Cartera de servicios

NOU-Farmazia

Zerbitzuen zorroa

OSASUN LAGUNTZAKO JARDUERAREN ANTOLAKETA

  • KUDEAKETA ARLOA

      Ardatz hau du jarduerak:

    • Kudeaketa ekonomikoa: farmazia gastuaren kontrola eta jarraipena egitea du helburu.
    • Kudeaketa logistikoa:  gure pazienteek tratamendu farmakologikoak eskuragarri dituztela bermatzea du helburu. Sendagaiak eskuratzeaz, biltegiratzeaz eta antolatzeaz arduratzen da (eskaerak, inbentarioak, iraungitzeak, hornidurarik ezak eta abar).
  • FARMAZIA ARRETAREN GARAPEN ARLOA

    • Farmakoterapiaren kudeaketa klinikoa, gure pazienteei farmakoterapiaren kalitaterik hoberena bermatzeko eta talde kliniko arduradunekin hitz egiteko.

      • Ospitalizaturiko pazientea: ospitalizazio solairu guztietan eta etxeko ospitalizazio unitatean egunero mediku aginduak berrikustea.
      • Paziente anbulatorioa: erregimen anbulatorioan jasotzen diren tratamenduak egunero berrikustea, batez ere eguneko ospitaleetan eta larrialdiak behatzeko unitatean.
      • Kanpoko pazientea: preskripzioak berrikustea.  Arlo terapeutiko bakoitzean espezializatutako farmazia langileak ditugu (onkohematologia, gaixotasun birikoak, immunitatea tartean den gaixotasunak, arnas gaixotasunak, neurologia, pediatria, gaixotasun arraroak eta abar). 

    Agindu medikoak berrikuste horren ondorioz, farmazialariak lan teknikoa egin behar du, pazienteak bere baldintza klinikoen arabera sendagairik eraginkorrena eta seguruena jaso dezan lan egiten duen sendagaien arloko aditua baita. Pazienteari arreta ematen dion mediku eta erizain taldearekin lankidetzan eta haiekin komunikatuta egiten du hori. Horretarako, tratamendu farmakologikoak berrikustean, pazienteak jasotzen dituen gainerako medikamentuak ere hartu behar dira kontuan: medikazioaren berrikuspena eta kontziliazioa deritzogu horri. 

    • Medikamentuen gaineko informazioa. Farmazialaria sendagaien arloko erreferentziako profesionala da ospitalean, pazienteentzat nahiz osasun langileentzat (erizainak eta medikuak).
      • Ematen ahal duen informazio mota:
        • Profesionalei edo pazienteei sortzen zaizkien tratamenduei buruzko kontsultak.
        • Farmazia zerbitzuan egindako informazio gidak argitaratzea:
          • Pazientearendako informazio orriak eta diptikoak.
          • Medikamentuak emateko gidak erizaintzako langileentzat (zunda nasogastriko bidezko sendagaiak emateko gida, bide parenteraletik emateko gida, pediatrian sendagaiak emateko gida).
          • Gida farmakoterapeutikoa argitaratzea.
    • Sendagaiarekin lotutako farmakozaintza eta segurtasuna. Farmazialariak zuzenean parte hartzen du sendagaiaren erabilera segurua ziurtatzeko eta optimizatzeko behar diren neurri eta planetan. Hor sartuta daude honako hauek:
      • Sendagaiaren erabilera seguruarekin lotutako batzordeetan parte hartzea: Zaintza Farmakologikoko Batzorde Autonomikoa, NOUko Segurtasun Batzordea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pazientearen Segurtasunerako Estrategia Batzordea, Segurtasun Kirurgikoko Batzordea.
      • Hautematen dituen kontrako efektuen borondatezko jakinarazpena, Farmakozaintzako Sistema Nazionalaren jakinarazpen sistemaren bidez (txartel horia).
      • Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) jakinarazitako alerta farmazeutikoen kudeaketa, NOUko Medikuntza Prebentiboko zerbitzuarekin batera.
      • Ministerioaren Pazientearen Segurtasunerako Jakinarazpen eta Ikaskuntza Sistemaren (SiNASP) jakinarazpen sisteman parte hartzea, farmazia zerbitzuaren barruko hiru kudeatzaileren bidez (farmazialariak).
      • Agindu medikoak ematen eta baliozkotzen laguntzeko sistemak: bikoiztasun alertak, edozein ingurunetan jasotzen dituen medikamentuen arteko interakzioen alertak (Eguneko Ospitaleko medikazioa, Kanpoko Pazientea eta Oinarrizko Osasun Laguntzako medikazioa).
      • Laneko Arriskuen Zerbitzuarekin batera, sendagai arriskutsuak maneiatzeko gida bat egitea (eta eguneratzea), Enplegu eta Segurtasun Ministerioaren Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren gomendioak betetzeko (2016ko iraila).
    • Nutrizio artifiziala
      • Farmazia zerbitzuan ematen eta/edo prestatzen den nutrizio artifizialaren preskripzio medikoak egunero berrikustea. Horren barruan sartzen dira nutrizio parenterala, ahotikoa eta zunda bidezkoa (nasogastrikoa nahiz ostomia bidezkoa).
      • Farmazia-zerbitzuko erizainek egunero prestatzea ospitalizaturiko paziente guztiendako nutrizio parenteralak eta enteralak.
      • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Nutrizio Batzordean parte hartzea.
  • SENDAGAIAK BANATZEA

    Farmazia zerbitzuaren jarduerak pazientea du ardatz, hark ahalik eta segurtasun handienarekin har dezan behar duen sendagaia, behar bezala identifikatuta eta prestatuta, eta behar duen unean. Baditugu sendagaiak banatzeko eta emateko zenbait sistema.

