Navigation Menu

¿Quiénes somos?

Nor gara?

Osasun arloko gizarte lanak laguntza ematen du honako hauekin zerikusia duten arazo pertsonalak eta sozialak dituzten pertsonekiko arretan: osasunaren babesa, eritasun prozesua eta ondorioak, eriondoa eta pazientearen berregokitzea; gainera, ospitalearen eta komunitatearen arteko lotura eginkizuna betetzen du.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Osasun arloko Gizarte Lanaren Unitatea gizarte lanaren arloko 18 profesionalek eta bi administrarik osatzen dute. Zerbitzu espezializatua, teknikoa eta profesionala da, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko diziplina anitzeko lantaldearen barruan dago.

Honako lan hauek egiten ditu: alta edo tratamendu planak orientatzea eta doitzea; arrisku psikosozialaren eta babes faktoreen adierazle posibleak detektatzea; pazientearekiko zainketen jarraipena bermatzea; berriz ospitaleratzearen prebentzioa; asistentzia eta osasun arloko emaitzak hobetzea; autonomia eta ongizatea sustatzea.​​​​​​​