Navigation Menu

Xedea Ikuspena

Misioa / Ikuspegia

Osasun arloko Gizarte Lanaren Unitateak, unitate teknikoa eta profesionala izaki, gizarte eta osasun azterketa, diagnostiko eta tratamenduaren bidez, gaitasuna du laguntza emateko honako hauekin zerikusia duten arazo pertsonalak eta/edo sozialak dituzten pertsonekiko arretan: osasunaren babesa, eritasuna, eriondoa eta berregokitzea; gainera, ospitalearen eta komunitatearen arteko lotura eginkizuna betetzen du.

Pertsonarekin eta haren ingurunearekin lan egiten du, bai eta instituzioarekin ere, alta edo tratamendu planak doitzeko, zainketen jarraipena bideratuz eta berriz ospitaleratzea saihestuz.

Berekin dakar aintzat hartzea eritasuna arlo sozialean sartzen dela (esparruotan: familia, osasun arloa, ekonomikoa, lana, harremanak, emozioak). Hau da, eritasuna testuinguruan jartzea, lantze integralaren bidez.

Ikuspegia eta esku hartzea: Ikuspena

  • Holistikoa: egungo gizarteak super-espezializazioak ditu ezaugarri, baina kontuan hartu behar da zer diren artatutako pertsonarentzat osatzen duten zatiak.
  • Humanizatzailea: pertsonarengan, haren muinean, oinarrituta esku hartzeko eredu bat da, pertsonaren balioak, sinesmenak eta gaitasunak errespetatzen dituena behar den bezala, eta artatutako pertsonari entzun, ulertu eta onartzen dutela sentiarazten diona.
  • Printzipio etikoetan oinarrituta:
    • Oinarrizkoak: duintasuna, askatasuna eta berdintasuna.
    • Orokorrak: errespetu aktiboa; pertsonaren onarpena; kategorizazioak gainditzea; balio iritzirik eza; indibidualizazioa; pertsonalizazioa; pertsonaren sustapen osoa; aukera berdintasuna; eskubide berdintasuna; ekitatea; parte hartzea; elkartasuna; justizia soziala; giza eskubideak eta eskubide sozialak aintzat hartzea; autonomia; autodeterminazioa; erantzukizuna eta erantzunkidetasuna; koherentzia profesionala; lankidetza profesionala; eta zintzotasuna.