    • Farmazialariak aldez aurretik esku hartuta
      • Ospitalizaturiko pazientea: Horretarako, unitateko dosiak banatzeko orga bat dugu ospitalizazio unitate bakoitzerako. Farmaziako teknikariek egunero prestatzen dute, banakako kutxetan, sistema erdirobotizatu baten laguntzarekin.
      • Kanpoko pazientea: Kanpo Pazienteendako Arreta Farmazeutikoko Unitatean emate dira. Farmazia kontsultan egiten da, ilara kudeatzaile adimendun baten laguntzaz. Farmaziako sistema informatikoak pazientearen atxikidurari buruzko informazioa ematen digu. Horretaz gain, segurtasun handiagoa lortzen laguntzen du, ontziak barra kodeen irakurgailu baten bidez identifikatzen baititu.
      • Eguneko ospitaleak, helduendakoak nahiz pediatriakoak. Helduendako Onkologia Medikoaren eta Onkohematologiaren kasuan (jarduera handieneko zerbitzuak), prestatutako sendagaien bidalketa arautuak egiten dira ordu erdian behin. Sistema informatikoak dosia kalkulatzeko segurtasuna ematen digu, baita dosiak prestatzeko informazioa ere. Halaber, pazientearen itxarote denbora minimizatzea, segurtasuna areagotzea eta hondakinengatiko gastu ekonomikoa murriztea ere helburua du sistemak. Gainera, tratamenduarekin zerikusia duten prozesuen trazabilitatea egiteko aukera ematen digu (preskripzioa-berrikuspena-egiaztapena-prestaketa-ematea).
      • Etxeko ospitalizazioa: astean 3 aldiz bidaltzen ditugu sendagaiak; horretaz gain, egunean bidaltzen ditugu aldaketak egitekoak eta zain barneko sendagaiak, Farmazian prestatu behar baitira.
    • Farmazialariaren esku-hartzerik gabe (botikinak). Kudeaketako programa informatikoaren bidez eskatu eta kudeatzen da; banaketa egutegi baten bidez ordenatuta dago, eta farmaziako teknikariek prestatzen dute.
    • Banaketa sistema automatizatuak birjartzea/kudeatzea: Unitate jakin batzuetan sendagai banagailu batzuk ditugu, aurreko sistemen osagarri. Ebakuntza geletan estupefazienteak kudeatzeko eta ZIUn eta Larrialdietako Behaketa Unitatean sendagai orokorrak kudeatzeko erabiltzen dira. 
  • SENDAGAIAK EGITEA

    Sendagaiak egitea da farmazia zerbitzuaren jarduera nagusietako bat. Bolumenagatik eta zehaztapen teknikoengatik, farmakoterapiako arlo kritiko bihurtzen dira. Honako prestakin mota hauetan sailka ditzakegu:

    • Segurtasun biologikorik gabeak, eremu esterilik behar ez baita haiek egiteko.
      • Formulazio magistralak eta prestakin ofizinalak. Gehienetan, farmazialariek eta farmaziako teknikariek prestatzen dituzte. 175/2001 Errege Dekretua betez, Lan Prozedura Normalizatuen (LPN) eta elaborazioen erregistro baten bidez.
      • Sendagai komertzialak eta arriskutsuak berriz ontziratzea eta egokitzea, banakako ontzietan banatzeko.
      • Nutrizio enterala
    • Segurtasun biologikodunak: gela garbietan egiten dira. Farmazialariek eta, neurri handiagoan, zerbitzuko erizainek egiten dute. Dagozkion lan prozedura normalizatuetan deskribatuta dago, honako hauek hartzen ditu barnean, besteak beste:
      • Kimioterapia eta tratamendu lagungarriak. Gaur egun, prestakuntza seguruko morroi bat dugu, medikazio akatsak minimizatzen dituena.
      • Pazientearendako arrisku handiko medikamentuen prestaketa zentralizatzea (potasioa, immunoezabatzaileak eta abar).
      • Langileendako sendagai arriskutsuen zentralizazioa.
      • Elikadura parenteralak.
      • Eguneko Ospitalerako sendagai banakatuak.
      • Ospitalizaturiko pazientearendako dosi banakatuak dituzten sendagaiak (infekzio kontrakoak eta abar).
      • Pazienteak kontrolatutako analgesia (PCA).
      • Oftalmologiarako prestakinak (humore beirakararen barruko injekzioak, kolirio indartuak eta abar).
  • AHOLKULARITZA EGINKIZUNAK

    Sendagaian aditua den aldetik, farmazialariak farmakoterapiarekin lotutako erabaki organoetan parte hartzen du, baita horretan zerikusia duten prozesuetan ere. Honako hauek dira:

    • Diziplina anitzeko talde eta batzordeetan parte hartzea: Haietan, NOUko pazienteen farmakoterapiarekin lotutako protokoloak prestatzen dira.
    • Medikamentuen Ebaluazioa eta Hautaketa, Gida Farmakoterapeutikoa
    • Informazio sistemak

    Aholkularitza eginkizunak