Navigation Menu

Zer egiten dugu?

Zer egiten dugu?

  • Arreta psikosoziala
  • Laguntza kudeaketan
  • Arrisku sozio-sanitarioko egoerak hautematea
  • Ospitale altaren planifikazioa
  • Zainketen jarraipena bermatzea
  • Arreta integralerako balorazio sozio-familiarra.
  • Diagnostiko eta tratamendu sozial sanitarioa
  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza
  • Baliabideen eta/edo prestazioen kudeaketa
  • Ospitale barneko eta kanpoko koordinazioa
  • Deribazioa
  • Prestakuntza eta ikerketa

Osasun arloko Gizarte Lanaren Unitatearen eginkizunak ekainaren 30eko 54/2016 Foru Aginduan.

26. artikulua. Osasun eta Gizarte Lanaren Unitatearen eginkizunak.

Osasun eta Gizarte Lanaren Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

  1. Ingresatutako pertsonaren eta bere sare sozial hurbilen alderdi psikosozialei arreta ematea, ingresoaren arrazoiak ez dezan ekar bizi kalitatea eta autonomia murriztea, eta diziplina artekoa, bateratua eta kalitatezkoa den arreta ematea, zainketen eraginkortasuna eta jarraitutasuna bermatuz.

  2. Osasun zerbitzuetan arreta jasotzen dutenen arrisku sozio-sanitarioko egoerak eta beharrak garaiz atzematea, haien egoerak kontuan hartuta: mendekotasuna, izaera kronikoa, desgaitasuna, hiltzeko prozesuak eta heriotza, eta helduen eta adingabeen zaurgarritasuna eta hauskortasuna.

  3. Pertsonari eta bere familiari/ingurukoei laguntzea planak ospitaleko altaren arabera moldatzen, zainketen jarraipena errazteko.

  4. Diagnostiko sozio-sanitarioa prestatzea.

  5. Arreta jaso duen pertsonaren balorazio sozio-familiarra aurkeztea diziplina arteko taldeari.

  6. Tratamendu sozio-sanitarioa, banakakoa eta/edo familiakoa, gauzatzea.

  7. Ospitale barneko eta kanpoko koordinazioa ezartzea beharrean den herritarrarentzat.

  8. Pertsona bakoitzak behar dituen baliabideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkuak ematea, informazioa eskuratzeko bide eta zirkuituak erraztuz.

  9. Tratamendu sozio-sanitarioa errazten duten baliabide eta prestazioak lortzeko modua kudeatzea.

  10. Lan sozio-sanitarioaren txostena jaso ondoren deribazioa ezartzea.

  11. Bere eskumenen esparruan prestakuntza eta ikerketa sustatzea.

  12. Zerbitzuen eta arloen kudeaketan laguntzea, aldagai sozialak ekarriz edo arretaren puntu ahulak edo zailtasunak mugatuz, datu klinikoetatik haratago.

  13. Aurrekoekin loturik, Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak​​​​​​​​​​​​