetik, Kardiologia Zerbitzuak xede izan du gure komunitateko biztanleei eta Osasunbideak beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenek barne hartzen dituzten pertsona guztiei arreta integrala eskaintzea arazo kardiologikoei dagokienez, garrantzi handia emanda Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzuarekin duen koordinazioari.

Bi zerbitzuen arteko koordinazio hori sendotu egin zen 2000. urtean Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoa (NAKK) sortu zenean.

Espainiako Osasun Sistemaren barruan paziente kardiologikoei asistentzia ematen dieten eta konplexutasun handiena duten unitateetan dago kokatuta NAKK, eta Kardiologiako asistentzia zerbitzu eta prozedura ia guztiak eskaintzen ditu, eskualdez gaindiko batzuk izan ezik; esaterako, bihotzeko transplantea eta haurren sortzetiko kardiopatien unitatea.

Kideek helburu hori betetzera bideratutako jardueretan parte hartu eta lagundu behar dute; besteak beste, honako hauek egin behar dituzte:

  • Prozedura diagnostiko eta terapeutikoak berrebaluatzea.
  • Jarduera horretarako beharrezkoak diren egiturak kudeatzera bideratutako erakundeetan parte hartu, erakunde zientifikoak, politikoak eta administratiboak barne.
  • Profesionalak egiaztatzeko sistemak eta irakaskuntza antolatu.

Asistentzia mota. NAKK-k honako erregimen honetan eskaintzen du arreta:

  • Ospitalizazioa
  • Eguneko ospitalizazioa (Bihotz Gutxiegitasunaren Tratamenduen Unitatea)
  • Kirurgia Handi Anbulatorioa (KHA)
  • Larrialdietako arreta
  • Kanpo kontsulta presentzialak
  • Bertaratu beharrik gabeko kanpo kontsultak
  • Gailuen urrutiko jarraipena

Bertaratzen diren edo bideratzen dituzten pertsonak kasu hauetako batean daude:

  • Kardiopatia bat dagoela susmatzera edo baztertzera behartzen duten zantzuak edo sintomak dituzte
  • Kardiopatia akutua edo berrakutua dute
  • Kardiopatia kronikoa dute eta jarraipena egin behar zaie
  • Arreta jaso behar dute kardiopatia konplexu erregionalizatuak dituztelako
  • Patologia jakin batzuen familiako baheketa
  • Osasun kanpaina edo planetan daudelako bideratu dituzte

JARDUERA ASISTENTZIALAREN ANTOLAKETA

  • KARDIOLOGIAKO OSPITALIZAZIOA

    • Etengabeko arreta kardiopatia akutua edo kardiopatia kroniko berrakutua duen pazienteari
    • EKG telemetria bidezko zaintza.
    • Estaldura medikoa egunean 24 orduz. Bertan egon behar dute une oro bai plantillakoek bai kardiologiako BAME batek.
    • Beste zerbitzu batzuetan ospitaleratutako pazienteen interkontsultak.
    • SKA eta bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteendako hezkuntza jarduerak.
    • Autozainketako hezkuntza jarduerak, Lehen Mailako Arretako Programarekin koordinatuta.
  • BIHOTZEKO KIRURGIAKO OSPITALIZAZIOA

    • Bihotzeko kirurgia aurreko eta ondoko pazienteei edo beste prozedura batzuk izan dituztenei (taupada-markagailua) arreta ematea.
    • Estaldura medikoa egunean 24 orduz. Plantillakoek bertan egon behar dute une oro.
    • Beste zerbitzu batzuetan ospitaleratutako pazienteen interkontsultak.
  • ZAINKETA KRITIKO KARDIOLOGIKOEN UNITATEA (KKU)

    Estaldura medikoa egunean 24 orduz. Bertan egon behar dute une oro bai plantillakoek bai kardiologiako BAME batek.

