Gestión del conocimiento

NOU-Farmazia

Ezagutzaren kudeaketa

Zerbitzuan balio handiena duen jardueretako bat ezagutzaren arloarekin loturikoa da. Ezagutza horri esker, gure pazienteendako asistentzia jarduera hoberena lortzen ahal dugu, gure kasuan farmakoterapiarekin lotuta. Prestakuntza-jardueraren eta ikerketa-jardueraren bidez lor dezakegu ezagutza. Zerbitzuan prestakuntza programa bat dugu, prestakuntza jasotzen ari diren profesionalentzat edo pertsonentzat. Gainera, hainbat ikerketa ildo irekitzea lortu dugu.

Unibertsitateekiko lankidetzak:

  • Ikerkuntzako eta Osasun Publikoko Masterra (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • Medikuntzako Gradua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • Farmaziako eta Elikadurako Fakultatea (Nafarroako Unibertsitatea).

2021eko datuak

Saiakuntza klinikoak
  • 150 Sendagaiekiko saiakuntza kliniko aktiboak
Argitalpena
  • 24 Biltzarretako komunikazioak eta postak
  • 5 Artikulu zientifikoak

texto

PRESTAKUNTZA ETA IRAKASKUNTZA

  • Etengabeko prestakuntza. Hor sartuta daude honako hauek:
    • Farmazialari espezialistendako prestakuntza: Eguneratze ikastaroak, goiti-beheiti espezializatuak arloen arabera, eta biltzarretara joateaz gain, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.
    • Erizainendako, farmaziako teknikariendako eta zeladoreendako prestakuntza-programa, batez ere arlo hauetara bideratua:
      • Gelako lana.
      • Medikamentu arriskutsuak erabiltzea.
      • Stockak kudeatzea
      • Medikamentuak banatzeko sistemak
      • Sendagaiak berriz ontziratzea
      • Kanpoko pazienteendako arreta
      • Nutrizio artifiziala. Nutrizio parenteralak prestatzea.
      • Zerbitzuan prestaturiko (eguneko ospitalea) edo emaniko (kanpoko pazienteak) tratamenduen patologiak eta segurtasun alderdi garrantzitsuenez arduratzea.
  • Barneko farmazialari egoiliarrendako prestakuntza programa
  • Ikasleen prestakuntza: Prestakuntza hitzarmena duten erakundeetako ikasleei prestakuntza ematen diegu:
    • Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultatea: tutoretzapeko egonaldiak, 3 hilabetekoak.
    • Farmaziako Teknikarien Lanbide Heziketa. Prestakuntza praktikoa, 3 hilabeteko aldietan.
    • Erizaintzako Onkologiako aditua (NUP).
  • Farmazia zerbitzutik kanpoko profesional sanitarioendako prestakuntza: segurtasuna, farmakoterapia eta farmakoekonomia, besteak beste.

IKERKETA

Farmazia Zerbitzuaren helburu estrategikoetako bat da arreta farmazeutikoa hobetzea helburu duen ikerketa bultzatzea, eta medikamentuen erabilera seguru eta efizientean eta gure pazienteen bizi kalitatea hobetzea.

Besteak beste, arlo hauetan egin dira edo egiten ari dira ikerketa jarduerak:

  • Berrikuntza terapeutikoen posizionamendua hainbat arlo klinikotan.
  • Osasun arloko esku-hartzeen kostuaren eta eraginkortasunaren arteko erlazioari buruzko azterlanak.
  • C hepatitis kronikoaren tratamenduan eragin zuzeneko antibiralak erabiltzearen osasun emaitzen analisia.
  • Farmakogenetika. Tratamendu farmakologikoekiko erantzuna aldatzen duten polimorfismoak ebaluatzea. 
  • Sinplifikazio terapeutikoko estrategiak eta adinari lotutako komorbilitateak paziente GIB positiboetan.
  • Arreta farmazeutikoa eta osasun emaitzen ebaluazioa paziente geriatrikoetan.
  • Osasunarekin eta tratamenduarekiko atxikidurarekin lotutako bizi kalitatearen erlazioa artritis erreumatoidea, artritis psoriasikoa eta espondilitis ankilosatzailea duten pazientetan.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOAREN SAIAKUNTZA KLINIKOAK

Asistentzia arloaz gain, ikerketa jarduera da Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren arlo nagusietako bat. Neurri handi batean, sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak edo ikerketarako laginak hartzen ditu barnean. Hauek sartzen dira farmazia zerbitzuaren lanaren barruan:

  • Ikerketarako laginak kudeatzea, eta jardunbide egokiak eta indarrean dagoen legeria betetzea: laginak jasotzea, zaintzea, tenperaturen kontrola, kontabilitatea/inbentarioa, banaketen kudeaketa, monitoreendako arreta saiakuntzak irekitzean/jarraitzean/ixtean eta abar.
  • Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoan parte hartzea

Ikerketa proiektuak

Argitalpen berriak

DOKTOREGO TESIAK

Gaur egun, zerbitzuan bi doktorego tesi ari dira egiten, Osasunaren Ekonomiarekin eta sendagaien posologia banakatuarekin lotuak.