Kalitate politika

NOU-Farmazia

Kalitate politika

  • Pazientearen asistentzia prozesuari kalitatea gehitzea, farmakoterapia eraginkorra, segurua eta efizientea ahalbidetuko duen arreta indibidualizatuaren bidez.
  • Preskripzio medikoaren kalitatea bermatzeko sistema izatea, esku-hartze farmazeutikoen eta klinikoekiko harremanen bidez.
  • Jarduera eta erabaki guztiak bideratzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko medikamentuen inguruko beharrak asetzera, ezohiko egoerei ere erantzuteko aukera emanez.
  • Erabiltzen diren sendagaiak hautatzen parte hartzea, kalitateari, eraginkortasunari, segurtasunari eta kostuari lotutako irizpideen arabera, prozesu horietan etengabeko hobekuntza ziurtatuz.
  • Formula magistralak edo farmaziako bertako prestakinak eskuratzearen, kalitatearen, behar bezala kontserbatzearen, zaintzearen eta prestatzearen erantzukizun teknikoa bermatzea eta bere gain hartzea.
  • Sendagaiak banatzeko sistema eraginkor eta segurua ezartzea, eta ospitale barruko jardueretarako eta ospitalez kanpoko tratamenduetarako behar diren sendagaiak ematea, behar bezala ematen direla bermatuz.
  • Ikerketa klinikoko fasean dauden produktuak zaintzea eta ematea, eta estupefazienteei, psikotropikoei edo kontrol berezia behar duen beste edozein sendagairi buruzko legeria betetzen dela zaintzea.
  • Zaintza farmakologikoko sistema bat izatea, sendagaien erabilerarekin lotutako gorabeherak eta ondorio kaltegarriak detektatzen dituena.
  • Langileen inplikazioa eta parte-hartzea sustatzea Zerbitzuaren jardueretan, uste baitugu guztion ekarpenak ezinbestekoak direla prozesuak kudeatzeko eta etengabeko hobekuntzarako dinamikari eusteko.
  • Jarduera guztiak etengabeko hobekuntzaren esparruan garatzea, Farmazia Zerbitzuko giza taldeko kide guztien parte-hartzearekin eta haien etengabeko prestakuntza bermatuz.
  • Prozesu eta jarduketa guztiak bideratzea bezeroaren beharrak asetzera.
  • Pazienteen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzea, baita historia klinikoan jasotako preskripzio medikoetatik abiatuta jasotako tratamenduena ere.
  • Farmazia Zerbitzuaren prozesuei aplika dakizkiekeen legezko betekizunak betetzea.

ISO 9001:2015 ziurtagiria