    •  Monitorizazio zentralizatu ez-inbaditzailea
      •  Vigileorekin
    •  Monitorizazio zentralizatu inbaditzailea
      •  Swan-Ganz kateterrarekin
    •  Arnas euskarria
      •  Aireztapen inbaditzailea
      •  Aireztapen ez-inbaditzailea
      •  Fluxu handiko oxigenoterapia
    •  Zirkulazio euskarri aurreratua
      •  Kontrapultsazioko aorta barneko baloia
      •  ECMO sistema
      •  Asistentzia bentrikularra epe laburrean
      •  Impella
    •  Giltzurrun funtzioaren euskarria.
    •  Ekokardiografia aurreratuko proba diagnostikoanK
      •  Ekokardiografia transtorazikoa
      •  Ekokardiografia transesofagikoa
    •  Kardiopatia akutua duten pazienteen arreta
      •  Sindrome koronario akutua
      •  Aortaren sindrome akutua
      •  Biriketako tronboenbolismoa
      •  Bihotz-gutxiegitasun errefraktarioa/shock kardiogenikoa
      •  Buxadura perikardikoa
    • Arritmia larriak
      • Taupada-markagailua ezartzea
      • Kardiobertsio elektrikoa/desfibrilazioa
      • Gailuak birprogramatzea
    • Perikardiozentesia kontrol ekokardiografikoarekin
    • Torakozentesia
    • Bide zentralak kanulatzea
    • Intubazio orotrakeala
    • Paziente ezegonkorren interbentzionismo osteko kontrola
    • Gailu elektrikoak birprogramatzea
    • Aldi baterako taupada-markagailua ezartzea
      • Kanpokoa
      • Endokabitarioa
  • BIHOTZEKO KIRURGIA

    • Kanpo kontsulta medikoa, presentziala eta epe laburrera, kirurgia aurreko eta ondoko balorazioa egiteko.
    • Bihotzeko kirurgiako prozeduretarako ospitaleratutako pazienteen ebakuntza aurreko, ebakuntza uneko eta ebakuntza ondoko prozesuari arreta ematea.
      • Bihotzeko, periokardioko eta hodi handietako hartutako anomaliak.
      • Bihotzeko sortzetiko anomalia batzuk eta helduaroko hodi handiak.
      • Aortaren patologia.
      • Asistentzia zirkulatorioa epe laburrean.
      • Bihotz estimulazioko gailuak ezartzea.
      • Zirkulazio geldialdiko eta garun perfusioko teknikak.
      • Bihotzeko kirurgia minimoki inbaditzaileko teknikak
      • Balbulak kateter bidez ezartzeko teknikak.
      • Arteriak konpontzeko, ordezteko eta bideratzeko teknikak.
      • Laguntza mekanikoa kontrapultsazioko aorta barneko baloiaren bidez.
      • Arnas euskarria.
      • Bihotz estimuluko gailuak ezartzea eta kentzea (taupada-markagailuak, DAE eta bihotza birsinkronizatzeko sistemak).
      • Protesiak eta beste gailu endobaskular batzuk ezartzea.
      • Fibrilazio aurikularraren ablazio kirurgikoa.
  • HEMODINAMIKAKO ETA KARDIOLOGIA INTERBENTZIONISTAKO UNITATEA

    • Kanpo kontsultak, honako hauetarako:
      • Interbentzionismo estrukturaleko prozedurak behar dituzten pazienteak baloratzeko eta prozeduraren ostean haien jarraipena egiteko.
      • Kardiopatia iskemiko kroniko konplexua duten pazienteak baloratzeko eta haien jarraipena egiteko
    • Infartu Kodeari Etengabeko Arreta emateko Programa (SCACEST), zaintza lokalizatuaren bidez.
    • KHAri buruzko programa.
    • Hemodinamika hibridoko gela bat.
    • Zirkulazio euskarri aurreratuko sistemak jartzea.
      • Kontrapultsazioko aorta barneko baloia eta Impella.
      • Laguntza bentrikularra epe laburrera. ECMO sistema (lankidetza bihotzeko kirurgiarekin).
    • Arnas euskarria.
      • Aireztapen inbaditzailea.
      • Aireztapen ez-inbaditzailea.
      • Fluxu handiko oxigenoterapia.
    • Kateterismo diagnostikoak.
      • Koronarioak.
      • Balbularrak.
      • Miokardiopatiak.
      • Biriketako hipertentsioa.
      • Helduen sortzetiko kardiopatiak.
      • Biopsia endomiokardikoa.
      • Test farmakologikoak.
        • Biriketako basodilatazio akutuaren testa.
        • Gainkargaren testa serum fisiologikoarekin.
        • Biriketako hipertentsioari buruzko itzulgarritasun testa transplantearen aurretik.
        • Ergobasina testa (espasmo koronarioa).
    • Interbentzionismo koronarioa.
      • Angioplastia/Stent farmakoaktiboak eta bioxurgagarriak.
      • Baloia farmakoarekin.
      • Tronbektomia koronarioa.
      • Litotrizia.
      • Aterektomia errotazionala.
      • Desoklusio kronikoak.
    • Interbentzionismo estrukturala.
      • Larruazalean zeharreko balbuloplastia mitrala, aortakoa eta biriketakoa.
      •  Sortzetiko akatsen larruazalean zeharreko tratamendua.
        • AAK, BAK, ductus, fistula arteriobenosoak eta aortaren hertsadura ixtea.
      • Ezkerreko apendize aurikularra larruazalean zeharretik ixtea.
      • Aortaren balbulen protesi (TAVI) transfemorala larruazalean zehar ezartzea, autohedagarriak eta baloi hedagarriarekin.
      • Aortaren balbulen protesi (TAVI) transfemorala larruazalean zehar ezartzea, posizio mitralean.
      •  Aortaren balbulen protesia (TAVI) ezartzea, esposizio kirurgiko, trans-subklabioa eta transapikalarekin, bihotzeko kirurgiaren laguntzaz.
      • Leak parabalbularrak kateter bidez ixtea.
      • Hartutako akatsak ixtea (bihotzekoaren osteko BAK).
      • Arteria koronarioen enbolizazioa (ablazio septala).
    • Larruazalean zeharreko biriketako tronbektomia.
    • Hodi barneko gorputz arrotzak ateratzea.
    • Giltzurrunetako arterien denerbazioa, hipertentsio arterial sistemiko errefraktarioa tratatzeko.
    • Diagnostiko koronarioko teknikak.
      • IVUS.
      • KOT.
      • Presio gida.
  • ARRITMIEN UNITATEA

    • Arritmien kontsulta presentziala, prozedurak baloratzeko eta arritmia konplexuen jarraipena egiteko, eta urrutiko jarraipeneko monitoreak emateko.
      • Medikoa.
      • Erizaintzakoa.
    • Bertaratu beharrik gabeko kontsultak (bideodei bidez), gailuen jarraipena egiteko.
      • Gailuen urrutiko jarraipena.
      • Alertak egunero berrikustea.
    • Fibrilazio aurikularreko kardiobertsio elektrikoa.
    • Sinkopearen Unitatea (Larrialdietako, Barne Medikuntzako eta Neurologiako zerbitzuekin lankidetzan).
    • Beste proba diagnostiko batzuk.
      • Mahai baskulatzailearen testa, sinkopea aztertzeko.
      • Flekainida testa, Brugada-ren sindromea diagnostikatzeko.
    • Elektrofisiologia gela, prozedura diagnostikoetarako eta interbentzionismokoetarako.
    • Arnas euskarria.
      • Aireztapen inbaditzailea.
      • Sedazioa.
    • 3D nabigazio sistema.
    • Bihotz barneko ekokardiografia.
    • Laguntzako ekokardiografia transesofagikoa.
    • Diagnosi eta interbentzionismo prozedura sinple eta konplexuetarako, fibrilazio aurikularraren ablazioa barne.
    • Eskopiarik gabeko ablazioaren programa.
    • Azterlan elektrofisiologiko sinpleak.
      • Diagnostikoak.
      • NBTren eta bide osagarrien ablazioa.
      • Flutter aurikularraren ablazioa.
    • Azterlan elektrofisiologiko konplexuak, 3D nabigatzaileak gidatuta.
      • Arritmia bentrikularren diagnostikoa eta ablazioa (takikardia bentrikularra).
      • Fibrilazio aurikularraren ablazioa.
      • Takikardia aurikularraren eta flutter aurikular ez-arruntaren ablazioa.
    • Gailu diagnostikoak ezartzea.
      • Larruazalpeko Holter gailua.
    • Gailu terapeutikoak ezartzea.
      • Taupada-markagailua.
      •  Kable gabeko taupada-markagailua.
      •  Taupada-markagailu fisiologikoak (estimulazio hisianoa eta ezkerreko adarra)
      • Bihotza birsinkronizatzeko terapia (taupada-markagailua eta DAE).
      • DAE, zain barnekoa eta larruazalpekoa.
    • Gailuak kentzea.
  • KARDIOLOGIA ETA ONKOLOGIAKO UNITATEA

    D pabiloiko beheko solairuan dago, Ekokardiografiako kontsultetan.

    • Kardiotoxikoak izan daitezkeen farmakoekin tratamenduan dauden pazienteen arreta.
      • Arriskua estratifikatzea eta tratamendu kardiologikoa doitzea.
      • Bihotzeko funtzioa monitorizatzea ekokardiografia aurreratuaren bidez.
  • BIHOTZ GUTXIEGITASUNAREN UNITATEA

    Bihotz-gutxiegitasun aurreratua duen pazientearen arreta, erregimen anbulatorioan eta eguneko ospitalizazioan.

    • Bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteak heztea
    • Tratamendu medikoa eta gailuak titulatzea
    • Paziente deskonpentsatuari zuzeneko arreta emateko zirkuitua, eskariaren arabera.
    • Kontsulta mediko presentziala eta bertaratu beharrik gabekoa.
    • Bihotz Gutxiegitasunaren Unitateko medikua bilatzeko gailua: lanegunetan, 08:00etatik 15:00etara.
    • Erizaintzako kontsulta, arreta presentzialarekin eta ez-presentzialarekin.
    • Koordinazioa Lehen Mailako Arretarekin eta Kroniko Pluripatologikoen Unitatearekin, Barne Medikuntzako Unitatearekin eta Geriatriako Unitatearekin.
    • Bihotz-gutxiegitasunagatik Etxez Etxeko Ospitalizazioan ingresatzen diren pazienteendako kontsultak
    • Koordinazioa San Juan de Dios ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitatearekin.
    • Koordinazioa transplante zentroarekin, alegia, Nafarroako Klinika Unibertsitarioarekin. Hileko saioak
    • Saioak Nefrologiarekin. Koordinazioa dialisi peritoneal anbulatorioko tratamenduan dauden pazienteekin
    • Honako hauek ematea bide parenteraletik:
      • Odol osagaiak (transfusioa).
      • Fluidoterapia, serum hipertonikoa
      • Diuretikoak boloetan eta perfusioan.
      • Albumina
      • Burdina
      • Lebosimendan eta dopamina
  • BIHOTZEKO ERREHABILITAZIO UNITATEA

    • Ospitaleko Bihotzeko Errehabilitazioko Programa, epe laburreko erregimen anbulatorioan, arrazoi hauengatik Kardiologian ingresatuta egon diren eta arrisku ertain eta handia duten pazienteei alta eman zaienean:
      • Sindrome koronario akutua.
      • Bihotz-gutxiegitasuna.
    • Epe luzerako bihotz errehabilitazio anbulatorioko programa, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroarekin (CEIMD) eta Lehen Mailako Arretarekin lankidetzan, honako kasu hauetan:
      • Ospitaleko bihotz errehabilitazio programa epe laburreko erregimen anbulatorioan osatu duten pazienteak.
      • Kardiologian arrazoi hauengatik ingresatutako arrisku txikiko pazienteei alta ematean:
        • Sindrome koronario akutua.
        • Bihotz-gutxiegitasuna.
    • Bi errehabilitazio programa motetarako ariketa programen diseinu pertsonalizatua (Errehabilitazio Zerbitzua).
    • Kardiologiako kontsulta medikoa, ospitaleko errehabilitazio programan erregimen anbulatorioan sartuta dauden pazienteen kontrol klinikoa egiteko eta bizi ohiturak eta arrisku kardiobaskularreko faktoreak aztertzeko, bertan parte hartzen duten bitartean.
    • Errehabilitazioko kontsulta medikoa, ospitaleko errehabilitazio programan erregimen anbulatorioan sartuta dauden pazienteendako ariketa programak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko, bertan parte hartzen duten bitartean.
    • Erizaintzako kontsulta, arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrolaren gainean hezteko.
    • Diziplina anitzeko kontsultak: kardiologo errehabilitatzaileak, fisioterapeutak, dietetika eta nutrizioko adituak, psikologoak eta gizarte-langileak.
    • Bizkortze Unitatea, BBB aurreratua egiteko prestatua.
    • Ariketa hainbat modalitatetan egiteko aukera:
      • Zikloergometro arruntak.
      • Zikloergometro inklinatua.
      • Bizikleta eliptikoa.
      • Zinta errotazionala.
      • Kinesiterapia.
      • Mekanoterapia.
    • Monitorizazio zentralizatua.
    • Teknika osagarriak:
      • EKG.
      • Ekokardiografia.
      • Bioinpedantziaren analisia.
      • Ergoespirometria.
  • BIHOTZEKO IRUDIAREN UNITATEA

    • Ekokardiografia:
      • Bereizmen handiko ekoskopiak.
      • Bereizmen handiko ekoskopiak LMAn, diagnostiko berrian bihotz-gutxiegitasunaren susmoa badago.
      • Ekokardiografia transtoraziko arrunta.
      • Ekokardiografia transtoraziko konplexua.
      • Ekokardiografia transesofagikoa (3D eta 4D)
      • Estres farmakologikoaren ekokardiografia (dobutamina eta dipiridamol) eta esfortzuarena.
    • Angio OTA (Erradiologiarekin lankidetzan):
      • Anatomia koronarioa.
      • Aortaren Angio-OT.
      • Kardiopatia estrukturala.
    • Bihotzeko EM (Erradiologiarekin lankidetzan):
      • Perfusio eta bideragarritasun azterketak.
      • Angio EM.
      • Estres azterketak reganedosonekin.
      • Helduen eta haurren sortzetiko kardiopatiak.
      • Fluidoen analisia.
      • Miokardioaren mapaketa.
  • FAMILIAKO KARDIOPATIEN UNITATEA

    • Kardiopatia hereditarioak (familian agertzen diren eta bat-bateko heriotza izateko arrisku handia duten gaixotasunak) dituzten pazienteen diagnostikoa, estratifikazioa, familia orientazioa eta orientazio genetikoa, eta jarraipenaren plangintza: miokardiopatiak, kanalopatiak, aortopatia genetikoak eta beste sindrome hereditario batzuk.
    • Familiaren azterketa genetikoa
    • Bat-bateko heriotza goiztiarra (35-40 urtetik beherakoen kasuan) eta/edo jatorri genetikoaren susmoa duten kasuak ebaluatzea. Kolaborazioa Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuarekin
    • Familiako kardiopatien baheketa familiarra
    • Kontsulta, Gaixotasun Neuromuskularren Unitatearekin batera
    • Saioak Kardiologia Pediatrikoarekin
    • Familiako kardiopatiak dituzten pazienteen Nafarroako erregistroa (Recafana)
    • Sareko lana Espainiako familiako kardiopatien beste unitate batzuekin
  • KARDIOLOGIA ETA ONKOLOGIAKO UNITATEA

    Diziplina anitzeko unitate honek bi kardiologo ditu, Onkologia eta Hematologia zerbitzuekin eta Bihotzeko Irudiaren Unitatearekin lankidetza estuan.

    • Prebentzioa:
      • Tumoreen aurkako tratamenduaren bigarren mailako kardiotoxikotasuna izateko arrisku handia duten paziente onko-hematologikoak identifikatzea
      • Prebenitzeko neurriak hartzea.
    • Paziente onko-hematologikoen monitorizazioa planifikatzea tumoreen aurkako tratamenduan, 2 helbururekin:
      • Kardiotoxikotasun akutua goiz diagnostikatu eta tratatzea
      • Tratamendu onkologikoa alferrik ez etetea
    • Tratamendu onkologikoarekin lotutako konplikazio kardiobaskularrak dituzten pazienteak tratatzea eta haien jarraipena egitea.
    • Funtzio sistolikoa aztertzea eta kontrolatzea irudi teknika aurreratuen bidez, batez ere ekokardiografiaren bidez.
    • Tratamendu aktiboa amaitu ondoren, epe luzera kardiotoxikotasun arriskua duten pazienteen jarraipena planifikatzea.
    • Gure ingurunean kardiotoxikotasunaren erregistro bat sortzea, egungo egoera ezagutzeko, helburuak ezartzeko eta prozesu zehatzetarako bide klinikoak sortzeko.
    • Inplikatutako elkarte zientifikoen kardiotoxikotasunari buruzko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
  • HELDUEN SORTZETIKO KARDIOPATIEN UNITATEA

    • Sortzetiko kardiopatiak dituzten pazienteen jarraipena, betiere 15 urte baino gehiago badituzte.
    • Sortzetiko kardiopatietan berariaz trebatutako langileek egindako teknika diagnostiko aurreratuak: ekokardiografia, erradiologia aurreratua (bihotzeko erresonantzia magnetikoa eta ordenagailu bidezko tomografia) eta ergoespirometria.
    • Lesio sinpleen larruazalean zeharreko tratamendua eta tratamendu kirurgikoa.
    • Lankidetza estua 1. mailako erreferentziako estatuko zentroekin, kardiopatia konplexuak dituzten pazienteen jarraipen bateratua eta tratamendua egiteko.
    • Kolaborazioa lotutako unitateekin, besteak beste, honako hauekin: Kardiologia Pediatrikoa, Biriketako Hipertentsioa eta Arrisku Handiko Haurdunaldia.
  • BIRIKETAKO HIPERTENTSIOKO UNITATEA (BHU)

    • Kausa ezezaguneko biriketako hipertentsioa edo hipertentsioaren susmoa duten pazienteak aztertzea eta jarraipena egitea.
    • Biriketako hipertentsioaren tratamendu espezifikoak.
  • AORTAREN PATOLOGIAREN ETA KONPONKETA BALBULARRAREN UNITATEA.

    Diziplina anitzeko unitatea da, eta Kardiologiako, Bihotzeko Kirurgiako eta Kirurgia Baskularreko profesionalek parte hartzen dute.

    • Aortan eragina duten eta jarraipen estua behar duten gaixotasunak diagnostikatu zaizkien pazienteen jarraipena.
    • Erabakimen handiko kanpo kontsultak, elektrokardiografia eta ekokardiografia barne
    • Bihotzeko Irudiaren Unitatean sartzen diren ekokardiografia konplexuko teknikak, 3D ETE, bihotzeko OTA eta bihotzeko erresonantzia.
  • BALBULOPATIA UNITATEA

    Bihotzeko lesio balbular adierazgarriak diagnostikatu zaizkien pazienteen jarraipena egitea, etorkizunean kirurgia balbularra optimizatzeko jarraipen estua behar badute.

    • Erabakimen handiko kanpo kontsultak, elektrokardiografia eta ekokardiografia barne
    • Bihotzeko Irudiaren Unitatean sartzen diren ekokardiografia konplexuko teknikak.
  • PROBA DIAGNOSTIKO EZ-INBADITZAILEAK

    • Esfortzu-proba
      • Elektrokardiografika arrunta zinta errotazionalean
      • Elektrokardiografika oxigeno kontsumoarekin (ergoespirometria)
      • Isotopikoa (MIBI) zinta errotazional basalean eta Dipiridamol-RCGrekin (Medikuntza Nuklearreko Unitatearekin lankidetzan)
      • 6 minutuko ibilaldiaren testa
    • Holter EKG, 24 ordukoa eta iraupen luzekoa (21 egun)
    • Azterketa isotopikoak (Medikuntza Nuklearreko Unitatearekin lankidetzan)
  • KANPO KONTSULTA PRESENTZIALAK

    Ospitalez Kanpoko Kardiologiako Unitatea: Barne hartzen ditu Kardiologiako kontsulta orokor guztiak eta jarduera anbulatorioa duten unitate asistentzialetako kanpo kontsultak.

    •  Erabakimen handiko kardiologia orokorreko kontsulta medikoak.
    •  Arritmien Unitateko kontsultak.
    •  Gailuen jarraipena: Taupada-markagailua, DAE eta Holter ezargarria.
    •  Familiako Miokardiopatien Unitateko kontsultak.
      • Baheketa familiarra.
      • Familiaren azterketa genetikoa.
      • Miokardiopatiak dituzten pazienteen jarraipena.
    • Kardiopatia Estrukturaleko Unitateko kontsultak.
    • Helduen Sortzetiko Kardiopatien Unitateko kontsultak.
    • Kardiopatia Iskemiko Konplexuko kontsultak.
    • Balbulopatia Unitateko kontsultak.
    • Kardiologia eta Onkologiako Unitateko kontsultak.
    • Biriketako Hipertentsioko Unitateko kontsultak.
    • Aortaren Patologiaren eta Konponketa Balbularraren Unitateko kontsultak.
    • Erizaintzako kontsultak:
      • Gailuen jarraipena (taupada-markagailua).
      • Arritmien jarraipena.
      • Bihotz Gutxiegitasunaren Unitateko pazienteen jarraipena
    • Kontsultetan eskuragarri dauden teknikak:
      • EKG.
      • Bihotezko ekoskopia.
      • Ekokardiografia transtoraziko arrunta balbulopatien eta aortaren patologiaren kontsulta.​​​​​​​​​​​​

  • BERTARATU BEHARRIK GABEKO KANPO KONTSULTAK

    • Kardiologiako interkontsulta ez-presentziala, Lehen Mailako Arretarekin.
    • Bertaratu beharrik gabeko kontsulta, adostasunik izan ezean.
    • Gailuen jarraipenerako kontsulta medikoa (DAE, BBT, Holter ezargarria).
    • Taupada-markagailuen jarraipena egiteko erizaintzako kontsulta.
    • Jarraipeneko erizaintzako kontsulta Bihotz Gutxiegitasunaren Unitatean.
  • LANPOSTUAN EGIN BEHARREKO GUARDIA, KARDIOLOGIA ZERBITZUAN (24 ORDU)

    • Arreta jarraitua honako hauetan sartutako pazienteari:
      • Kardiologiako ohiko ospitaleratzea.
      • Kardiologiako kritikoen unitatea (Koronarioen unitatea).
      • Ohiko ospitaleratzea NOGeko beste zerbitzu batzuetan.
    • NOGeko larrialdiko arreta.
    • Ospitaleratuta dagoen edo Nafarroako eskualde ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara doan paziente akutuarekiko arretan laguntzea.
    • Komunitate mugakideetan (Errioxa) lankidetza hitzarmenak dituzten ospitaleetan sartutako paziente akutuekiko arretan laguntzea:
      • Sindrome aortiko akutua.
      • SCACEST birperfunditu gabea.
    • Tratamendua edo azterketa osagarriak egiteko modu programatuan sartutako pazientearekiko arreta.
    • KHAko Unitateko pazientearekiko arreta.
  • BIHOTZEKO KIRURGIAKO ZAINTZA LOKALIZATUKO ZERBITZUA (24 ORDU) - Bihotzeko kirurgiako ospitalizazioko arreta.

    • Patologia jakin batzuetan, Nafarroako larrialdiko bihotzeko kirurgiari arreta ematea, bai eta Espainiako Osasun Sistemarekin hitzarmena sinatu duten erkidegoetakoari ere:
      • Miokardioko infartu akutuaren konplikazio akutuak.
      • Aortaren sindrome akutua (Errioxako Erkidegoa barne).
      • Bihotzeko kirurgiako berehalako ebakuntza ondoko konplikazioak (Medikuntza Intentsiboa).
    • Estimulazio iraunkorreko gailuak jartzea (taupada-markagailuak).
    • Zirkulazio euskarri aurreratuko sistemak jartzea.
      • Kontrapultsazioko aorta barneko baloia.
      • Epe laburreko laguntza bentrikularra ECMO sistemaren bidez.